URTEAN ZEHAR VIII IGANDEA

C zikloa

Siraken liburutik 27,5-8


Galbaia astintzean ahotza gelditzen da;
hala berean gizonaren okerrak, azterketa egitean.
Labeak egiztatzen du eltzegilearen ontziaren ona,
gizonaren balioa bere pentsaeretan da egiztatzen.
Zuhaitza nola dagoen landua,
haren fruituak du erakusten;
gizonaren bihotza nolakoa den, haren hitzak azaltzen.
Ez inor goretsi, zer dioen entzun gabe,
hitza da-ta gizona ezagutzeko bidea.

ERANTZUN – SALMOA 91


ESKERRAK JAUNARI,
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAIT DA.
On da Jaunari eskerrak ematea
eta zure izenari, Goi-goiko, eresi egitea;
goizean iragartzea zure maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna.
Loratuko da zintzoa palmondoa bezala,
haziko da Libango izaia bezala;
Jaunaren etxean landatua,
gure Jainkoaren atarietan loratua.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei 1Kor 15,54-58


Senideok: Ustelkor hau ustelezinez jazten denean, eta hilkor hau hilezkorrez, orduan beteko da idatzirik dagoen hitza: ‘Garaipenak irentsi egin du heriotza. Non da, herio, zure garaipena? Non da, herio, zure eztena?’. Heriotzaren eztena bekatua da; eta bekatuaren indarra, Legea. Eskerrak Jaungoikoari, garaipena ematen digulako Jesukristo gure Jaunaren bitartez! Beraz, ene senide maiteok, iraun gogor eta sendo; egin lan gero eta gehiago Jaunarengatik, badakizue.eta Jaunak ez duela saririk gabe utziko zuen nekea.

ALELUIA Izar argiak bezala agertzen zarete munduan,


bizitzaren zentzubide bat emanez. ALELUIA.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen Liburutik 6,39-45


Aldi hartan Jesusek parabola hau esan zien bere entzuleei:
- “Itsu bat jarri al daiteke beste baten itsu-aurreko? Ez ote dira biak zulora eroriko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago; ondo ikasia denean, bere irakaslea adina izango da.
Zertan zaude anaiaren begiko lasto-izpiari begira, eta ez zara konturatzen zerorren begian duzun habeaz? Nola esan diezaiokezu zure anaiari: ‘Anaia, utzidazu zure begiko lasto-izpia ateratzen’, zerorren begiko habea ikusten ez duzularik? Itxurazalea zu!, atera ezazu lehenik zeure begiko abea, eta orduan garbi ikusiko duzu, anaiaren begitik lasto-izpia ateratzeko.
Ez da zuhaitz onik, fruitu txarrak ematen dituenik; ezta zuhaitz txarrik ere, fruitu onak ematen dituenik. Zuhaitz bakoitza bere fruituetatik ezagutzen da. Elorritik ez da pikurik biltzen, ezta sasitik ere mahatsik hartzen. Gizon onak fruitu ona ateratzen du bere bihotzeko gordailu onetik; eta gaiztoak txarra, bere gaiztotik; bihotzean ugari dagoenetik mintzo da ahoa”.


Homiliak

No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 26.

No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 27.