URTEAN ZEHAR IX IGANDEA
B zikloaDeuteronomio liburutik 5,12-15
Honela mintzo da Jauna:
- “Jai egizu larunbat-eguna santu eginez, Jaunak, zure Jaungoikoak, agindu dizun bezala. Sei egun ariko zara lanean, eta orduan egingo dituzu zure lan guztiak; zazpigarren eguna, berriz, atseden-eguna da, Jaunari, zure Jaungoikoari, eskainia.
Egun hartan ez duzu batere lanik egingo, ez zuk, ez zure semeak, ez zure alabak, ez zure morroiak, ez zure neskameak, ez zure idiak, ez zure astoak, ez zure abereak, ez zure etxean dagoen arrotzak; zure neskame eta morroiak ere atseden dezaten, zuk bezala.
Oroi zaitez morroi izan zinela Ejipto-ko lurrean; eta Jaunak, zure Jaungoikoak, atera zintuela handik esku azkarrez eta beso zabalez; horregatik agintzen dizu Jaunak, zure Jaungoikoak, jai egiteko larunbatean”.
ERANTZUN – SALMOA 80
EGIN POZEZ OIHU,
LAGUNTZAILE DUGUN JAINKOARI.
Israelek bait du ohitura,
Jakoben Jainkoak agindua;
Joseri ezarri zion legea,
Egiptotik irtetean.
Ez izan zeuregan beste jainkorik,
ez jauretsi jainko arrotzik.
Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa,
Egiptotik Neuk zaitut atera.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei 2 Kor 4,6-11
Senideok: “Ilunetik argia atera bedi” esan zuen Jaungoikoak, Harek egin du argi gure bihotzetan, guk ere argi egin dezagun, Kristoren aurpegiari darion Jainko-haunditasuna ezagutzera emanez.
Ondasun hau buztinezko ontzitan darabilgu, honenbesteko indarra Jaungoikoarengandik dela ager dadin, eta ez guregandik. Alde guztietatik estutzen gaituzte, baina ez itotzen; larri gaude, baina ez etsita; erasopean bai, baina ez eskutik utzita; lurrera botatzen gaituzte, baina ez hiltzen. Non-nahi eta beti Jesusen heriotza daramagu gorputzean, Jesusen bizia ere gure gorputzean ager dadin.
Bizi garen bitartean, beti heriotzara eramaten gaituzte Jesusengatik; Jesusen bizia ere ager dadin gure izate hilkor honetan.
ALELUIA Zure hitza, Jauna, egia da;
santu egin gaitzazu egian. ALELUIA.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik 2,23-3,6
Aldi hartan, ba zihoan Jesus larunbat batez gari-soroetan barrena, eta ikasleak bidenabar galburuak mozten hasi ziren. Farisearrek esan zioten: ‘Adizu, nolatan egiten dute larunbatez zilegi ez dena?’ Eta Hark esan zien:
- “Ez al duzue inoiz irakurri Dabidek egin zuena, bera eta bere gizonak beharraldian eta goserik gertatu ziren batean? Jaungoikoaren etxean sartu bait zen, Abiatar apaiz nagusi zela, eta apaizari ez beste inori jatea zilegi ez zaion eskaintzako ogiak jan zituen, eta gainera lagunei eman”.
Eta esan zien:
- “Gizonarentzat egina da larunbata, eta ez gizona larunbatarentzat. Beraz, Gizonaren Semea larunbataren nagusi ere ba da”.
Sartu zen berriro Jesus sinagogan, eta han, besoa ihartua zeukan gizon bat zegoen. Begira zegozkion, larunbatez sendatuko ote zuen, Bera salatzeko. Jesusek gizon beso-iharrari esan zion:
- “Jaiki zaitez eta zatoz denon erdira”.
Eta han zeudenei galdera hau egin zien:
-“Larunbatez zer da zilegi: on egitea, ala gaitz egitea? Bizia salbatzea, ala hiltzen uztea?”
Baina haiek isilik zeuden. Orduan, ingurukoei haserre batean begiratuz, haien bihotzen gogorrez mindurik, honela esan zion gizonari:
- “Luza ezazu beso hori”.
Luzatu zuen, eta bere onera etorri zitzaion besoa. Orduan farisearrek, handik aterata, herodiarrekin batzarre egin zuten, Hura nola galduko.
Homiliak
No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 26.
No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 27.