URTEAN ZEHAR XX IGANDEA

A zikloa

Sarrerako antifona

Begira iezaiozu, Jainko, gure Babeskiari, so egiozu zure Gantzutuaren aurpegiari; Hobe da, noski, egun bat zure atarietan eta ez mila bestelakoetan.

Kolekta otoitza

Ondasun miragarrriak dituzu, Jauna, maite zaituztenentzat;
biztu gure bihotzetan zure maitasunaren garra,
Zu gauza guztietan eta gauza guztien gainetik maite izanez,
iritsi ditzagun guk asma ala baino haundiagoak diren
Zuk agindutako ondasunak
Zure Seme Jesu Kristo ... AMEN.

Isaias profetaren liburutik 56,1.6-7

Honela mintzo da Jauna:
“Egin bidezko dena,
eta zabiltzate zuzentasunez;
berehala etorriko baita nere salbamena,
eta agertuko nere garaipena.
Jauna serbitzeko, Haren izena maitatzeko
eta Haren morroi izateko
Berari itsatsi zaizkion arrotzak,
larunbata hutsegin gabe gordetzen
eta nere elkargoan leial irauten dutenak:
bilduko ditut nere mendi santuan,
poztuko ditut nere otoitz-etxean;
onartuko ditut nere aldare-gainean
haien erre-opariak eta eskaintzak.
Nere etxea otoitz-etxe baita,
eta hala deituko dute herri guztiek”.

ERANTZUN-SALMOA 66

O JERUSALEN,
ZURE JAUNARI KANTUZ EKIN.
Erruki bekigu Jainkoa, bedeinka gaitzala,
ager diezagula aurpegi alaia;
ezagutu dezaten lurrean zure bidea,
herri guztietan Zugandiko salbamena.
Poztu bitez kantari atzerriak,
zuzenbidez bait daramazu izadia;
zintzo bait dituzu gidatzen herriak,
eta zaintzen lurrean atzerriak.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei 11,13-15.29-32

Senideok: Zuei diozuet, jentiloi: Jentilen apostolu naizenez, goresmen egingo diot nire serbitzuari, ea nire odolekoen bekaizgoa pizten dudan eta horietako batzuk salbatzen ditudan. Haien gaitzesteak munduari baketzea badakarkio, zer izango da haien berriz-hartzea, heriotzatik bizira itzultzea baizik.
Aldaezinak dira Jainkoaren dohainak eta deia. Zuek, garai batean Jainkoari obeditu ez zeniotenak, orain judutarrek ez obeditzean, errukia iritsi duzuen bezala; haiek ere, orain obeditzen ez diotenek, zuei egin zaizuen errukia dela eta, iritsiko dute errukia. Jaungoikoak, obeditzen ez dutenen arteko egin gaitu gizaki guztiak, guztioi erruki egiteko.

ALELUIA Jesusek erreinuko berri ona hotsegiten zuen,

eta gaitz guztiak sendatzen zituen herrian. ALELUIA!

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Mateoren liburutik 15,21-28

Aldi hartan, Jesus Tiro eta Sidongo lurraldera joan zen. Kanaandar emakume bat, alderdi haietatik aterata, deiadarka hasi zitzaion: ‘Jauna, Dabiden Seme, erruki zakizkit! Deabru gaizto-gaizto bat du nire alabak’.
Jesusek, ordea, ez zion hitzik erantzun. Ikasleak, hurbildurik, erreguka ari zitzaizkion: ‘Egiozu nahi duena, eta doala, atzetik datorkigu-eta deiadarka’.
Eta Hark erantzun zien: “Israelgo ardi galduetara bakarrik bidali naute”.
Emakumea hurbildu zen, ordea, eta, ahuspezturik, honela esan zion: ‘Lagun iezadazu, Jauna!’
Jesusek erantzun: “Ez da egoki seme-alaben ogia hartu eta zakurrei botatzea”.
Eta emakumeak: ‘Egia, Jauna; baina txakurkumeek ere jaten dituzte, beren nagusien mahaitik jalkitako ogi-apurrak’.
Orduan Jesusek erantzun zion: “Emakume, haundia da zure sinestea! Gerta bekizu, nahi duzun hori”.
Eta ordu hartantxe sendatu zitzaion alaba.

Homiliak

Gaurko liturgiari bihotz handia ikusten zaio. Mugak puskatzera daraman bihotz handia. Jainkoa bihotz handikoa azaldu baitzaigu, eta Jesus ere bai. Eta fededunak ere bihotz handiz jokatu behar luke. Mugak kendu egin behar dira, ez sortu. Gaurko Ebanjelioan Jesusek erakusten duen jarrera, argigarria dugu guretzat gaur bertarako. Israel herriak pixkanaka ikasi zuen atzerritarrei ere ateak irekitzen. Guk ere, gero eta gehiago ikasi behar dugu bihotzeko ateak zabalik eramaten. Mugak ez estutu, zabaldu zabal!

Gaurko gizarteari begira jarrita, ondo baino hobeto datorkio gaurko irakurgaien arnasa. Izan ere, aspaldian ez bezala, gaur esparruak estutzen ari baikara, mugak jartzen. Familia bere baitan itxitako errealitatea ari gara egiten, gero eta sarraila seguruagoz ateak itxirik. Asoziazioak sortzen ditugu, baina asoziazio bakoitzaren nortasun berezia nabarmentzen dugu, ia-ia kasta eta sekta bihurtuz. Arrazakeria gero eta indar handiagoa hartzen ari zaigu gure herri industrializatuetan. Kristauok ere talde gero eta sendo eta finkatuagoak sortu nahi ditugu, etsai sentitzen dugun ingurugiroari aurre egiteko. Hau guztia normala izango da beharbada, nik ez dut ezetzik esango, baina gure fedearen barne-indarra moteltzeko aproposa ere bada!

Jesus ere «Israelgo ardi galduetara» etorria zen, israeldarrengana propio. Baina, emakumearen fedea ikusi duenean, ez dauka inolako eragozpenik emakume paganoari bere salbamena eskaintzeko. Judaismoaren muga estuak apurtzera jotzen du Jesusek: errukia oparien gainetik, pertsona legearen gainetik, fedea arraza eta ideologien gainetik. Gaur hurbiltzen zaion emakumea ez da parametro normaletan sartuko, baina sinetsi egiten du. Eta Jesusek alaba sendatzen dio! Jesusen askatasuna jasotzeko, baldintza bakarra baitago: sinesmena! Emakume hark ez zeukan esperantzarako motiborik eta eskubiderik, ez baitzen judua. Baina fedea, eskubideak baino harutzago doa beti. Fedeak muga guztiak gainditzen ditu. Fedea ez da errenditzen. Egiazko beharretik sortzen den sinesmenak, pobrearen sinesmenak, indar handia du beti. «Erruki zakizkit» horrek barne-su handia darama, itxaropen eta nahi handia!

Eta Jesusek ez daki fedeari kontra egiten. Kuriosoa da: joan zen igandean, Pedroren fedea, Pedro sutsuaren fedea, zalantzan eta balantzan ikusten genuen, olatu batzuengatik. Emakume behartsu honen fedeak ez du, ordea, koloka egiten irainaren aurrean ere: «Ez zaie zakurrei bota behar seme-alaben ogia». Ama horren fede sendoak Jesusen bihotza beratzen du. Jesus errenditu egiten da. «Gerta bekizu». Jesusek ez du beste baldintzarik begiratuko. «Emakume, handia da zure sinestea!». Eta muga guztiak gaindituak, zabalduak, gelditu dira fedearen argitan.

Itun Zaharreko profeta batzuengan ikusten zen aurretik, gero Ebanjelioak ekarriko zuen zabaltasun horren aztarrena. Jainkoak atzerritarrak ere ametitzen ditu bere mendi santuan. Ez zaie barne zintzoa beste baldintzarik jartzen. San Paulok ere hari beretik garamatza bigarren irakurgaian. Juduen sinetsi-ezina guretzat sinesmen-bide gertatu da. Jainkoa zintzoa da, leiala. Ez du begiratzen nor den judu, nor atzerritar. Sinesten duenak, judu izan ala ez, Erreinuko ateak zabalik aurkituko ditu.

Gaur, gure fedea indartzeaz gain, mugak puskatzeko bideak urratu behar ditugu. Egunean egunean muga berriak ezarri nahi dituen gizarte honen barnean, fededunok begirada eta bihotz zabala erakutsi behar ditugu. Tolerantziaren eta besarkadaren eredu izan behar dugu. Hala ere, ez da erraza mugak haustea! Pertsonarekiko errespetuak eskatzen duen begirunez, bata bestearekiko harremana samurtzen eta bideratzen jakin behar dugu. Beldurrak erantzi eta hormak bota egin behar ditugu. Horretarako, kolore eta jite guztien barruan, pertsona bera ikusten eta maitatzen ikasi behar dugu. Hurbildu, elkarrizketa sortu, daukaguna banatu... Ez dugu itxuraren azalean geratu behar, bihotza da garrantzizkoa!

Mugak kentzea ez da errespetua galtzea, pertsonari maitasunaren begirada gozoa eskaintzea baino. Zergatik kostatzen zaigu horrenbeste auzoan bizi den horrengana hurbiltzea edo berari bisitatxo bat egitea? Pasadizoko agurraz gain, geure beldurrak erantzi eta hurbiltzeak fantasma asko desegiten du! Edo zure lantegian inmigrante batekin lanean ari baldin bazara, zergatik ez begiratu beste postura batean? Inguruko askok ihes egiten diola, bera isila dela... Inportantea izango litzateke berarengana hurbiltzea! Kristauon artean ere, zergatik hitz egin gaizki beste kristau-talde harengatik, gure harikoak ez omen direla-eta? Bihotz estuko jendea gara!

Gaurko Eukaristiak, gu geu ere dohainaren seme-alaba garela erakusten du. Eta horretaz jabetzea oso ona da, besteak estimatzen hasteko! Gure fedeari egin zaion erregalua ikusgarria izan da. Horregatik,

- aurrena, fedea eskertu. Ez da gurea. Emana dugu, dohaina. Merezi gabe emana gainera. Eta horri zor zaion ordain bakarra esker onarena da;

- bigarrenik, fede behartsua izan. Emakume atzerritarrak beharretik erakutsi du bere fede handia. Eta Jesusek ez dio muzin egin!;

- eta, hirugarrenik, fedearen begirada zabaldu. Gure fedeak bihotz on eta handiko izan behar du. Guri ere merezi gabe eta baldintzarik gabe eman baldin bazaigu, zergatik jarri baldintzak besteei?

Orain Eukaristia ospatzera goaz. Guri ez zaizkigu mahaitik erortzen diren ogi-apurrak ematen. Gu mahaikide gara. Fedeari esker Erreinuko mahaian esertzen gara, seme-alabei dagokien duintasun ederrean. Besteak gure mahaira ekartzen ikasteko ez da bide txarra! Ospa dezagun fedearen oinarri den opari mugagabea, opari maitasunezkoa, pertsonaren duintasuna aitortu eta sakontzen duen opari bikaina.

Iñaki Beristain (2014-9-9)

Iñaki Beristain (2017-8-17)

Beti bidean, beti bila

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 15, 21-28) Globalizazioaz edo mundializazioaz mintzo garenean, gezurra dirudi nola sor daitekeen han eta hemen horrenbeste muga. Berlingo muga lotsagarria erori zen, baina beste muga berria egina dugu Israelen. Hor dago Txinakoa, turismo-ikuskizun eginda. Hor dago txarrantxazko muga zaindua Zeuta eta Melillan. Baina bestelako muga gehiago ere jaso dugu. Itsasoa muga bihurtu dugu Afrika eta Europaren artean. Aireportuak muga bihurtu ditugu, komeni ez zaigun «arrotzik» sar ez dadin gure lurraldean. Larruazalaren kolorea muga egin dugu. Hizkuntzak elkarren kontrako borrokagai eginda dauzkagu.

Eta horren guztiaren azalpen dira eguna joan eguna etorri Europara iristen diren kaiukoak. Jesusen aurrean eskale ikusten dugu «kananear» txakur horrek izen asko ditu gaur egun gure artean. Kaiukoak «txakurrez» beteta datoz. Badakit ikaragarria iruditzen zaigula inori txakurra esatea. Oinarrizko duintasuna zauritzen duen deitura da. Baina ez gaitu horrenbeste lotsatzen jendea «txakurra» bailitza erabiltzea, nahiz eta inmigrante edo etorkin edo nahi den bezala deitu. Izenak ez dio inori duintasuna ematen, tratuak baino.

Jesusen aurrean ahuspez dagoen emakume honen garrasi bera irteten da eztarri laztu askotatik: «Lagun nazazu, Jauna». Jesusek ez zion entzungor egin; guk bai. Gobernuaren esku uzten dugu arazoa. Haiei dagokie arazoa konpontzea.

«Txakur» hauei ez diegu mahai oparotik jausten zaigun apurrik ere opa. Berriro eraman ditzatela beren herrira, beren miseriara. Hemen geldi daitezela «paperdunak», gure beharretarako aski direnak. Hemen geldi daitezela futbolari onak, larruazalari axola handirik egin gabe kasu honetan(ez beti baina!). Eta beren bizia kaiuko kaxkar batean arriskatu dutenek berriro ere miseriaren arrisku azkengabera itzuli beharko dute. Horientzat ez dago gupidarik. «Txakurrak» dira.

Jesusek, baina, muga guztiok gainditu egin zituen. Jesusek ez zion azalari begiratzen, ezta nortasun-agiriari ere. Jesusek bihotzari begiratzen zion. Eta bazekien bihotza irakurtzen, beraren ezintasun eta premia guztiekin. Eta bihotz behartsu baten deiak eta aitortzak barrua urtzen zion. Kanako emakume honek ere halaxe urtu dio. Hain da pobrea, ez dio «txakurrei» ematen zaien ogi-apurra besterik eskatu. Duintasunaren mahaitik gehiegikeriaz erortzen diren soberakinak eskatzen dizkio. Eta Jesusek alaba sendatzen dio, Erreinuaren betetasuna emanez.

Beste behin, Jesusek bere Aitaren bihotz errukitsua erakusten du, muga guztiak gainditzen dituen bihotz handia. Horretara etorri da mundura, baztertu eta zokoratu guztiei eskua luzatzera. Kaiuko guztiei ongietorri egitera. Eta eskatzen dutena baino askoz gehiago ematen die. Denek baitaukate leku beroa Jesusen Jainkoaren bihotzean. Bihotz jainkozko horren itsasertza beso-zabal dago beti, puskatuta iristen diren guztiei maitasunaren lurralde onartzailea eskaintzeko.

Hau dena ametsetan jardutea dela? Gauzak beste alderdi batetik ere begiratu behar direla? Dena ez dela jendea onartzea? Badakit! Baina hau dena idatzi badut ez dut inoren kontra idatzi, neure kontra baino. Neure bihotz estuari errepaso hau eman beharra neukan, eta horregatik idatzi dut hau dena. Legeak behar dira, neurriak behar dira, mugak behar dira... Beharbada bai! Baina ez nago seguru! Seguru gauza bat dakit, Jainkoak denak onartzen gaituela; eta batez ere behartsuak eta premiadunak, ezinduak, onartzen dituela. Horraino seguru dakit!

Hori nola tolestatu gure eguneroko bizitzara? Bakoitzak begiratu beharko du zer nolako zabaltasuna eman nahi dien barruko mugei. Bakoitzak erabaki beharko du zenbateko zabaltasuna onartzen dion biho­tzak. Jainkoaren neurriak hor daude. Eta Jesusen gaurko kaiukoak ere hor daude.

Iñaki Beristain (2014-8-11)

Globalizazioaz edo mundializazioaz mintzo garenean, gezurra dirudi nola sor daitekeen han eta hemen horrenbeste muga. Berlingo muga lotsagarria erori zen, baina beste muga berria egin dugu Israelen. Hor dago Txinakoa, turismo-ikuskizun eginda. Hor dago txarrantxazko muga zaindua Zeuta eta Melillan. Baina bestelako muga gehiago ere jaso dugu. Itsasoa muga bihurtu dugu Afrika eta Europaren artean. Aireportuak muga bihurtu ditugu, komeni ez zaigun «arrotzik» sar ez dadin gure lurraldean. Larruazalaren kolorea muga egin dugu. Hizkuntzak elkarren kontrako borrokagai eginda dauzkagu.

Eta horren guztiaren azalpen dira eguna joan eguna etorri Europara iristen diren kaiukoak. Jesusen aurrean eskale ikusten dugu «kananear» txakur horrek izen asko ditu gaur egun gure artean. Kaiukoak «txakurrez» beteta datoz. Badakit ikaragarria iruditzen zaigula inori txakurra esatea. Oinarrizko duintasuna zauritzen duen deitura da. Baina ez gaitu horrenbeste lotsatzen jendea «txakurra» bailitza erabiltzea, nahiz eta inmigrante edo etorkin edo nahi den bezala deitu. Izenak ez dio inori duintasuna ematen, tratuak baino.

Jesusen aurrean ahuspez dagoen emakume honen garrasi bera irteten da eztarri laztu askotatik: «Lagun nazazu, Jauna». Jesusek ez zion entzungor egin; guk bai. Gobernuaren esku uzten dugu arazoa. Haiei dagokie arazoa konpontzea.

«Txakur» hauei ez diegu mahai oparotik jausten zaigun apurrik ere opa. Berriro eraman ditzatela beren herrira, beren miseriara. Hemen geldi daitezela «paperdunak», gure beharretarako aski direnak. Hemen geldi daitezela futbolari onak, larruazalari axola handirik egin gabe kasu honetan. Eta beren bizia kaiuko kaxkar batean arriskatu dutenek berriro ere miseriaren arrisku azkengabera itzuli beharko dute. Horientzat ez dago gupidarik. «Txakurrak» dira.

Jesusek, baina, muga guztiok gainditu egin zituen. Jesusek ez zion azalari begiratzen, ezta nortasun-agiriari ere. Jesusek bihotzari begiratzen zion. Eta bazekien bihotza irakurtzen, beraren ezintasun eta premia guztiekin. Eta bihotz behartsu baten deiak eta aitortzak barrua urtzen zion. Kanako emakume honek ere halaxe urtu dio. Hain da pobrea, ez dio «txakurrei» ematen zaien ogi-apurra besterik eskatu. Duintasunaren mahaitik gehiegikeriaz erortzen diren soberakinak eskatzen dizkio. Eta Jesusek alaba sendatzen dio, Erreinuaren betetasuna emanez.

Beste behin, Jesusek bere Aitaren bihotz errukitsua erakusten du, muga guztiak gainditzen dituen bihotz handia. Horretara etorri da mundura, baztertu eta zokoratu guztiei eskua luzatzera. Kaiuko guztiei ongietorri egitera. Eta eskatzen dutena baino askoz gehiago ematen die. Denek baitaukate leku beroa Jesusen Jainkoaren bihotzean. Bihotz jainkozko horren itsasertza beso-zabal dago beti, puskatuta iristen diren guztiei maitasunaren lurralde onartzailea eskaintzeko.

Hau dena ametsetan jardutea dela? Gauzak beste alderdi batetik ere begiratu behar direla? Dena ez dela jendea onartzea? Badakit! Baina hau dena idatzi badut ez dut inoren kontra idatzi, neure kontra baino. Neure bihotz estuari errepaso hau eman beharra neukan, eta horregatik idatzi dut hau dena. Legeak behar dira, neurriak behar dira, mugak behar dira... Beharbada bai! Baina ez nago seguru! Seguru gauza bat dakit, Jainkoak denak onartzen gaituela; eta batez ere behartsuak eta premiadunak, ezinduak, onartzen dituela. Horraino seguru dakit!

Hori nola tolestatu gure eguneroko bizitzara? Bakoitzak begiratu beharko du zer nolako zabaltasuna eman nahi dien barruko mugei. Bakoitzak erabaki beharko du zenbateko zabaltasuna onartzen dion bihotzak. Jainkoaren neurriak hor daude. Eta Jesusen gaurko kaiukoak ere hor daude.

Iñaki Beristain (2017-8-17)