BAZKO-ALDIKO II IGANDEA
A zikloa
Apostoluen Eginetatik 2,42-47
Senideek zintzo irauten zuten apostoluen erakutsietan eta elkarte-bizitzan, ogia zatitzean eta otoitzean.
Jende guztia harrituta zegoen, apostoluen bidez egiten ziren hainbeste mirari eta ezaugarriekin. Sinestedun guztiak batasunean bizi ziren; eta zeukaten guztia, guztientzat zuten; ondasunak eta gauzak saldu egiten zituzten, eta haiekin hartutakoa denen artean zabaltzen zuten, bakoitzaren beharrari zegokionez.
Guztiak bihotz batez igotzen ziren egunero jauretxera; beren etxeetan egiten zuten ogiaren zatitzea eta pozik eta bihotz xaloz jaten zuten elkarturik, Jaungoikoa goretsiz. Herriak begi onez ikusten zituen, eta egunero Jaunak haien artera biltzen zituen salbatzen ari zirenak.
ERANTZUN-SALMOA 117
ESKERRAK JAUNARI,
HAREN MAITASUNA BETIKOA BAIT DA.
Israel etxeak hau esan beza:
‘Haren maitasuna betikoa’.
Aaron etxeak hau esan beza:
‘Haren maitasuna betikoa’.
Esan bezate Jaunaren beldur direnek:
‘Haren maitasuna betikoa’.
Gogor bultzatu ninduten erortzeko,
han zegoen Jauna ni laguntzeko.
Nire indar eta nire kemen Jauna,
Hura gertatu da nire salbamena.
Poz eta garaipen-oihuak
zintzoen etxolan.
San Pedro Apostoluaren epistolatik 1 Pe 1,3-9
Bedeinkatua Jaungoikoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Bere erruki handiaz,
itxaropen bizirako sortu baikaitu berriro,
Jesu Kristoren hilen artetiko piztueraren bidez,
ustelik, lohirik eta zimelik gabea den ondarerako;
eta hau zuentzat zeruetan jasota dago.
Jainkoaren indarrak iraun erazten dizue sinesmenean,
azken aldian agertzekoa den salbamenerako.
Poztu zaitezte horretan, oraingoz zenbait estuasunetan alditxo batez nahigabetuak izan behar baduzue ere. Horrela agertu da zuen sinesmena –sutan garbitzen den urre galkorra baino askoz bikainagoa–, eta Jesu Kristo agertzen denean, iritsiko du saria, aintza eta goralpena. Jesu Kristo ikusi ez duzuelarik ere, maite duzue; ikusi gabe, Beragan sinesten duzue, eta esan ezin halako poz handiz alaitzen zarete; eta horrela zuen sinesmenaren helburua iristen duzue: zeuron salbamena.
ALELUIA Ikusi nauzulako sinestu al duzu? –dio Jaunak–;
zorionekoak, ikusi gabe sinesten dutenak. ALELUIA!
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Joanen liburutik 20,19-31
Astearen lehenengo eguneko ilunabarrean, etxe batetan bildurik zeuden ikasleak, ateak itxita, judutarren beldurrez. Sartu zen Jesus, eta, haien erdian zutik, honela esan zien:
- “Bakea zuekin”.
Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Eta ikasleak pozez beterik gelditu ziren, Jauna ikustean. Jesusek berriz ere:
- “Bakea zuekin. Aitak Ni bidali nauen bezala, Nik ere bidaltzen zaituztet zuek”.
Eta hori esanez, haizeman zuen haien gainera, eta esan zien:
- “Har ezazue Espiritu Santua: zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei, barkatuak gelditzen zaizkie; eta lotzen dizkiezuenei, lotuak gelditzen zaizkie”.
Tomas, ordea, Hamabietako bat, Bizkia zeritzana, ez zegoen besteekin batean Jesus etorri zenean. Beste ikasleek esan zioten: ‘Jauna ikusi dugu’
Tomasek, ordea:
- ‘Haren eskuetan iltzezuloak ikusten ez baditut, nire behatza Haren iltzezuloetan sartzen ez badut, eta nire eskua Haren saihetsean, ez dut sinetsiko’.
Handik zortzi egunera, berriz ere barruan zeuden ikasleak, eta Tomas haiekin. Sartu zen Jesus, ateak itxirik zeudela, eta haien erdian zutik honela esan zien:
- “Bakea zuekin”.
Gero Tomasi:
- “Ekatzu behatz hori, hona hemen nire eskuak; ekatzu esku hori, eta sar ezazu nire saihetsean; eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik”.
Tomasek erantzun zion:
-‘Ene Jauna eta ene Jaungoikoa!’
Eta Jesuek:
- “Ikusi nauzulako zinetsi al duzu? Zorionekoak, ikusi gabe sinesten dutenak”.
Beste ezaugarri asko ere egin zituen Jesusek bere ikasleen aurrean; baina ez daude idatzirik liburu honetan; idatzirik daudenak, honetarako daude idatzirik: sinets dezazuen Jesus Mesias dela –Jaungoikoaren Semea–, eta hori sinetsirik, Haren izenean bizia izan dezazuen.
Homiliak
Pazkoan gaude, adiskidea. Pazkoan, Jesus berpiztuaren festa eder eta azkengabekoan, alegia. Ederra da Pazkoa ospatzea. Ederra da, elkartu eta gure izatearen oinarriarekin topo egitea. "Kristo berpiztuaren presentzia presente bizi dugu. Aleluia!". Ederra da, Pazkoaren argitan, elkarri esperantzaren eskua ematea. Ederra da, bizi garen mundua Pazkoaren argiaz eta testigantzaz edertzea. Ederra!
Astearen lehenengo eguna dugu gure kristau izatearen oinarri, ikasleentzat izan zen bezalaxe bestalde. Izan ere, gure kristau izateak, Jesusen presentzia du oinarri eta sorburu. Eta guk presentzia hori ospatzen dugu elkarturik. Astean zehar, bakoitza geure lanetan eta eginkizunetan ibili gara. Eta igandeak elkarrengana inguratu gaitu. Eta gure elkartzea bera Berpiztuaren presentzia bihurtu zaigu. Pazkoak sortu du igandea. Pazkoak sortu du elkartea. Pazkoak ugaltzen du gure elkartea. Hark erakarririk baikaude pozik elkarrekin. Elkarrekin eta Jaunarekin! Igandero-igandero berriztatzen dugun misterio honek poza eta sentidua ematen dio gure kristau bizitza osoari.
Pentsatzen jarrita, handia da elkarri Meza barruan askotan egiten diogun agurra: Jauna zuekin! Eta zure espirituarekin! Handia da Jaunak guri bere hitza esatea. Handia, Jesus Eukaristiako ogian presente egin eta gure bihotzetara sartzea, gure janari egitea. Handia da igandero ospatzen dugun Pazko-misterioa. Horregatik, fededunontzat igandea ez da bete beharreko lege huts bat. Kristori eskaintzen diogun eguna da. Edo, nahiago baduzu: Kristo gure erdian presente egiten zaigun eguna, gure artean bizi dela erakusten digun eguna. Gure beldurraren hormak puskatzen dituen eguna. Eta presente eginez, bere Espiritua, bere indarra eta bere poza ematen dizkigu. Eta berriro mundura bidaltzen gaitu, han maitasunaren poza eta bakearen gozoa bizi ditzagun geure senideekin.
Pazkoa da. Igande bakoitza Pazkoa da. Eta Pazkotik elkarte berria sortzen da. Lehenengo irakurgaian ikusi dugun giza-talde berezi hura Pazkotik bizi da. Pazkotik eta Pazkoan. Pazkoak giza-talde berezia eratzen baitu beti:
- senide bezala bizi den elkartea. Guztiak bat ziren. Inork ez zeuzkan bere gauzak beretzat, denentzat baizik, behartsuekin banatuz. Pazkoak adierazten eta egiten duen bizimodu berria. Hitzek baino gehiago balio duen bizimodua.
- Bedeinkazio baten girotan bizi den elkartea. Sufrimenduak onartzen dakien elkartea. Eguneroko bizitzaren gogorrean, Jaunaren presentzia bizi duen elkartea. Sinesmenean sendotua, Pedrok esan digun bezala.
- Eta misioa bizi duen elkartea. “Aitak ni bidali nauen bezala...”. Bere beldurretatik atera eta munduan bere aitorpena bizi duen elkartea. Pazkoa, bere muinean, munduarentzako mezu askatzailea baita. Eta hori ezin ahaz dezake fededunak.
Gure igandeko batzar honek izango ote du indar hori? Guk ere, Tomasek ez ezik, behar dugu geure fedean astinaldi eder bat. Tomas bezalaxe, gu ere geure minaren eta geure ezinen nostalgian babestuta geratzen baikara. Gauza gogorregiak gertatu zitzaizkion Tomasi, gauzak errazegi sinesteko. Eta min hura ez zuen azkarregi eta samurregi utzi nahi. Guk ere sufritu egiten dugu. Guretzat ere bizimodua gogorra da. Eta Jesus berpiztuak poza eman dezakeela... eta egiazko sentidu berria eman diezaiokeela sufrimenduari... eta benetako askatasuna eman diezagukeela... eta... ez dugu errazegi sinetsi nahi. Eta geure babesetan ondo gordeta gelditzea maite dugu. Geure tristurek tristetu egiten gaituzte, baina gureak dira eta ez ditugu berehala batean uzten. “Zatoz, Tomas...”. Hustu ezazu zure bihotzeko samin erre eta gazi-gozo hori. Errenditu zaitez, gizona! Aska ezazu zure barru hori! Ekatzu zure beldurra, zure zalantza, zure negarra... Ai, sinestsiko bagenu! Ai, gure ezinak Jaunari entregatuko bagenizkio! Biziera berri baten barne-ahalmen eragilea sentituko genuke. Ahulak izan arren, ez genuke atzera egingo. Berpiztuaren presentziak horrelakoxe indarra ematen baitigu! Pazko-indarra!
Tomas berriro jaio zen bere barrua ireki zuenean. Bere loturak etenak ikusi zituen. Zerk lotzen nau ni, ez sinesteko? Zeri heltzen diot? Zergatik begiratzen diot beldurrez Jesusekiko topaketari? Zerk eramaten nau, ikasleak bezalaxe, ateak itxita edukitzera? Pazkoko askatasunaren esperientzia askatzailea bizi behar dugu. Barrua libratu eta misiora irten behar dugu. Anaia sufritu asko daukagu inguruan Pazkoko Berri Onaren zain. Jesusek bere Espiritua eman digu gure ingurukoen samina goza dezagun. Horrek sufrimendua erakarriko digu San Pedrok esan digun bezala. Sufritzen dutenen sufrimendua da, pobreen sufrimendua, gaixoen gaixotasuna, zokoratuen bakardadea. Eta misioa horixe da, Pazkoak gorputza har dezala sufritzen duten horiek guztiengan. Sufritzen dutenen sufrimendua poztuko bagenu, «esan ezin halako poz handiz» alaituko ginateke eta gure «sinesmenaren helburua iritsiko» genuke, geure burua Pazko-pozez askatua ikustea!
Eukaristia honetan ere, Pazko da. Jesusen gorputz berpiztuan sartuko ditugu gure bizitzak. Eta biziko gara. Eta sinetsiko dugu. Eta Jesusek goitik behera berrituko gaitu, buila eta arrakasta gehiegirik gabe bada ere. Eta orduan konturatuko gara igandea dugula bizi dugunaren bihotz eta poz-indar!
Ospa dezagun Eukaristia, Pazko-sakramentua. Eta bizi gaitezen!
Iñaki Beristain (2014-4-25)

Iñaki Beristain (2017-4-19)
Beti bidean, beti bila
Igandeko ebanjelioa: Jn 20, 19-31
Pazkoko bigarren igande honetan ederki lotuak azaltzen dira lehenengo eta ebanjelioko irakurgaiak. Lehenengoan elkartearen azalpen distiratsua egiten zaigu, elkarte-bizitzaren zutabeak aipatuz. Eta ebanjeliokoan, berriz, garbi ikusten da zer gertatzen zaion Tomasi elkartean ez zegoenean eta zer elkartean dagoenean. Beharbada, gaur, elkartearen garai distiratsuenak bizi ez ditugunean, ez datorkigu gaizki ematen zaigun elkartaren lezioa. Elkarterik gabe, nekez bizi baitaiteke sinesmen-aukera.
Lehenengo irakurgaiak egiten duen elkartearen azalpena, zalantza handirik gabe, oso ideialista da. Errealitatea baino eredua azaltzen duela esango nuke. Apostoluen irakaspena, elkartasun-bizitza, ogia zatitzea eta otoitza, elkarte-bizitza oretzen duten osagaiak dira. Oinarri horietatik sortzen den berdintasuna eta ondasunen banaketa, egiten dituzten ospakizun biziak eta inguruan eragiten duten testigantza, horiek dira indar ebanjelizatzaile nagusiak.
Lehenengo irakurgaiak eliz bizieraren ibilbide eta jarduera nagusiak zehaztuak uzten dizkigu, bai bere oinarrietan, bai bere ebanjelizazio-moldean. Bere horretan hartzen bada aurkezten den eredua, adorea eman ordez, nekea sor diezaguke, sumatzen dugun distantzia hainbestekoa izanik. Baina, ematen zaigun eredua ez da konparazioak egiteko, baizik gaur egun, elkarte-biziera berritzekotan, kontuan hartu beharreko osagaiak gogorarazteko. Badugu zer begiratua! Elkarte-bizitzaren gai hau oso garrantzizkoa da fededunarentzat. Errazegi askatzen dugu fede-esperientzia elkartetik. Elkarteak erakusten duen moldea ez baita sarri oso animagarria izaten.
Baina, elkarte-sena indartu eta sakontzeko ahalegina egiten ez badugu, sinesmenaren esperientziak behera egingo du, eta oso bizkor. Eliz elkartea oso eskasa izango da, bizitasun gutxikoa izango da, ez du asko lagunduko, itxura nekatua emango du; bai, baina hori gabe geure fedea ahuldu eta galdu egingo zaigu. Begira, bestela, ebanjelioko Tomas horri. Jesus agertu zitzaien ikasleei eta Espiritu Santuaren dohaina jaso zuten Jesusen presentzia berpiztu haren argitan. Jesusek emandako bakeak poztu zituen.
«Tomas ez zegoen haiekin, Jesus etorri zenean» esan digu intentzio guztiarekin Joan ebanjelariak. Seguru asko, gauza hobeak egiten ibiliko zen Tomas. Edo bere frustrazioari buelta eman ezinik handik-hona ibiliko zen. Baina, Jesus agertu denean ez zegoen elkartean. Eta zer gertatu zaio? Ezin duela sinetsi. Ezin duela ematen dioten testigantza jaso eta onartu. Bere barne-minari ezin diola txipa aldatu. Bere frustrazioa bere bakarkeriarekin elkartzen da, eta hutsik uzten dio barrua.
Handik zortzi egunera (igandearen deitura da «zortzigarren eguna«), Tomas ere haiekin zegoen. Eta Jesusen presentziaren egia bizi du, elkartearen barnean. Elkartearen bihotzean jalkitzen du bere fede-aitormena: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!». Elkarteak ez du Tomas ordezkatuko, fede-biziera pertsonala baita oso. Baina, elkarteak babesten du nor bakoitzaren fede-esperientzia. Elkartea, une batean, ezinbestekoa gertatzen zaigu fedea bizitzeko.
Honetatik bi ondorio atera nahi ditut. Lehenengoa, elkartearekiko geure pertenentzia. Elkartearekiko lotura bakoitzak landu beharra daukagu, nahiz eta elkarteak ez eman guk nahi izango genukeen maila. Bigarren ondorioa ere ez ahaztekoa: elkartearen maila jasotzea guri dagokigu, elkartea osatzen dugun kideoi. Kanpoko kritikak hor geldituko dira.
Kontua da, barrutik maitasunez egindako lana. Elkarte-kide bakoitzaren inplikazioak berrituko du elkartea eta elkarte berritu horretan samurragoa izango da fedea indartzea eta sustatzea. Elkartearen babesa beharrezkoa dugu eta babes hori guk bizitu behar dugu.
Iñaki Beristain (2014-4-25)
(Igandeko Ebanjelioa: Jn 20, 19-31)
Pazkoko bigarren igande honetan ederki lotuak azaltzen dira lehenengo eta ebanjelioko irakurgaiak. Lehenengoan elkartearen azalpen distiratsua egiten zaigu, elkarte-bizitzaren zutabeak aipatuz. Eta ebanjeliokoan, berriz, garbi ikusten da zer gertatzen zaion Tomasi elkartean ez zegoenean eta zer elkartean dagoenean. Beharbada, gaur, elkartearen garai distiratsuenak bizi ez ditugunean, ez datorkigu gaizki ematen zaigun elkartaren lezioa. Elkarterik gabe, nekez bizi baitaiteke sinesmen-aukera.
Lehenengo irakurgaiak egiten duen elkartearen azalpena, zalantza handirik gabe, oso ideialista da. Errealitatea baino eredua azaltzen duela esango nuke. Apostoluen irakaspena, elkartasun-bizitza, ogia zatitzea eta otoitza, elkarte-bizitza oretzen duten osagaiak dira. Oinarri horietatik sortzen den berdintasuna eta ondasunen banaketa, egiten dituzten ospakizun biziak eta inguruan eragiten duten testigantza, horiek dira indar ebanjelizatzaile nagusiak.
Lehenengo irakurgaiak eliz bizieraren ibilbide eta jarduera nagusiak zehaztuak uzten dizkigu, bai bere oinarrietan, bai bere ebanjelizazio-moldean. Bere horretan hartzen bada aurkezten den eredua, adorea eman ordez, nekea sor diezaguke, sumatzen dugun distantzia hainbestekoa izanik. Baina, ematen zaigun eredua ez da konparazioak egiteko, baizik gaur egun, elkarte-biziera berritzekotan, kontuan hartu beharreko osagaiak gogorarazteko. Badugu zer begiratua!
Elkarte-bizitzaren gai hau oso garrantzizkoa da fededunarentzat. Errazegi askatzen dugu fede-esperientzia elkartetik. Elkarteak erakusten duen moldea ez baita sarri oso animagarria izaten. Baina, elkarte-sena indartu eta sakontzeko ahalegina egiten ez badugu, sinesmenaren esperientziak behera egingo du, eta oso bizkor. Eliz elkartea oso eskasa izango da, bizitasun gutxikoa izango da, ez du asko lagunduko, itxura nekatua emango du; bai, baina hori gabe geure fedea ahuldu eta galdu egingo zaigu.
Begira, bestela, ebanjelioko Tomas horri. Jesus agertu zitzaien ikasleei eta Espiritu Santuaren dohaina jaso zuten Jesusen presentzia berpiztu haren argitan. Jesusek emandako bakeak poztu zituen. «Tomas ez zegoen haiekin, Jesus etorri zenean» esan digu intentzio guztiarekin Joan ebanjelariak. Seguru asko, gauza hobeak egiten ibiliko zen Tomas. Edo bere frustrazioari buelta eman ezinik handik-hona ibiliko zen. Baina, Jesus agertu denean ez zegoen elkartean. Eta zer gertatu zaio? Ezin duela sinetsi. Ezin duela ematen dioten testigantza jaso eta onartu. Bere barne-minari ezin diola txipa aldatu. Bere frustrazioa bere bakarkeriarekin elkartzen da, eta hutsik uzten dio barrua.
Handik zortzi egunera (igandearen deitura da «zortzigarren eguna«), Tomas ere haiekin zegoen. Eta Jesusen presentziaren egia bizi du, elkartearen barnean. Elkartearen bihotzean jalkitzen du bere fede-aitormena: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!». Elkarteak ez du Tomas ordezkatuko, fede-biziera pertsonala baita oso. Baina, elkarteak babesten du nor bakoitzaren fede-esperientzia. Elkartea, une batean, ezinbestekoa gertatzen zaigu fedea bizitzeko.
Honetatik bi ondorio atera nahi ditut. Lehenengoa, elkartearekiko geure pertenentzia. Elkartearekiko lotura bakoitzak landu beharra daukagu, nahiz eta elkarteak ez eman guk nahi izango genukeen maila. Bigarren ondorioa ere ez ahaztekoa: elkartearen maila jasotzea guri dagokigu, elkartea osatzen dugun kideoi. Kanpoko kritikak hor geldituko dira. Kontua da, barrutik maitasunez egindako lana. Elkarte-kide bakoitzaren inplikazioak berrituko du elkartea eta elkarte berritu horretan samurragoa izango da fedea indartzea eta sustatzea.
Elkartearen babesa beharrezkoa dugu eta babes hori guk bizitu behar dugu.
Iñaki Beristain (2017-4-19)