GARIZUMAKO II IGANDEA

A zikloa

Genesis Liburutik Gn 12,1-4a

Egun haietan, Jaunak honela esan zion Abran-i:
- “Zoaz zure lurraldetik, zure aberritik eta zure aitaren etxetik, Nik erakutsiko dizudan lurraldera. Herri haundi egingo zaitut, eta izen haundia emango dizut, eta zure izena bedeinkapen-izen gertatuko da.
Bedeinkatuko ditut, zu bedeinkatzen zaituztenak,
eta madarikatuko, zu madarikatzen zaituztenak;
zuregan bedeinkatuak izango dira
lurreko enda guztiak”.
Hala joan zen Abran, Jaunak esan bezala.

ERANTZUN-SALMOA 32

AGERTU ZURE ERRUKIA.
BEDEINKA, JAUNA, ZURE HERRIA.
Zuzena da Jaunaren hitza,
leiala Harek egin duen guztia.
Zuzen eta bidezko dena du maite,
Haren graziaz lurra dago bete.
Hara, Jaunaren begiak beldur diotenengana,
Haren maitasuna itxaroten dutenengana;
haiek bait ditu heriotzetik aterako,
eta gosetean aseko.

San Paulo Apostoluak Timoteori 2 Tm 1,8b-10

Anaia maite: Eraman itzazu nekeak nirekin batean berri onaren alde, Jaungoikoaren indarrez. Berak salbatu gaitu, eta dei egin digu bizi santura; ez gure egiteengatik, baizik-eta bere erabakiarengatik, eta gizaldi guztiak baino lehen Jesu Kristorengan eman zaigun graziarengatik.
Grazia hau agertua izan da, orain, Jesu Kristo gure Salbatzailea azaldu denean; Honek hondatu du heriotzea, eta argitara atera bizi ustelezina, berri onaren bidez.

EBANJELIOA

Hodei dizdiratsutik Aitaren ahotsa entzun zen:
“Hau da nere Semea, nere Aukeratua.
Entzun iezaiozue”.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 17,1-9

Aldi hartan, hartu zituen Jesusek Berekin Pedro, Santiago eta honen anaia Joan, eta mendi goi batetara igo zen. Hiruen aurrean antzaldatu egin zen; aurpegia eguzkia bezain dizdizari zeukan, eta soinekoak argia bezain zuri. Eta Moises eta Elias agertu zitzaizkien, Jesusekin hizketan. Pedro mintzatu zen orduan, eta honela esan zion Jesusi:
- ‘Jauna, bai ederki gaudela hemen! Nahi baduzu, egingo ditut hiru txabola: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat, eta bestea Eliasentzat’.
Hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta hodeitik ahots bat entzun zen:
- “Hau da nere Semea, nere Maitea; Honengan dut nere atsegina. Entzuiozue”.
Hori entzutean, ahuspez lurrera erori ziren ikasleak, beldurraren beldurrez.
Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu zituen eta esan zien:
- “Jaiki zaitezte; ez izan beldurrik”.
Begiak jasorik, Jesus bera besterik ez zuten ikusi.
Menditik behera jaisterakoan, Jesusek honela agindu zien:
- “Ez esan inori ikusi duzuen hau, harik-eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte”.

Homiliak

Garizumako bidean aurrera goazelarik, Jainkoaren Hitza dugu argi eta bide-erakusle. Gure Garizuma hau ere, Pazkorako bidea da, Abrahamena eta Jesusena bezalaxe. Eta bide honen hasiera, Jainkoaren deiak markatu digu: "Zoaz zeure lurraldetik". Eta kristaudia martxan jarri da, Jainkoak deiturik eta Jainkoak eman dion helmugaren bila. Eta areago, gure giza bizitza osoa ere Jaunak emandako helmugaren bidean jarri nahi dugu. Jainkoak horretara deitu gaitu eta!

Baina bidea ez da erraza, ez da samurra. Dei egin digun Jainkoaren agindua adituz, geuretik atera garenean, badirudi dena hankaz gora jarri zaigula. Eta badirudi bide guztiek beren norabidea aldatu dutela. Badirudi gehiengoaren kontrabidetik goazela. Badirudi okerreko bidezidorrari heldu diogula abiapuntuan. Norberaren bizigiroaren hankapeko lurra mugitzen dela sentitzen denean, beste oinarri batzuk ez ote ditugun behar pentsatzen ere hasten gara... Jesusek ere sentitu zuen hori. Bere bideak nora zeraman ikusi zuenean, Jesusek bere Aitarekin egon nahi du: haren hitza entzun nahi du. Eta mendira dihoa, bakardadean Aitarekin maitasunezko elkarrizketa bizitzera.

Eta hantxe, mendiko eta otoitzaren isilean, argitzen ditu bere bidearen une larriak: "Hauxe da nire Semea, nire maitea!". Ona da daraman norabidea. Bide ona aukeratu du. Eta Aitaren Espirituak argiturik aurrera egiten du Jesusek. Ikasleek ere ikusi eta entzun dute. Gurutze hutsezko ematen bazuen ere, bide horrek badu bere argia eta bere distira. Bide horren helmugan Aitaren aintza betea dago zain. Ikasleek ikusi ahal izan dute nola agertzen duen Jesusek Aitaren Jainko-izatea. Askotan pentsatu badute Jesusen bideak ez duela atarramentu onik, gaur badakite Jesusen bidea zuzena dela. "Entzun iezaiozue".

Gure bidea ere zuzena da. Gure Garizumak ibilbide egokitik garamatza. Goitik beherakoak eta behetik gorakoak elkarrekin topo egiten duten bide jainkozkoa da gurea. Bi uneak agertzen baitira Garizumako bide honetan; bata, goitik beherakoa, Jesusengan Jainkoak jotzen duen beherakada ikusgarria baita. Eta behetik gorakoa bestea, gizon-emakumeok Jainkoarengana daramagun bidea ere ikustekoa baita. Gure bide ahul eta beldurtiak behar zuen gaurko ebanjelioko argia. Gure aurrera egin ezin honek behar zuen goiko hitzaren bultzada. Gure Garizumak behar zuen Pazkoaren argizko deia. Ederra da egin zaigun deia!

Egia da: San Paulok esan digun bezala, gure bideak baditu bere zailtasunak eta ezinak, baina, bide batez, gure bide honek, badu salbamenaren eskaintza bikaina. Salbamenaren eskaintza egin zaigu. Jesus Aitaren Semea da. Eta Jesusengan, Haren argitan, gu ere Aitaren seme-alaba gara. Edo zehatzago esatea nahi baduzu: geuretik abiatu garenean Aitak deiturik, Abraham bezala, seme-alabatzaren bide luzeari ekin diogu. Eta, hain justu, gure helmuga zera da, seme-alaba izatera iristea bete-betean. Bitarte horretako bidea da orain diharduguna. Zaila, baina ez norabiderik gabeko bidea. Inoiz nora goazen ahazten baldin bazaigu, hortxe daukagu deia: "Hauxe da nire Semea. Entzun iezaiozue!". Eta Jesus, seme-alaba izatera iristeko bide bihurtzen zaigu.

Jesusen bide berbera da gurea! Hark guregatik egin behar izan zuen Gurutzerako bidea. Eta gaur guk, bide bera dugu eginkizun. Mundua aurrean daukagu eta berari zor gatzaizkio. Lagun hurkoak gertuan, ondoan dauzkagu eta horiei zor gatzaizkie. Gure bideak eraman behar gaitu "munduaren erantzule egitera". Eta hori badakizu nola egiten den? Zerbitzatuz, maitasunaren lege jatorrez, eguneroko gurutzean geure nahiak josi eta besteen mesedetarako prest biziz. Horrela egiten da. Eta ez dago, zori onez edo txarrez, ez dago beste biderik.

Zuzentasuna, egia, jatortasuna, bide berriak lantzeko bideak nahi genituzke. Eta askotan gure ametsek eta nahiek, bestelako eskaintzekin egiten dute topo. Eta etsitzeko joera ere sentitzen dugu. Joan daitezela denak pikutara! Taborreko argiak ez digu, ordea, etsitzen uzten. Gurutzebidea Pazko-argitan edertuko da. Aurrera egin behar dugu eguneroko bizitzan bake-bideak zehazten.

Jesusi begiratu. Haren hitza entzun. Eta egon gaitezke seguru, haren bidea ona da. Horretantxe ari gara Garizuman. Gure eginkizunik handiena, Jesusi begiratzea da, haren bideak gaureganatzea, haren jokabideak pertsonalizatzea. Eta kristau-elkarteak bildu eta lan hori ari du. Geure bekatuak eta bide okerrak aitortu, eta Jesusen bidearekin egokitu nahi dugu gero eta gehiago. Hura iritsi zen bezalaxe, betiko Pazkora iristeko.

Orain Eukaristia ospaten jarraitu behar dugu. Hementxe daukagu "irteteko deia". Hementxe daukagu "biderako janaria". Hementxe daukagu "helmugako presentzia gordea". Eukaristia dugu Garizumarako poz-une bikaina.

Iñaki Beristain (2014-3-14)

Iñaki Beristain (2017-3-6)

No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 27.