URTEAN ZEHAR IX IGANDEA
C zikloaErregeen liburutik 1 Erg 8,41-43
Egun haietan, Salomonek honela egin zuen otoitz jauretxean:
- ‘Entzungo dute arrotzek zure izen haundiaz, zure esku indartsuaz, zure beso zabalaz hitzegiten. Haietakoren bat, israeldar ez den herri arrotzetik etortzen denean, zure izenak eraginda, jauretxe hontan otoitz egiteko, entzun iezaiozu Zuk zerutik, zure bizilekutik, eta emaiozu arrotzari eskatzen dizuna. Honela ezagutuko zaituzte eta beldur izango dizute lurreko herri guztiek, zure herri Israelek bezala; eta jakingo dute nik eraikitako jauretxe hau zure izenari eskainia dagoela’.
ERANTZUN SALMOA 116
ZOAZTE MUNDU GUZTIRA
ETA HOTSEGIN BERRI ONA.
Goretsazue Jauna, atzerri guztiak,
goraipa ezazue, herri guztiak.
Sendotu baitu guregan bere maitasuna,
eta beti betiko dago Haren leialtasuna.
San Paulo Apostoluak Galaziarrei 1,1-2.6-10
Nik, Paulok, ez gizonen aldetik, ez gizonengatik, Jesu Kristorengatik baizik eta Hau hilen artetik biztu zuen Jaungoiko Aitarengatik apostolu naizen honek, eta nerekin dauden senide guztiak: Galaziako Elizei.
Harritzen naiz, zeinen laister aldatu zeraten, Kristoren graziaz deitu zintuzten Harengandik, beste ebanjelio batera; baina ez da beste ebanjeliorik, baizik eta norbaitzuk dira hor, zuek nahasten dabiltzanak, eta Kristoren Ebanjelioa goitik behera irauli nahi dutenak.
Horra bada, nahiz guk, nahiz zeruko aingeruren batek, guk hotsegin dizueguna ez den beste ebanjeliorik hotsegiten badizue, izan bedi madarikatua! Lehen esana esaten dizuet orain berriz: inork hotsegiten badizue hartu duzuen Ebanjelioa ez dena, izan bedi madarikatua!
Gizonen ederragatik ote nabil, ala Jaungoikoaren ederragatik? Gizonen atsegin bila ote nabil? Oraindik gizonen atsegin bila banenbil, ez nintzake Kristoren serbitzari.
ALELUIA Hain maite izan baitu Jaungoikoak mundua,
bere Seme bakarra eman dio;
Hari sinesten dionik inor gal ez dadin,
baizik betiko bizia izan dezan. ALELUIA.
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Lukasen liburutik 7,1-10
Aldi hartan, Jesus, herriari hitzegin ondoren, Kafarnaunen sartu zen. Hango ehuntari batek bazeukan morroi bat oso maitea; gaizki zegoen, hilzorian. Ehuntariak Jesusen berri entzunik, herriko zahar judutar batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera etortzeko eskatuz.
Haiek, Jesusengana joanik, behin eta berriz eskatzen zioten: ‘Merezi du Zuk horrelako bat hari egitea; maite du gure herria, eta berak egin digu sinagoga’.
Jesus haiekin joan zen. Eta etxetik urruti zegoela, ehuntariak adiskide batzuk bidali zizkion, esanez: ‘Jauna, ez zaitez neka; ni ez naiz inor Zu nire etxean sartzeko. Horregatik, ez dut neure burua aintzat euki Zuregana joateko; baina esazu hitz bat, eta sendatuko da nere morroia. Nik ere –neroni besteren menpean egon arren- baditut nere mende gudamutilak; eta bati ‘zoaz’ esaten diot, eta joan egiten da; beste bati ‘zatoz’, eta etorri egiten da; eta nere morroiari ‘egizu hau’ eta han egiten du’.
Hitz hauek entzutean, Jesus harriturik gelditu zen gizon harekin. Eta itzulirik, honela esan zion atzetik zihoakion jendeari:
- “Egia esan, Israelen ere ez dut aurkitu horrelako sinesmenik”.
Eta bidalitakoak etxeratu zirenean, morroia sendatua aurkitu zuten.
Homiliak
No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 26.
No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 27.