URTEAN ZEHAR XXXI IGANDEA
B zikloaDeuteronomio liburutik 6,2-6
Moisesek honela hitzegin zion herriari:
- ‘Izan beldur Jaunari, zure Jaungoikoari, zuk eta zure semeek eta zure semeen semeek; eta gorde ematen dizkizudan agindu eta arau guztiak, zure bizitzako egun guztietan, luzaro bizi zaitezen.
Entzun, beraz, Israel, eta bete Jaunaren aginduak, zorioneko izan zaitezen eta ugaritu, esnea eta eztia darion lurrean, Jaunak, zure arbasoen Jaungoikoak, agindu zizun bezala.
Entzun, Israel: Jauna, gure Jaungoikoa, bakarra da. Maita ezazu Jauna, zure Jaungoikoa, bihotz-bihotzez, gogo-ogoz, zure indar guztiz. Euki zure bihotzaren muinean, Nik gaur esaten dizkizudan hitz hauek’.
ERANTZUN- SALMOA 17
ZU ZAITUT, JAUNA, NERE INDAR.
Maite zaitut, Jauna, nere indar,
Jauna, nere harkaitz, gaztelu eta salbatzaile.
Zugana biltzen naiz, harkaitz zaitudan Jainko,
nere babes, salbamen-indar, nere gordeleku.
Gora Jauna! Bedeinkatua nere Harkaitza!
Jaso bezate gorespenez Jainkoa, nere Salbatzailea!
Garaipen handiak eman baitizkio bere erregeari,
eta maitasuna agertu bere Gantzutuari.
Ebertarrei egindako epistolatik 7,23-28
Senideok: Asko izan ziren lehenengo elkargoko apaizak, bata bestearen ondotik; heriotzak galerazten bait zien beren eginkizunean irautea. Jesusek, ordea, beti irauten duelako, betiereko apaizgoa dauka. Horregatik, Jesusek betiko salba ditzake Jaungoikoarengana Haren bitartez hurbiltzen direnak, beti bizi bait da gure alde otoitz egiteko.
Horrelako apaiz nagusia behar genuen guk: santua, errugabea, akatsik gabea, bekatarietatik bereizia eta zeruak baino gorago jasoa. Hark ez du egunean-egunean opariak eskaini beharrik, beste apaizek egiten duten bezala, lehenik beren bekatuengatik eta gero herriarenengatik. Hori behin betiko egin zuen, bere burua eskainiz. Benetan, Legeak gizon argalak egiten ditu apaiz:; Legearen ondorengo zin-hitzak, ordea, Semea egin du apaiz nagusi, betirako bikaina.
ALELUIA Ni maite nauenak beteko du nere hitza -dio Jaunak-;
Nire Aitak maiteko du, eta harengana etorriko gara. AL
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik 12,28b-34
Aldi hartan, eztabaida entzuten egondako idazlari bat, ederki erantzun zuela ikusiz, hurbildu zen Jesusengan eta galdetu zion:
- ‘Zein da agindu guztietan lehenengoa?’
Eta Jesusek erantzun:
- “Hau da lehenengoa: ‘Entzun, Israel: Jauna, gure Jaungoikoa, bakarra da. Maita ezazu Jauna, zure Jaungoikoa, bihotz-bihotzez, gogo-gogoz, zeure adimen osoz eta zeure indar guztiz. Bigarrena, berriz, hau da: ‘Maita ezazu zure lagunurkoa, zeure burua bezala’. Ez da hauek baino agindu haundiagorik”.
Idazlariak erantzun zion:
- ‘Ederki, Maisu; egia diozu, bakarra dela Jauna, eta ez dela besterik; eta Hura bihotz-bihotzez, adimen osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagunurkoa nork bere burua bezala maitatzea, erreopari eta eskaintza guztiak baino hobea dela’.
Zuzen erantzun zuela ikustean, honela esan zion Jesusek:
- “Ez zaude urruti Jaungoikoaren erreinutik”.
Eta handik aurrera ez zen ausartzen inor Hari ezer galdetzen.
Homiliak
No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 26.
No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 27.