URTEAN ZEHAR XXX IGANDEA
C zikloaSiraken liburutik 35,15b-17.20-22a
Jainko zuzena da Jauna,
inoren bereizkuntzarik egiten ez duena.
Ez du beraizkuntzarik egiten behartsuaren kontra,
eta entzuten du zapalduaren otoitza.
Ez du gutxiesten, ez umezurtzaren eskabiderik,
ez erreguka ari zaion alargunarenik.
Haien nahigabeek beren aldera ekartzen dute Jauna,
eta haien otoitza hodeietaraino igotzen da.
Behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen ditu,
eta ez du onik, Jaungoikoagana iritsi arte;
ez du etsitzen, Jainkoak entzuten dion arte
eta epaile zuzenak zuzenbide egiten dion arte.
ERANTZUN-SALMOA 33
TXASTA EZAZUE TA IKUS
ZEIN SAMUR DEN JAUNA.
Bedeinka dezadan aldi oro Jauna,
nire ahoan beti Haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,
poztu bitez apalak hori entzutearekin.
Gaizkileen aurka Jaunaren aurpegia,
gal dadin lurrean haien oroipena.
Zintzoek dei egin zioten, eta Jaunak entzun,
estualdi guztitik atera zituen bere eskuz.
San Paulo Apostoluak Timoteori 2Tm 4,6-8.16-18
Anaia maite: Nire odola isurtzeko zorian nago ni; nireak laister egingo du. Borroka ona egin dut, ibilaldia bukatu dut, gorde dut sinesmena. Orain prestaturik dago niretzat zuzentasunaren koroa, Jaunak, epaile zuzenak, egun hartan emango didana; ez, ordea, niri bakarrik; baita Haren etorrera maite duten guztiei ere.
Zatozkit lehenbaitlehen. Nere lehenengo auzian bakarrik utzi ninduten denek; ez zitzaidan inor alde atera. Jainkoak barka biezaie. Baina Jauna nire alde nuen eta Berak indartu ninduen, berri on osoa nire bidez zabal zedin eta herri guztiek entzun zezaten. Jaunak aterako nau berriz ere gaitz guztietatik; salbatuko nau eta bere zeru-erreinura eramango. Berari aintza gizaldiz gizaldi. Amen.
ALELUIA Jaungoikoa mundua Berekin
adiskidetzen ari zen Kristogan,
eta guri eman zigun adiskidetzearen hitza. ALELUIA.
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Lukasen Liburutik 18,9-14
Aldi hartan, parabola hau esan zuen Jesusek beren buruak zintzotzat, eta besteak ezerez bezala zeuzkatelako, harroturik zebiltzan zenbaitzurentzat:
- “Bi gizon igo ziren jauretxera otoitz egitera. Bata farisearra eta bestea zergalaria. Farisearrak, zutik, honela egiten zuen otoitz bere barruan:
- ‘Eskerrak ematen dizkizut, ene Jainko, besteak bezalakoa ez naizelako: lapur, oker, ezkontz nahasle; ezta honako zergalari hau bezalakoa ere. Astean bitan egiten dut barau; eta ditudan guztien hamarrenak ematen ditut’.
Zergalaria, berriz, urruti gelditu zen, eta ez zuen begirik ere jaso nahi zerura; eta bular-joka, honela zioen:
- ‘Ene Jainko, erruki zakizkio bekatari honi’.
Hara Nik esan: Hau zintzoturik jaitsi zen bere etxera; bestea, berriz, ez. Izan ere, bere burua goratzen duena, beheratua izango da; eta bere burua beheratzen duena, goratua”.
Homiliak
Oso ezaguna da gaurko ebanjelioak margotzen digun pasadizoa. Pasadizioa ez, parabola. Tenplura otoitz egitera dihoazen bi pertsonen zera hura da. Bat, fariseua, hantxe aurrean, tente, eskerrak ematen, edonorekin konparatzeko eta parekatzeko prest, konparazio guztietatik ongi ateratzen dela badaki-eta nonbait. Bestea, berriz, gizarajoa, hantxe atzean, makur-makur eginda, erruki eske. Inorekin konparatzeko gogo handirik ez, bai baitaki ez litzatekeela oso itxuroso aterako konparazio horretatik.
Parabolaren pertsonaia horiek ondo sailkatuta dauzkagu guk, eta beren jarrerak ere epaituta. Eta esan izan dugu, Jesusi ez zaiola farisear tente hori gustatzen, harroa delako, bere burua goian jartzen duelako, besteari bizkarretik behera begiratzen diolako. Oso puztua dabil, eta horrelakoak ez zaizkigu gustatzen. Ona izango da, zintzoa nahi den adina, baina apalxeago azaldu behar luke. Besteari, berriz, erraz barkatzen diogu bere ezereza, apal prantatzen delako. Eta apal azaltzen denak errukizko begirada irabazita dauka. Beraz, hitz batean esateko, azalpen sozialetik egiten dugu jarrera horien epaia.
Hori horrela ikusi izan da, egia da. Baina zer nahi duzu esatea? Nik ez dut horrela ikusten kontua. Farisearraren jarreraren gaiztotasuna ez dut ikusten bere harrokerian. Gorabehera beste puntu batean jarriko nuke: «ni» gehiegitxo erabiltzen duela aukeran! “«Nik» eskerrak ematen dizkizut, «ni» besteak bezalakoa ez naizelako. «Nik» barau egiten dut. «Nik» ondasunen hamarrenak ordaintzen ditut”. Zergalariak, berriz, «ni» bat bera ere ez du erabiltzen. «Zu» erabiltzen du hasieratik: “Erruki zaitez «zu» bekatari honetaz”. «Ni» horretan ote dagoen, bada, farisearraren okerra! Eta «zu» horretan, bestalde, pobrearen bertutea!
Eta hortxe dago kristau izatearen gakoa. Jainkoaren esku bizi gara, «zu» horren esku, ala geure egintzen esku, «ni» horren esku? Zertan oinarritzen dut nire biziera? Zertan zehazten dut Jainkoarekiko harremana? Haren aurrean zintzo agertu beharraren morroi eta mirabe ote nabil? Ulertu ote dut Jainkoaren aurrean gauza erabakiorra ez dela nik egiten dudana edo egin gabe uzten dudana. Gauza erabakiorra Jainkoaren maitasu-nezko jarrera da. Eta kristaua berehala pasatzen da «zu» miresgarri horren eskuetara.
Lehenengo irakurgaiak ere ederki erakutsi digu Jainkoaren bihotza nolakoa den: Jauna zuzena da pobreari entzunez, behartsuaren garrasia adituz, alargunari eskua luzatuz. Behartsuaren oihura makurtua dago Jainkoaren bihotza. Jaunari dei egten dionak, Jaunaren erantzuna jasotzen du, maitasunezko erantzuna, duintasuna itzultzen dion erantzun jasotzailea. Jauna bihotz behartsuen ondoan dago beti, behartsua Jaunaren «zu» horri begira bizi baita.
Ikuspegi honen aurrean, baditugu egin beharreko galderak eta aztertu beharreko jarrerak: Fededun naizelako, edo portaera jakin bat bizitzeko kapaz naizelako, beste zenbaiten gainetik ikusten al dut nire burua? Beste horiek baino hobea ikusten al dut nire bizitza? Puritanismo estuak eta klerikalismo murritzak menpetutako gizamoldeetan oso normala da, oso ohikoa, marmarrari eta salaketa moralari ematea. Gizamolde ireki eta pluraletan, tolerantzia irakasten da jokalege. Baina, hemen ari dugun kontua, tolerantzia baino askoz harutzago doa. Tolerantzia askotxok indiferentzia baitarama berekin. Eta indifentziak ez daki gauzak bereizten.
Kristau ikuspegi eta bizierak, tolerantzia lagun hurkoarekiko maitasun bezala ikusten du. Jainkoak zu zeu epaitu ez zaituenez, besteak epaitzeko gogoa kentzen zaizu. Jainkoak zuri zeuri barkatu dizunez, besteei begirada garbiaz begiratzen ikasten duzu. Jainkoak zurekin bihotz handia izan duenez, besteekin bihotz handiz jokatzen ikasten duzu. Eta jarrera horiek bizitzen saiatzen zaren neurrian, ederki asko ulertuko duzu Tenpluko farisearraren eta publikanoaren ezberdintasuna.
Fedea sakon antzean bizi ez duenak edo horretara bidean ez doanak, dena bere buruaren jirabueltan antolatzen du. Besteak «ni» zoragarri horren orkestra bihurtzen ditu. Eta Jainkoa bera, «nik» lortu nahi ditudanak lortzeko laguntzaile. Jainkoa bera ere nire zerbitzura. Eta oharkabean, dena «ni». Hasteko «ni», bukatzeko «ni», eta tartean «ni». «Ni» gehiegitxo aukeran!
Domund igandea ospatzeak ere, besteei begira jartzen gaitu, munduko pobreenei begira bereziki. Jesusen Berri Ona zabaltzeko grina berritu beharra daukagu, kristau bezala dagokigun misioa hori baita. Geuretik irten eta ireki gaitezen besteengana.
Poztu dezagun gure ezereztasuna Jaunaren dohain maitale honetan.
Iñaki Beristain (2016-10-20)
Beti bidean, beti bila
(Gaurko ebanjelioa: Lk 18, 9-14) Oso ezaguna da gaurko Ebanjelioak ematen digun parabola. Tenpluan farisearra, aurrean tente, eskerrak ematen, edonorekin konparatzeko prest, konparazio guztietatik ongi ateratzen dela badaki-eta nonbait. Bestea, berriz, gizarajoa, hantxe atzean, makur-makur eginda, erruki eske. Inorekin konparatzeko gogo handirik ez, bai baitaki ez litzatekeela oso itxuroso aterako konparazio horretatik.
Zein da parabola honek proposatzen digun lezioa? Farisearraren gaiztakeria zein da? «Ni» gehiegitxo erabiltzen duela aukeran! “«Nik» eskerrak ematen dizkizut, «ni» besteak bezalakoa ez naizelako. «Nik» barau egiten dut. «Nik» ondasunen hamarrenak ordaintzen ditut”. Zergalariak, berriz, «ni» bat bera ere ez du erabiltzen. «Zu» erabiltzen du hasieratik: “Erruki zaitez «zu» bekatari honetaz”. «Ni» horretan ote dagoen, bada, farisearraren okerra! Eta «zu» horretan, bestalde, pobrearen bertutea!
Eta hortxe dago kristau izatearen gakoa. Jainkoaren esku bizi gara, «zu» horren esku, ala geure egintzen esku, «ni» horren esku? Zertan oinarritzen dut nire biziera? Zertan zehazten dut Jainkoarekiko harremana? Ulertu ote dut Jainkoaren aurrean gauza erabakiorra ez dela nik egiten dudana edo egin gabe uzten dudana. Gauza erabakiorra Jainkoaren maitasunezko jarrera da. Eta kristaua berehala pasatzen da «zu» miresgarri horren eskuetara.
Ez da, beraz, kontua besteekin tolerantea izatea soilik. Kontua ez da besteak ez epaitzea ere. Kontua ez da besteak gutxitzat hartzea. Hemen ari dugun kontua, tolerantzia baino askoz harutzago doa. Tolerantzia askotxok indiferentzia baitarama berekin. Eta indifentziak ez daki gauzak bereizten.
Kristau ikuspegi eta bizierak, tolerantzia lagun hurkoarekiko maitasun bezala ikusten du. Jainkoak zu zeu epaitu ez zaituenez, besteak epaitzeko gogoa kentzen zaizu. Jainkoak zuri zeuri barkatu dizunez, besteei begirada garbiaz begiratzen ikasten duzu. Jainkoak zurekin bihotz handia izan duenez, besteekin bihotz handiz jokatzen ikasten duzu.
Eta jarrera horiek bizitzen saiatzen zaren neurrian, ederki asko ulertuko duzu Tenpluko farisearraren eta publikanoaren ezberdintasuna. Fedea sakon antzean bizi ez duenak edo horretara bidean ez doanak, dena bere buruaren jirabueltan antolatzen du. Besteak «ni» zoragarri horren orkestra bihurtzen ditu. Eta Jainkoa bera, «nik» lortu nahi ditudanak lortzeko laguntzaile. Jainkoa bera ere nire zerbitzura.
Eta oharkabean, dena «ni». Hasteko «ni», bukatzeko «ni», eta tartean «ni». Ni eta ni eta ni!
Iñaki Beristain (2013-10-24)
(Igandeko ebanjelioa: Lk 18, 9-14)
Oso ezaguna da gaurko ebanjelioak margotzen digun pasadizoa. Pasadizioa ez, parabola. Tenplura otoitz egitera dihoazen bi pertsonen zera hura da. Bat, farisearra, hantxe aurrean, tente, eskerrak ematen, edonorekin konparatzeko eta parekatzeko prest, konparazio guztietatik ongi ateratzen dela badaki-eta nonbait. Bestea, berriz, gizarajoa, hantxe atzean, makur-makur eginda, erruki eske. Inorekin konparatzeko gogo handirik ez, bai baitaki ez litzatekeela oso itxuroso aterako konparazio horretatik.Parabolaren pertsonaia horiek ondo sailkatuta dauzkagu guk, eta beren jarrerak ere epaituta. Eta esan izan dugu, Jesusi ez zaiola farisear tente hori gustatzen, harroa delako, bere burua goian jartzen duelako, besteari bizkarretik behera begiratzen diolako. Oso puztua dabil, eta horrelakoak ez zaizkigu gustatzen. Ona izango da, zintzoa nahi den adina, baina apalxeago azaldu behar luke. Besteari, berriz, erraz barkatzen diogu bere ezereza, apal prantatzen delako. Eta apal azaltzen denak errukizko begirada irabazita dauka. Beraz, hitz batean esateko, azalpen sozialetik egiten dugu jarrera horien epaia.Hori horrela ikusi izan da, egia da. Baina zer nahi duzu esatea? Nik ez dut horrela ikusten kontua. Farisearraren jarreraren gaiztotasuna ez dut ikusten bere harrokerian.Gorabehera beste puntu batean jarriko nuke: «ni» gehiegitxo erabiltzen duela aukeran! “«Nik» eskerrak ematen dizkizut, «ni» besteak bezalakoa ez naizelako. «Nik» barau egiten dut. «Nik» ondasunen hamarrenak ordaintzen ditut”. Zergalariak, berriz, «ni» bat bera ere ez du erabiltzen. «Zu» erabiltzen du hasieratik: “Erruki zaitez «zu» bekatari honetaz”. «Ni» horretan ote dagoen, bada, farisearraren okerra! Eta «zu» horretan, bestalde, pobrearen bertutea!Eta hortxe dago kristau izatearen gakoa. Jainkoaren esku bizi gara, «zu» horren esku, ala geure egintzen esku, «ni» horren esku? Zertan oinarritzen dut nire biziera? Zertan zehazten dut Jainkoarekiko harremana? Haren aurrean zintzo agertu beharraren morroi eta mirabe ote nabil? Ulertu ote dut Jainkoaren aurrean gauza erabakiorra ez dela nik egiten dudana edo egin gabe uzten dudana. Gauza erabakiorra Jainkoaren maitasunezko jarrera da.Eta kristaua berehala pasatzen da «zu» miresgarri horren eskuetara.Fededun naizelako, edo portaera jakin bat bizitzeko kapaz naizelako, beste zenbaiten gainetik ikusten al dut nire burua? Beste horiek baino hobea ikusten al dut nire bizitza? Puritanismo estuak eta klerikalismo murritzak menpetutako gizamoldeetan oso normala da, oso ohikoa, marmarrari eta salaketa moralari ematea. Gizamolde ireki eta pluraletan, tolerantzia irakasten da jokalege. Baina, hemen ari dugun kontua, tolerantzia baino askoz harutzago doa. Tolerantzia askotxok indiferentzia baitarama berekin. Eta indifentziak ez daki gauzak bereizten.Kristau ikuspegi eta bizierak, tolerantzia lagun hurkoarekiko maitasun bezala ikusten du. Jainkoak zu zeu epaitu ez zaituenez, besteak epaitzeko gogoa kentzen zaizu. Jainkoak zuri zeuri barkatu dizunez, besteei begirada garbiaz begiratzen ikasten duzu. Jainkoak zurekin bihotz handia izan duenez, besteekin bihotz handiz jokatzen ikasten duzu. Eta jarrera horiek bizitzen saiatzen zaren neurrian, ederki asko ulertuko duzu Tenpluko farisearraren eta publikanoaren ezberdintasuna.Fedea sakon antzean bizi ez duenak edo horretara bidean ez doanak, dena bere buruaren jirabueltan antolatzen du. Besteak «ni» zoragarri horren orkestra bihurtzen ditu. Eta Jainkoa bera, «nik» lortu nahi ditudanak lortzeko laguntzaile. Jainkoa bera ere nire zerbitzura. Eta oharkabean, dena «ni». Hasteko «ni», bukatzeko «ni», eta tartean «ni». «Ni» gehiegitxo aukeran!
Iñaki Beristain (2016-10-20)