OSTEGUN SANTUA

C zikloa

JAUNAREN AFARIKO ARRATSALDEKO MEZA


Sarrerako antifona
Jainkoak libra gaitzala harrotzetik, Jesu Kristo gure Jaunaren gurutzean izan ezik; gurutze horretan dago gure salbamena, bizia eta biztuera; berak salbatu eta askatu gaitu.

Kolekta otoitza


Jainko Jauna,
zure Seme bakarrak
bere burua heriotzara eman aurretik
betiko Itunaren opari berria utzi zion Elizari;
Haren maitasun-agiri den
Afari santua ospatzera bildu gaituzu gaur hemen;
egizu, misterio haundi hau ospatzeak
maitasunez eta bizi berriz bete gaitzala.
Zure Seme Jesu Kristo ... AMEN.

Exodo liburutik 12,1-8.11-14


Egun haietan, Jaunak honela esan zien Moisesi eta Aaroni Ejipto aldean: “Hil hau izango duzue hilik haundiena; urtearen lehenengo hila izango duzue. Esaiozue Israel herri osoari: ‘Hil honen hamarrean, guztiok bildots bana hartuko duzue, familia bakoitzak eta etxe bakoitzak berea. Eta bildotsa jateko familikoak aski ez badira, deitu auzoari eta bildu behar adina lagun; bakoitzak bere zatia jango du, guztia bukatzeraino.
Bildotsa, akatsik gabea izango da, aharikoa, urtekoa, nahiz arkume, nahiz antxume. Bizirik edukiko duzue hilaren hamalau arte, eta Israeldar guztiek ilunabarrean hilko dute. Odola hartu, eta igurtziko dituzue, jan duzuen etxeko atearen bi zutoinak eta ateburua. Gau hartan, sutan errea jango duzue haragia, eta ogi legami-gabea eta barazki garratzak.
Eta era honetan jango duzue: gerria lotuta, oinetakoak jantzita, makila eskuan; ahal duzuen laisterrenik jango duzue, Bazkoa baita, hau da: Jaunaren Igarotzea. Gau hartan Ni Ejiptoko lurraldetik igaroko naiz, eta Ejipto-lurraldeko lehen-ume guztiak hilko ditut, bai gizonetan, bai abereetan, eta Ejiptoko jainkoei berena emango diet. Hala Ni Jauna! Zaudeten etxeetan, odola izango da zuen ezaugarri.
Odola ikustean, aurrera igaroko naiz, eta ez da zuenean herio-zigorrik izango, Nik Ejiptoko lurraldea jotzean. Egun hau oroigarri izango duzue eta jai handi egingo diozue Jaunari zuen belaunaldietan; betiko jai-egun egingo duzue”.

ERANTZUN-SALMOA 115


ESKER ONEZKO KALIZAK
KRISTOREN ODOLEAN ELKARTZEN GAITU.
Zer bihurtuko diot Jaunari,
eman dizkidan guztiengatik?
Salbamen edontzia dut hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Jaunaren begietan balio haundikoa
Haren zintzoen herioa.
Zure morroi nauzu ni, Jauna,
zure morroi eta zure neskamearen semea,
askatu dituzu nire kateak.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei 1 Kor 11,23-26


Senideok: Jaunagandik harturik daukat nik, neronek zuei eman dizuedan hau: Jesus Jaunak, saltzekoa zen gauean, ogia hartu eta, esker-otoitza eginda, zatitu zuela eta esan: “Hau nere gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri”.
Era berean, kalizarekin ere afal ondoan, hitz hauek esanez: “Kaliza hau itun berria da nire odoletan; egizue hau, edaten duzuen bakoitzean, nire oroigarri”. Beraz, ogi honetatik jaten, eta kaliza honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza adierazten duzue, Bera etorri arte.

EBANJELIOA


Agindu berri bat ematen dizuet –dio Jaunak-:
Maita ezazue elkar,
Nik maite izan zaituztedan bezala.

Homiliak

No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 26.

No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 27.