JAUNAREN BIZTUERAKO BAZKO-IGANDEA

A zikloa

Eguneko Eukaristia

Apostoluen Eginetatik 10,34a.37-43
Egun haietan, Pedrok honela esan zuen: badakizue zer gertatu zen, Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek erakutsitako bataio-ondoren: Nazareteko Jesusena, alegia, Jaungoikoak Espiritu Santuaren indarrez gantzutua, eta on egiten eta deabruak hartutako guztiak sendatzen igaro zena: Jaungoikoa Harekin baitzegoen.
Gu gara, Harek juduen lurretan eta Jerusalemen egindako guztien testigu. Haiek, habe batetik zintzilakatu eta hil egin zuten. Baina, hirugarren egunean Jaungoikoak piztu egin zuen, eta agertzea eman zion; ez ordea, herri guztiari, Jaunak lehendik aukeratutako testiguei baizik: guri, Hura hilen artetik piztu ondoren, Harekin jan eta edan genuenoi.
Eta agindu zigun, herriari erakus geniezaiola eta aitortu, Bera dela Jaungoikoak bizien eta hilen epaile ipini duena. Profeta guztiek egiten diote aitormen: Harengan sinesten duten guztiek hartzen dutela, Beraren izenean, bekatuen barkamena.

ERANTZUN-SALMOA

HAU EGUNA, HAU, JAUNAK EGINA
GURE POZA TA GURE ATSEGINA.
Eskerrak Jaunari, ona baita,
Haren maitasuna betikoa baita.
Israel etxeak hau esan beza:
‘Haren maitasuna betikoa’.
‘Jaunaren eskuinak nau altxatu,
Jaunaren eskuina bizkor da jokatu’.
Hil ez, baina bizi naiz egingo,
Jaunaren eginak nik oihu egingo.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei 3,1-4

Senideok: Kristorekin berpiztu zaretenez gero, zabiltzate goi-ondasunen bila, han baitago Kristo, Jaungoikoaren eskuin-aldean jarririk. Irrika itzazue goiko ondasunak, eta ez lurrekoak. Hil baitzarete; eta zuen bizia Kristorekin Jaungoikoagan ezkutaturik dago. Gure bizia den Kristo agertuko denean, zuek ere agertuko zarete aintzaz Harekin batean.
(Beste irakurgai hau ere egin daiteke)
San Paulo Apostoluak Korintoarrei 5,6b-8
Senideok: Ez al dakizue, legami-apur batek ore guztia harrotzen duela? Bazter ezazue legami zaharra, ore berri izan zaitezten, ogi hila zaretenez gero. Opari eskainia izan bait da Kristo, gure Bazko-bildotsa. Ospa dezagun, beraz, Bazko-jaia, ez legami zaharrarekin –ez ustelkeriazko eta gaiztakeriazko legamiarekin-, egiaren eta zintzotasunaren ogi hilekin baizik.

ALELUIA Opari eskainia izan da Kristo, gure pazko-bildotsa.

Ospa dezagun, beraz, Jaunagan. ALELUIA.

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Joanen liburutik 20,1-9

Astearen lehenengo egunean, Maria Magdalena hilobira joan zen goizean goiz, oraindik ilun zegoela; eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Lasterka batean, Simon Pedrorengana eta Jesusek maite zuen beste ikasle harengana joan, eta esan zien:
- ‘Hilobitik eraman egin dute Jauna, eta ez dakigu non jarri duten’.
Atera ziren Pedro eta beste ikaslea, eta hilobira abiatu ziren. Biak batera zihoazen lasterka; baina beste ikasle hark, Pedro baino bizkorrago ibilita, aurrea hartu zion, eta lehenago iritsi zen hilobira. Begiratu zuen eta lurrean oihalak ikusi zituen, baina ez zen sartu.
Iritsi zen atzetik Pedro ere, sartu zen hilobian eta ikusi zituen oihalak lurrean; buru gainean edukitako zapia, ordea, ez zegoen oihalekin batera, alde batetan bildua baizik. Orduan, sartu zen hilobian lehendabizi iritsitako ikasle hura ere; ikusi zuen, eta sinetsi; ordurarte ez bait zuten ulertu Liburu Santuak dioena: ‘Biztu egin behar zuela hilen artetik’.

Homiliak

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 1-9)

Maria Magdalakoa goizean goiz, bi ikasleak lasterka..., paz­ko goizeko bilaketaren atarramentuak dira. Maite zutena galdu dute eta azken aldian beren bizitza osoari sentidua eman zion Maisua hil egin diete. Nolabait esateko, eraiki zuten proiektua harez eraikitakoa bailitza lurpera erori zaie. Lurpera, hilobian utzi baitzuten Jesus, larunbata legearen arabera ospatzeko. Jesus hiltzean, dena hil diete ikasleei eta jarraitzaileei. Jesus galtzean, dena galdu dute.

Baina, zergatik doa Maria Magdalakoa Jesusen hilobira? Pentsa dezakegu maite zuenaren ondora doala, harengatik dolu egitera. Jesusekin bizi izan zuen barne-taupada ezin zuen lotu bularrean eta Jesusengana joan beharra sentitzen zuen. Baina, eta zer gertatzen da? Hilobi-sarrerako harria kendua ikusten du. Eta berehala barruak esaten dio Jesus ez dagoela han. Ez zaigu esaten hilobian begiratu zuenik ere. Lasterka batean ikasleengana doa, ikusi duenaren berri ematera.

Orain korrika abiatzen direnak ikasleak dira. Bat arinago, bestea makalago, baina hauek ere maitasunaren korrikaldia egiten dute. Zer espero ote zuten aurkitzea? Hilobia hutsik ikustea espero ote zuten beren bihotzen sekretuan? Beren korrikaldi hartan zer sentimendu eta zer esperantza ote zeramatzaten nahasian? Iritsi dira eta hilobia hutsik aurkitzen dute. Baina ikusten duten egoerak zera erakusten du: Jesusek heriotzaren lokarriak erantzi egin dituela, gorputza lotzen zuten zapiak han baitaude lurrean.

Beraz, Jesus piztu egin al da? Hori erakusten dute bi ikasleek. «Piztu egin behar zuela hilen artetik». Orduan ulertu zuten nonbait. Gure aldetik ez litzateke zuzena izango argumentazio dogmatikoetan hastea, nolabait piztu zela «demostratu» nahi izango bagenu bezala. Hemen fedeak hitz egin behar du, ez buruak. Beste gauza bat azpimarratu nahi dut, ordea. Nola sinetsi berpiztuarengan? Nola bilatu Jesus berpiztua?, non? Erabil daitezkeen argumentazio guztiak ez baitira aski bihotza Jesusengana tolestatzeko.

Gure barruak, Magdalako Maria bere barruak bezala, bidean jarri gaitu, «artean ilun zegoela». Ilun hori zer da? Zerk iluntzen dit barrua? Zerk ateratzen nau lehen argitan bila? Noren bila? Zeren bila? Galdera asko dira. Bai, galdera asko dira. Eta erantzunik ez dakit badaukagun. Ez dakit erantzuna ez ote den galdera bera. Alegia, pazko goizeko argia ez ote dagoen ostiral santuko ilunetan eta larunbat santuko isiletan. Ez dakit helmuga ez ote dagoen korrikaldia hasten den une berean. Topaketa ez ote dagoen bilaketa hasten den gune eta unean. Kontua da, Jesusen piztueraren pozak hartu digula goiza. Jesusen pazkoak hartu digula bihotza. Jesusen piztuerako edertasunak edertu digula bilaketa.

Maria eta ikasleak goizean goiz ikusi ditugu, lasterka ikusi ditugu. Horra bilatzailearen jarrera eta jokamoldea. Gure gauari ez zaio berez etorriko goiza. Gauetik jaiki egin behar dugu, bihotzaren grinaz argitara ateratzeko. Argiak bidean harrapatzen ez bagaitu, sekula ez zaigu bizitza argituko. Argia etorri egiten da, geurea ez dugulako; baina etortzen da, gu goazkionean, bilaketaren bidera ateratzen gatzaizkionean. Ezer ez egitea, geure ilunetan zain gelditzea, betiko argirik gabe geratzea da. Fedea bidera ateraz bizi da.

Eta «lasterka». Maitasunaren presa da. Topaketa bizi nahi duenaren abantada. Bakoitzak dakigu zer den lasterka joaten uzten ez diguna. Bakoitzak jakin beharko genuke zerk kateatzen dizkigun oinak. Segitzaileak badaki bizi-pausoa nola arindu. Pazko goiza ederra piztu da, eta bidera atera behar dugu lasterka. Hilobira begiratu dugu eta hutsik dago. «Hutsik egote» horrek Jainkoaren Hitzaren testigantzara garamatza, han «berpiztu egin behar zuela» ikusi eta ikasteko. Jainkoaren Hitzaren testigantza ederrak poztuko eta piztuko digu bihotza Jaunarekin topo eginaraziz. Eta topaketak berriro bidean utziko gaitu lasterka, goizean goiz. Senideei eraman behar baitiegu berria goizean goiz, lasterka. Jesus bizi dela! Pazkoa dugula!

Iñaki Beristain (2014-4-18)

(Laburra, Aste Santutik gatozela kontuan izanik)

«Ikusi eta sinetsi zuten». Lehen igandearen bihotzean aurkitzen gara. Kristau-historiaren lehen igandean. Eta ustegabe edo sorpresa baten aurrean: hilobia hutsik dago. Eta ikasleek, asko ulertzen ez badute ere, Jainkoaren Hitzaren eskutik ulertu nahi dute zer esan nahi duen hilobi hutsak. Ez baita nahikoa datoak edukitzea edo Jesusen historia ezagutzea; beharrezkoa da bihotzeko begiak argituko dizkigun fedea. Fedearen argitan bakarrik ulertzen da zer izan zen Mesiasen heriotza eta orduan sumatzen da hilobi hutsa ez dela hutsunea, Jesusen presentziaren ezaugarria baizik. Fede honek, noski, bere ibilbidea behar du. «Ikusi eta sinetsi zuten» haiengandik gatoz sinesmenera. Eta sinesmen horixe du gure fedeak bere harkaitz, bere oinarri sendo.

Eta erregalatu zaigun testigantzak eta eman zaigun sinesmenak esaten digute Jesus piztu dela, eta harengan dena berria izaten hasi dela. Arantzazu ingurua bart elur-estalki sendoak zuritu duen bezala, Jesusen argiak horrelaxe estali du bart lurbira osoa, gizon-emakume guztien bihotza. Eta bizia heriotzari nagusitu zaio.

Hemendik, Pazkoko argitik, ikusten da errealitatearen egia. Argi honetatik ezagutzen dugu Jainkoa, biziaren Jainkoa. Argi honetatik ulertzen dugu zer izan den ostiral santuko heriotza, maitasunaren neurrigabeko dohaina. Argi honetatik ulertzen da zer den Eliza, Pazko-pozaren adierazlea. Argi honetatik ulertzen da mundua zer den, zer diren gizon-emakumeak. Guztia Jainkoaren argiaren maitasunezko kreazioa da. Eta guztia argiz edertua izan da. Argi honetatik ulertzen du bakoitzak bere historia, Jainkoaren maitasuna bizitzeko eginak izan garela alegia. Orain badakigu gaitzak ez duela azken hitza esango ez gizartean, ez Elizan, ez guregan. Bizi gara!

Pazko argitan, jakina!, hobeki ikusten da giza izaeraren miseria ere. Zenbat injustizia sortu dezakegun! Zenbat zapalketa gertarazten dugun bazterretan! Pazkoa arren, ez da erraza itxaropena izatea! Baina, gaur, eginkizun hau jarri zaigu eskuartean: eraman diezaiegula Pazkoa sufriten duten guztiei; poztu ditzagula tristeak; egin dezagula pobreentzako mundu zuzenago eta atseginagoa. Ospatzen ari garen Pazkoa zoko guztietara eramatea dugu enkargu.

Apostoluen sinesmenari gerri-gerritik heldu eta poztu gaitezen. Poztu, eta sor dezagun inguruan poza. Ingurua poztu eta pobreak jaso ditzagun duintasunera.

Iñaki Beristain (2017-4-11)

Beti bidean, beti bila

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 20, 1-9)