URTEAN ZEHAR XIV IGANDEA

A zikloa

Zakarias profetaren liburutik 9,9-10

Honela mintzo da Jauna
“Poztu zaitez, Siongo alaba;
kanta ezazu, Jerusalengo alaba.
Hor datorkizu zure erregea
zintzo eta garaile;
apal, asto-gainean,
astakume baten gainean jarrita.
Honek hondatuko ditu Efraingo guda-gurdiak
eta Jerusalengo zaldiak;
honek hautsiko guda-uztaiak,
eta hots egingo bakea atzerriei.
Honen agintaritza itsasotik itsasora,
eta Eufratestik lurraren azken-mugetaraino”.

ERANTZUN-SALMOA 144

JAUNA, ZURE MAITASUNA
ABESTUKO DUT BETIREN BETI.
Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege,
bedeinkatuko dut zure izena betiren beti.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena goretsiko beti.
Errukiorra eta bihotzbera da Jauna,
haserregaitza eta onginahiez betea.
Ona da Jauna guztientzat,
gupidaz betea bere sorkari guztientzat.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei 8,9.11-13

Senideok: Zuek ez zarete haragiaren menpean aurkitzen, Espirituaren menpean baizik, Jaungoikoaren Espiritua zuengan bizi baita. Norbaitek Kristoren Espiritua ez badu, hori ez da Kristorena. Jesus hilen artetik piztu zuenaren Espiritua zuengan bizi bada, Jesus hilen artetik piztu zuenak, bizieraziko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuengan den bere Espirituaren bitartez.
Beraz, zorretan gaude, baina ez haragiarekin, haragi-erara bizi izateko. Haragi-erara bizi bazarete, hilko zarete; baina Espirituarekin gorputzaren egiteak hilarazten badituzue, biziko zarete.

ALELUIA Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna,

zure erreinuko misterioak
jende xumeari erakutsi baitizkiozu. ALELUIA!

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Mateoren liburutik 11,25-30

Aldi hartan, Jesusek honela esan zuen:
- “Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde, eta jende xumeari erakutsi bait dizkiozu. Bai, Aita, hala nahi izan duzu.
Nire Aitak dena eman dit; inork ez du ezagutzen Semea, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi izan dionak baizik.
Zatozte Niregana nekatuok, lanpetuok; eta Nik arinduko zaituztet. Har ezazue nire uztarria eta ikas Niregandik: bihotzbera naiz eta apala; eta aurkituko duzue zuen arimentzat atseden. Nire uztarria leuna bait da, eta nire zama arina”.

Homiliak

Senideok: horrela da Jesus, eta horrela ikusten ditu Jesusek Ebanjelioaren bideak. Jesusek adierazten duen Aitaren presentzia, presentzia arduratsua da, jende xumeaz kezkatzen den presentzia. Jesus ez dabil handikerietan, nabarmenkerietan. Ez. Bere eginkizuna eta misioa, jende xume eta txikiaren ondoan bizi ditu, haiei gertatzen zaien guztia bere arazotzat hartuz.

Jesusek bere Berri Ona hots egiten duenean, Israelgo agintari eta gizon erlijiosoek ez diote onartzen bere mezua. Jesusek mundua ikusteko daukan modu hori ez diote onartzen. Beste era bateko erreinua espero baitzuten. Handiagoa, indartsuagoa, eraginkorragoa. Ez zuten ulertzen eta ez zuten onartzen Jesusek adierazten zuen Erreinua.

Jende xumeak, bai, ordea! Jesusek esaten die Jainkoak gizon-emakumeak askatu nahi dituela, gaitzetik eta gizakiari kaltegarri zaion guztitik libre egin nahi dituela. Eta hori adierazteko gaixoak sendatzen ditu. Esaten die legearen ibilbide nahasi eta ulertezinak ez direla Jainkoaren askatasuna jasotzeko derrigorrezko bide. Legeak jende xumea nekaturik eta ezinean uzten zuen, arnasarik gabe itota. Jesusek beste era bateko uztarria eskaintzen die: ez da lege-sorta bat, giza-kapritxora eratutako lege-sorta bat. Esijentzia eta eskakizun handikoa den arren, erantzunkizun-sortzailea den arren, uztarria alegia, sentiduz eta bizipozez beteriko uztarria da. Maitasunak giza-bihotzean sortzen duen uztarria. Giza-bizitzari izanbide berriak eskaintzen dizkion uztarria.

Horregatik bedeinkatzen du Jesusek bere Aita. Bera ere bere Aitarekin xumetasun eta izaera libre honetan bizi da. Aita-Semeen harreman gozoan. Jesus horrela bizi da, eta horrela ikusten ditu Erreinuko bideak. Horrela ikusten du Aitaren bihotza. Izan ere, azken batean, Jesusen jokabide honek Aitaren bihotza eta izaera agertzen baitizkigu. Aita horrelakoa da. Beste nahasketa guztiak geuk sortu eta asmatu ditugu. Auskalo zergatik!

Horregatik lehenengo irakurgaiari sortzen zaion esklamazioa: "Poztu zaitez, Siongo alaba! Hor datorkizu zure erregea, zintzo eta garaile; apal. Honek hots egingo die bakea atzerriei". Erreinua bide hauetatik gertatzen da. Erregea apala da, indartsua den arren. Bihotzera mintzatzen da Erreinua. Ez da armaz eta indarrez ezartzen denetakoa. Maitasunaren mezu askatzailea daukagu begibistan, fededun adiskide! Erramu-eguneko errege apal hura ez datorkizu burura? Honelakoa da Erreinuaren estiloa. Gure pozerako, honelakoa da estiloa!

Hemendik ederki ulertzen da San Paulok bigarren irakurgaian esan diguna ere. Jesusen uztarria onartzeak, Aitaren Erreinua jasotzeak, gizon edo emakumea barrutik aldatzen eta berritzen du. Jainkoaren Espiritua edukitzea, Jesus berarekin batera Aitaren seme-alaba izatea da. Eta Espiritua bihurtu zaigu lege. Askatasun-lege eder horrek ez gaitu eramaten arinkeriara, edozein modutan bizitzera. Eta puntu hau, inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten dut gaur. Legearen pisu astunetik askatu ginen, baina ez erantzukizuna galtzeko. Edo, zer?: beldurrak erantzukizun gehiago sortu behar al du, maitasunak baino? Ez, noski. Fededunok, maitatuak izan garen fededunok, ondo dakigu, benetako erantzukizuna, hainbesteraino maitatuak izatetik datorkigula. Espirituaren arabera bizitzea dugu askatasun. Maitasuna dugu askatasun.

Ederra, ez da?! Ederra eta geure barnean behin baino gehiagotan errepikatu behar genukeen hitza, hau! Gaurko mundua zaila da, gogorra askotan. Kostosoa fededun izan eta jokatzea! Hainbeste nahasketa eta konplikazio! Alde batetik, erretzeko arriskua, zaila delako. Bestetik, harrotzeko arriskua, handizaleak garelako! Eta iluntze askotan, geure burua nekatuta eta tentazioz betea aurkitzen dugu. Nola egiten ditugu gauzak? Nolako bideak maitatu ditugu? Akaso indarra erabili dugu. Akaso etsi egin dugu. Akaso zerbitu nahi ezaren tentazioak zapaldu gaitu, harrokeriaz. Eta zeure burua erorita sentitzen duzu. «Zatozte Niregana, nekatuok, lanpetuok. Eta nik arinduko zaituztet». Jesusengana joan eta itxaropena berreskuratu. Harengan atseden hartu. Bihotza gozatu. Jesusen bide apalen molde berritzailera itzuli berriro ere. Bihotz xumea berreskuratu. Eta segi aurrera. Erori gabe, etsi gabe.

San Agustinek bere gutun batean idazten zuen: «Atsedena maite dugu, baina atseden hori, Jainkoa maitatzean aurkitzen ez badugu, ez dugu atsedenik aurkituko». Ospatzera goazen misterio honen sarrera ederra izan daiteke esaldi hori: «Atsedena maite dugu, baina Jainkoa maitatzean aurkitzen ez badugu, ez dugu atsedenik aurkituko».

Igandean aurkitzen gara. Astegunaren neke eta eginbehar gogorretik, igandearen atsedenera etorriak gara, Jaunarengana. Gozatu eder askoa ematen digu Jesusen mezu askatzaileak. Zaude igandean, luze eta gozo, isilean, Jaunaren ondoan. Berak esan dizu atseden hartzeko. Gizakion legeak eta pixuak eta aginduak eta, ahaz itzazu. Goza ezazu Jesusen erreinu librea. Zabal bihotza. Tira zure bihotzeko muga estutuei. Eta zabaldu zabal. Hartu sakonenetik igandearen arnasa. Adiskidea, poztu ezazu zeure bihotz xume hori. Aita bedeinkatuak bere maitasunaren mezua ematen dio eta! Gero, bihotza arnasaz berriturik, itzul gaitezen eguneroko errinugintzara, jakinik, atseden ematen duenak indartzen gaituela mundu berria egiteko.

Ospa dezagun Eukaristia. Bedeinkazioz eta pozez. Hazi gaitezen maitasunaren neurrietara. Hazi gaitezen xumetasunaren neurri txiki bezain handietara. Ospa dezagun Jesusek eskaintzen digun zorion bikain eta paregabea.

Iñaki Beristain (2014-6-29)

Iñaki Beristain (2017-7-6)

Beti bidean, beti bila

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 11, 25-30) Uztaila etorri da, eta opor-usaina indarrean da bazterretan. Larritasun estuan abiatu da zenbait bere oporretara. Atseden hartzera omen. Baina, kuriosoa da, atseden hartzera atsedenez abiatu ordez, atseden har­tzera abiada nekagarriz goaz eta atseden hartzera nekatuagoak iristen gara. Behin nahi dugun hartara iri­tsitakoan hasten da nonbait atseden hartzeko garaia! Zergatik ez goaz atsedenez atseden hartzera?

Atsedenera bidean garamatzan estuasun hori ez ote da gero ere atseden hartzea eragozten diguna. Neke fisikoari botatzen dizkiogu gure itolarriaren erru guztiak; baina ez dakit ba neke fisikoarena bakarrik ote den! Gure nekea sakonagotik ote datorren nago. Eta, beraz, gure atsedenak ere alor sakonagoak ez ote lituzkeen hartu beharko!

Nekatuta gabiltza. Nola hartu atseden? Hori da kontua. Bizitzari ihes egitea, esaten dute batzuek, omen dela atsedenik onena. Baina gure bizitza bera da nekatuta daukaguna eta nekatuta daukaguna alde batera uzten badugu, zer atseden da hori eta zeren atseden? Gure bizitza nekatuak behar du atseden. Atseden har­tzeko, bizitza utzi ez, baizik bizi-moldeari adarretatik heltzea da onena. Zergatik nekatzen zaigu bizitza? Zer egiten dugu gaizki gabiltzan itolarrian ibiltzeko? Zer ez daukagu bere onean, barrua horrenbeste neka­tzeko? Galdera horiei erantzutea izan daiteke atseden hartzeko modu onena.

Arazoak ahaztu eta dibertitu, esaten dute beste batzuek. Lehengora gentozke berriro. Oporrak amaitutakoan berriro ere arazoetara itzuli eta lehengo neke berarekin? Hori ez da atseden hartzea. Arazo horien arrazoiak eta itolarriak aztertu beharko ditugu; eta beharbada arazoei beste era batera begiratzen hasi beharko dugu.

Atsedena egoki hartzekotan, pertsonaren barruari begiratu beharra dago. Pertsonak barrutik bizi ditu bere neke eta pozak, bere negar eta gozotasunak, bere ezin eta gogoak. Eta barru horri eman behar zaio behar duen atsedena. Zertan nekatzen zaigu barrua? Maitatu nahi eta ezinean, maitatuak izan nahi eta nahiari irtenbidea eman ezinean, gure harreman zailetan, adinak sortzen dizkigun ezintasunetan, garai bateko ilusioak birkokatu ezinean, lanari eta sufrimenduari sentidua aurkitu ezinean... Horietan nekatzen zaigu barrua, eta horien zuztarrera jo behar dugu, benetako atsedena gozatzekotan.

Egia da, bizi-sentidua da barrua gehien baretzen diguna. Egiten duguna zergatik eta zertarako egiten dugun jakitea. Sufritzen dugunean, maitatzeagatik sufritzea. Lan egiten dugunean, barruko aurrera-ametsez lan egitea. Bestela, antsietatearen ondoezak irensten digu guztia. Sentidua landu, esango genuke, opor-garairako ariketa seinalatzean. Irakurketa on bat. Gogo-jardunak edo antzeko barneraldia. Berbaldi eta harreman-berritze sakona. Kultur gozamen aberasgarria.

Egia da, gorputzak ere behar izaten duela, eta behar duela, atsedenaldia. Hondartza bateko egonaldia edo pasealdia. Mendi-ibilaldi lasai eta aire-berritzailea. Presarik eza eta lasaitasuna. Baina, gorputzari atseden gehien eragiten diona, barrua bere onean edukitzea dela esango nuke. Eta, irakurle jator, fededuna baldin bazaitut, gaurko ebanjelioak dioena: «Zatozte niregana, nekatuok, nahigabetuok; eta nik arinduko zaituztet». Sakon-sakonean ez ote du Jesusek beregan biltzen gizakion bokazio sakonen eta beteena!

Udako oporraldia hasi da. Lehen txadako jendea joan da hortik zehar. Laster etorriko da gure txanda ere. Ez da joateagatik joatea. Zertara goazen, zer egitera, nola egitera, zeren bila... Hori galdetu eta argitu beharko genuke, atseden hartzearen alde.

Iñaki Beristain (2014-6-29)

Atsedenera bidean garamatzan estuasun hori ez ote da gero ere atseden hartzea eragozten diguna. Neke fisikoari botatzen dizkiogu gure itolarriaren erru guztiak; baina ez dakit ba neke fisikoarena bakarrik ote den! Gure nekea sakonagotik ote datorren nago. Eta, beraz, gure atsedenak ere alor sakonagoak ez ote lituzkeen hartu beharko!

Nekatuta gabiltza. Nola hartu atseden? Hori da kontua. Bizitzari ihes egitea, esaten dute batzuek, omen dela atsedenik onena. Baina gure bizitza bera da nekatuta daukaguna eta nekatuta daukaguna alde batera uzten badugu, zer atseden da hori eta zeren atseden? Gure bizitza nekatuak behar du atseden. Atseden har­tzeko, bizitza utzi ez, baizik bizi-moldeari adarretatik heltzea da onena. Zergatik nekatzen zaigu bizitza? Zer egiten dugu gaizki gabiltzan itolarrian ibiltzeko? Zer ez daukagu bere onean, barrua horrenbeste neka­tzeko? Galdera horiei erantzutea izan daiteke atseden hartzeko modu onena.

Arazoak ahaztu eta dibertitu, esaten dute beste batzuek. Lehengora gentozke berriro. Oporrak amaitutakoan berriro ere arazoetara itzuli eta lehengo neke berarekin? Hori ez da atseden hartzea. Arazo horien arrazoiak eta itolarriak aztertu beharko ditugu; eta beharbada arazoei beste era batera begiratzen hasi beharko dugu.

Atsedena egoki hartzekotan, pertsonaren barruari begiratu beharra dago. Pertsonak barrutik bizi ditu bere neke eta pozak, bere negar eta gozotasunak, bere ezin eta gogoak. Eta barru horri eman behar zaio behar duen atsedena. Zertan nekatzen zaigu barrua? Maitatu nahi eta ezinean, maitatuak izan nahi eta nahiari irtenbidea eman ezinean, gure harreman zailetan, adinak sortzen dizkigun ezintasunetan, garai bateko ilusioak birkokatu ezinean, lanari eta sufrimenduari sentidua aurkitu ezinean... Horietan nekatzen zaigu barrua, eta horien zuztarrera jo behar dugu, benetako atsedena gozatzekotan.

Egia da, bizi-sentidua da barrua gehien baretzen diguna. Egiten duguna zergatik eta zertarako egiten dugun jakitea. Sufritzen dugunean, maitatzeagatik sufritzea. Lan egiten dugunean, barruko aurrera-ametsez lan egitea. Bestela, antsietatearen ondoezak irensten digu guztia. Sentidua landu, esango genuke, opor-garairako ariketa seinalatzean. Irakurketa on bat. Gogo-jardunak edo antzeko barneraldia. Berbaldi eta harreman-berritze sakona. Kultur gozamen aberasgarria.

Egia da, gorputzak ere behar izaten duela, eta behar duela, atsedenaldia. Hondartza bateko egonaldia edo pasealdia. Mendi-ibilaldi lasai eta aire-berritzailea. Presarik eza eta lasaitasuna. Baina, gorputzari atseden gehien eragiten diona, barrua bere onean edukitzea dela esango nuke. Eta, irakurle jator, fededuna baldin bazaitut, gaurko ebanjelioak dioena: «Zatozte niregana, nekatuok, nahigabetuok; eta nik arinduko zaituztet». Sakon-sakonean ez ote du Jesusek beregan biltzen gizakion bokazio sakonen eta beteena! Udako oporraldia hasi da. Lehen txadako jendea joan da hortik zehar. Laster etorriko da gure txanda ere. Ez da joateagatik joatea. Zertara goazen, zer egitera, nola egitera, zeren bila... Hori galdetu eta argitu beharko genuke, atseden hartzearen alde.

Iñaki Beristain (2017-7-4)