URTEAN ZEHAR VIII IGANDEA

A zikloa

Sarrerako antifona

Jauna indar gertatu zitzaidan, zabaldira atera ninduen, maite nauelako salbatu ninduen.

Kolekta otoitza

Jainko Jauna, egizu, mundu honek
zure asmoen neurrian aurrera egin dezala;
emaiezu herri guztiei egiazko bakea,
eta Elizari, zure serbitzu santuan zintzoki irauteko poza.
Zure Seme Jesu Kristo... AMEN.

Isaias profetaren liburutik 49,14-15

Sionek esaten zuen:
‘Baztertu egin nau Jaunak;
ahaztu, nere Jabeak’.
Ahaztu al dezake amak bere bularreko haurra?
Edo bere sabeleko semea ez maita?
Hura ahaztuko balitz ere,
Ni ez naiz zutaz ahaztuko!

ERANTZUN-SALMOA 61

EZ EGON, JAUNA, NIGANDIK URRUN;
ZUREA NAUZU, ZATOZKIT LAGUN.
Nere barrenak Jainkoagan bakarrik atsedena,
Harengandik nere salbamena.
Bera bakarrik dut harkaitz eta salbamen,
nere babes: ez naiteke koloka.
Jainkoagan bakarrik izan ezazu atseden, ene barrena,
Harengandik bait datorkit itxaroten dudana.
Bera bakarrik dut harkaitz eta salbamen,
nere babes: ez naiteke koloka.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei 1Kor 4,1-5

Senideok: Gizaki guztiek ikus gaitzatela gu, Kristoren serbitzari bezala, eta Jaungoikoaren misterioen erabiltzaile. Eta erabiltzaileari hau eskatzen zaio: zintzoa izan dadila.
Neri ajola gutxi, nahiz zuek, nahiz beste edozein giza-epailek ni epaitzea. Ez dut neronek ere nere bururik epaitzen. Egia esan, ez daukat kezkarik nere barruan; baina, hala ere, ez dut nere burua garbi jotzen; Jauna dut nik epaile.
Ez dezazuela, beraz, ordua baino lehen epaitu; itxaron, Jauna etorri arte. Harek argituko du ilunpetan dagoena, eta agertuko ditu bihotzetako asmoak; eta orduan jasoko du bakoitzak Jaungoikoagandik bere saria.

ALELUIA Bizia da Jaungoikoaren hitza eta eraginkorra,

bihotzaren erabaki eta asmoak
epaitzeko gai dena. ALELUIA!

Jesu Kristoren Ebanjelioa Mateoren liburutik 6,24-34

Aldi hartan, honela esan zien Jesusek bere ikasleei:
-“Ezin daiteke inor bi nagusiren morroi izan. Izan ere, edo-ta bata gorroto izango du, eta bestea maiteko; edo-ta bati leial izango zaio, eta bestea ez du aintzat hartuko. Ezin zarete izan Jainkoaren eta diruaren morroi.
Horregatik diotsuet: Ez zaitezte kezka biziaz, zer jango; edo gorputzaz, zer jantziko. Bizia ez al da janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? Begira zeruko hegaztiei; ez dute ereiten, ez igitaitzen, ezta ganbaretan pilatzen ere; eta zuen zeruko Aitak bazkatzen ditu. Ez al zarete zuek, haiek baino gehiago? Eta nor da zuen artean, kezkaren kezkaz bere bizitza pixka bat luza dezakeenik?
Eta jantziaz, zergatik kezkatzen zarete? Begira landako liliei, nola hazten diren; ez dira lanean ari, ezta ardatzean ere. Eta benetan diotsuet, Salomon bera ere, bere osperik ederrenean, ez zen jazten horietako bat bezain apain. Bada, gaur zutik dagoen, eta bihar sutara botako den landako belarra Jaungoikoak honela jazten badu, zenbatez gehiago zuek, sineste gutxiko horiek?
Ez ibili, beraz, kezkatan, esanez: ‘Zer jango dugu?’, edo-ta ‘zer edango?’, edo ‘zer jantziko?’ Jentilak ibiltzen dira guzti horien bila. Zeruko zuen Aitak ba daki, guzti horiek behar dituzuela. Bila ezazue, beraz, lehenengo Jaungoikoaren erreinua eta Haren zuzentasuna; eta beste horiek gehigarri emango zaizkizue. Ez zaitezte, bada, kezka biharko egunaz. Biharko egunak ekarriko du bere kezka. Aski du egun bakoitzak bere nekea”.

Homiliak

Bizitzak kezka asko du, gehiegi. Eta hainbeste kezkaren artean geure bizitzaren norabide egokiak galtzen ditugu askotan. Eginbeharrak eta lortu-nahiak, bata bestearen atzetik ez, bata bestearen gainean datozkigu. Ez dugu denetarako astirik. Eta ez dugu denetarako adorerik. Kezkak asko nekatzen baitu.

Baina, noski, kezken bereizketa ere egin beharko dugu noizbait. Ezingo dugu bizitza kezka artean galdu. Ezingo dugu bizitza alferrik desegin hainbeste ardura eta estuasunen artean.

Eta bereizketa egiteko, galdera xume bat: kezkek zer ematen digute? Hainbeste kezkaren morrontzan, zer lortzen dugu?, zer irabazten? Sarritan zerbait lortu nahiaren kezkaz, lortzen al dugu lortu nahi genuena? Ez al zaigu geratzen halako hutsune sakon eta nekagarri bat barruan: «Hau dena zertarako?»

Bihotza lasaitu beharra daukagu, bestela ez dugu oinarrizko bakerik izango. Bihotza eta beraren grinak neurri onetara ekarri beharko ditugu, bestela ez dugu inolako atarramentu onik izango. Bizitzari beharrezko zaizkion kezkak eta alferrikako zaizkionak bereizten ikasi beharko dugu.

Bestela, sakonean Sioni gertatu zitzaiona gertatuko zaigu: «Baztertu egin nau Jaunak, ahaztu nire jabeak». Bakardade ilunaren sentsazio sakonak tristetuko digu bizitza. Gure kezka eta jardunbehar guztiek ez baitigute bizia ematen, nekatu eta kendu baizik. Eta nekatuta gabiltza, bidea erakusten eta zutik eusten zigun eskua galdu izango bagenu bezala.

Jesusek argi zeuzkan gauzak. Jesus ez da kezka itogarrietan kateatzen. Bera Aitaren nahia egitera etorria zen, eta hartan ematen ditu indarrik onenak ez ezik indar guztiak ere. Benetan hunkigarria da Jesus otoitzean ikustea, jende guztia bila dabilkion bitartean.

Gaurko ebanjelio-atalean ederki zehaztu zaigu bihotza baretzen duen kezka: Jainkoaren Erreinuarena. Horren ondoan beste kezka guztiak, premiazkoenak ere (janztea, jatea...), bigarren mailakoak dira, eta alferrikako nekea sortzen dute.

Ebanjelioko Aita onak badaki zer behar dugun, eta berak zaintzen gaitu gure behar guztietan, Erreinuaren behar nagusian eman ditzagun gure ahaleginak eta ardurak. Eta Erreinuari ematen diogunean gure ardura, gure denbora, gure ahalegina, orduan Aitak babesten gaitu bestelako behar guztietatik. Beharrezkoa bakarra izan!

Eta zer esan, aipatzen ditugun behar horiek artifizialki sortuak direnean? Gaurko gizarteak hainbeste behar azaleko sortzen digu. Gezurra dirudi, baina gure eguneroko bizitzan sentitzen ditugun behar gehienak, gezurrez sortuaz izateaz gain, alferrikako beharrak dira.

Eta behar horien kezkatan gabiltza: lan egin, irabazi, gastatu, ondo jan, dotore jantzi, azaldu, itxura erakutsi, neurriak eman, maila azaldu, kotxea, etxea... Eta zertarako? Pozik bizitzeko? Zoriona gozatzeko? Gustura bizitzeko? Harremanak hobetzeko?

Sikira gizatasunari zerbait hobea ematea lortuko bagenu! Eta etzazu pentsa gauzen eta ondasunen kontra ari naizenik. Ez. Gezurrezko kezken kontra ari naiz. Izan ere, gertatu zaigun txarrena da azaleko kezkak jarri zaizkigula nagusi, eta beharrezkoak estaltzea besterik ez dugula lortzen.

Mila gauzaz arduratu beharra daukagu, badakit hori. Baina, gure bihotzaren zutabea non daukagun, hori da galdera. Izan ere, eguneroko bizitzak dituen ardurak era askotara bizi daitezke: dena geure indarrez egin nahiaren larritasunez edo gauza guztiak erlatiboak direla jakitearen baretasunez.

Bada esaldi bat, ez dakit norena den baina, gutxi gorabehera aipatzen dudana: «Gauzak egin behar dira, dena gure esku edukitzearen ahaleginez eta dena Jainkoaren esku dagoela sinestearen konfiantzaz».

Azken batean, gure bizitzaren norabidea bihotzeko konfiantza-jarreran jokatzen ari gara.

Gaur irakurtzen dugun ebanjelio-zatiak ez du galtzekorik ezer. Jesusek a zer nolako konfiantza sakon eta gozoa erakusten duen! Dena bere Aitaren esku utzita dauka. Badaki bere kezka bakarra Erreinua adieraztea duela. Eta dena Aitaren mezu horren zerbitzura jarri behar duela.

Pena da gure jarrera eta jokamoldea. Hainbeste kezka, hainbeste sufrimendu, hainbeste ahalegin, hainbeste estuasun, hainbeste desditxa, hainbeste irabazi-behar, hainbeste erosi-behar, hainbeste azaldu-behar, hainbeste ezin eta samin, hainbeste itolarri, hainbeste kezka...

Eta... zertarako?! «Bila ezazue lehenengo Jainkoaren Erreinua eta beraren justizia, eta beste guztia gehigarri emango zaizue». Izan dezagun uste on!

Iñaki Beristain (2014-2-25)

Homilia bakarrik argitaratzen dut hemen, gainerako beste lagungarriak liburu batean argitaratu ditut-eta: Igandetik igandera A urtea. Han daude monizio guztiak eta Jainko-hertriaren otoitza).

Iñaki Beristain (2017-2-22)

Beti bidean, beti bila

(Igandeko ebanjelioa: Mt 6, 24-34)Gure ardurak kezka bihurtzen zaizkigunean, bizitza erabat hondatzen zaigu, estutasunak hartzen digu barrua. Ardurak denok bizi ditugu eta bizi behar ditugu, pertsona helduak bagara; baina ardurak kezka ez bihurtzea ongi zaindu behar genuke.

Gure kezka ekonomikoak (behar duguna ez edukitzeak edo gehiago eduki nahiak, adibidez) zenbateraino larritzen gaitu? Gure bizitzaren segurtasuna zertan oinarritzen dugu: egoera kontrolatzean edo Jainkoarengan uste on izatean?

Esango dugu: horiek, ordea, normalak ez ezik eduki beharreko kezkak dira. Mundu honetan bizi behar dugu eta bizitzak berekin duen kezka geure gain hartu beharra daukagu. Nola bizi gaitezke landako txoriak bezala, alai eta kezka gabe?

Giza sikologiaren ikuspegitik, gainera, Jesusen proposamenak ematen du heldutasun-eza erakusten duela. Esanez bezala: benga!, bizi gaitezen datorren bezala, ez daukagu biharkoaz zer kezkaturik, izango da zerbait! Heldutasun-eskasia handia erakutsiko genuke.

Gainera, inprobisazio arin hori onartezina ikusiko genuke gure gaurko munduan. Etorkizuna neurri batean bermatu beharra daukagu. Pertsonaren behar nagusiak aurrez bideratu behar dira: hezkuntza, familia, osasuna, lana...

Egia da, hori ere esan behar da, nolabaiteko harridura eta inbidia ematen digula Jesusek esaten duen bezala bizi ahal izateak. Asisko Frantziskok egin zuena egitea: dena utzi eta libre, behar dena eskale bezala bilduz eta etorkizuna Jainkoaren eskuetan utzita.

Baina, guk geure ikuspegi zimurrez, Frantziskoren bizimodua ere desitxuratu egin dugu, poesia gozo baten aparretan, ikuspegi bigun eta amultsuan, dena ezinezko idealizazio amestian bilduz. Frantziskoren bizimoduak oinarrian duen jarrera sendo eta erabaki finkoa ez zaigu gustatzen.

Jesusi berari ere begira diezaiokegu. Bere Aita Jainkoari begiratzen dionean, nolako xumetasunez, nolako haur-bihotzez hitz egiten duen! Hainbesteraino babestua sentitzen da bere Aitaren besoetan!

Baina gu helduak gara! Guk garbi dauzkagu erabakiak! Eta gure bihotz kezkatuak ez du ezertxo ere ulertzen gaurko ebanjelio-zatian. Zertaz ari da Jesus? Zer esaten du: banketxean ez dugula diru-babesik eduki behar? Ez. Hori baino gauza inportanteagoa esaten du: gure oina ez dugula finkatu behar gure segurtasun-sistemetan. Gure oinak zoru bakarra duela, Jainkoarengan dugun konfiantza!

Ez dakit, irakurle zintzo horrek inoiz probatu duzun zure bizitzaren brida Jainkoari uztea zer den, zure guztia haren eskuetan lagatzea, zure bizitza kontrolatu beharrik ez izatearen bakea. Inoiz estualdian gertatzen da hori, irtenbiderik gabeko egoera batean zaudenean eta Jainkoarengana jotzen duzunean.

Horrelakoetan ez zaigu guk uste genuen irtenbidea ematen, baina Jainkoaregan konfiantza jarri izanak barrua aldatzen dizu, zeure problemarentzat behar zenuen irtenbideaz ahazteraino. Jainkoak eutsi dizu ezinean.

Hau dena gure eguneroko bizitzako esperientzia txikietara ekarri behar dugu, ondo izateko. Egun osoa zeure planak egiten ari al zara, ekonomiaz, lanaz edo zeure espirituaz? Antsietate hori ez ote da ihesbide bat? Zeri egin nahi diozu ihes? Antsietate horrek ez dizu eguneroko gozamen txikiak bizitzen uzten.

Etxebizitza hobea erosteko dirua aurreratzen ari zara beharbada, edo zure lankideen mailako oporrak antolatzeko asmotan? Hori ez da txarra, esango duzu; baina ez ote zara ari zeure bizitza kate batean lotzen?

Hau dena airean jartzeko ez daukagu indarrik, badakit. Baina ez al dezakegu zerbaitekin proba egin? Orain arte hain ezinbesteko ikusten zenuen eta zure askatasuna kateatzen dizun zerbait, igual utz dezakezu.

Oraintxe bertan bihotza estutzen dizun zerbait hartzazu gogoan. Zergatik ez duzu Jainkoaren eskuetan uzten? Zergatik ez probatu Jainkoarengan atseden hartzea zer den, beti segurtasun bila ibili gabe?

Iñaki Beristain (2014-2-25)

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 6, 24-34)

Gure ardurak kezka bihurtzen zaizkigunean, bizitza erabat hondatzen zaigu, estutasunak hartzen digu barrua. Ardurak denok bizi ditugu eta bizi behar ditugu, pertsona helduak bagara; baina ardurak kezka ez bihurtzea ongi zaindu behar genuke. Gure kezka ekonomikoak (behar duguna ez edukitzeak edo gehiago eduki nahiak, adibidez) zenbateraino larritzen gaitu? Gure bizitzaren segurtasuna zertan oinarritzen dugu: egoera kontrolatzean edo Jainkoarengan uste on izatean?

Esango dugu: horiek, ordea, normalak ez ezik eduki beharreko kezkak dira. Mundu honetan bizi behar dugu eta bizitzak berekin duen kezka geure gain hartu beharra daukagu. Nola bizi gaitezke landako txoriak bezala, alai eta kezka gabe? Giza sikologiaren ikuspegitik, gainera, Jesusen proposamenak ematen du heldutasun-eza erakusten duela. Esanez bezala: benga!, bizi gaitezen datorren bezala, ez daukagu biharkoaz zer kezkaturik, izango da zerbait! Heldutasun-eskasia handia erakutsiko genuke.

Gainera, inprobisazio arin hori onartezina ikusiko genuke gure gaurko munduan. Etorkizuna neurri batean bermatu beharra daukagu. Pertsonaren behar nagusiak aurrez bideratu behar dira: hezkuntza, familia, osasuna, lana... Egia da, hori ere esan behar da, nolabaiteko harridura eta inbidia ematen digula Jesusek esaten duen bezala bizi ahal izateak. Asisko Frantziskok egin zuena egitea: dena utzi eta libre, behar dena eskale bezala bilduz eta etorkizuna Jainkoaren eskuetan utzita.

Baina, guk geure ikuspegi zimurrez, Frantziskoren bizimodua ere desitxuratu egin dugu, poesia gozo baten aparretan, ikuspegi bigun eta amultsuan, dena ezinezko idealizazio amestian bilduz. Frantziskoren bizimoduak oinarrian duen jarrera sendo eta erabaki finkoa ez zaigu gustatzen. Jesusi berari ere begira diezaiokegu. Bere Aita Jainkoari begiratzen dionean, nolako xumetasunez, nolako haur-bihotzez hitz egiten duen! Hainbesteraino babestua sentitzen da bere Aitaren besoetan!

Baina gu helduak gara! Guk garbi dauzkagu erabakiak! Eta gure bihotz kezkatuak ez du ezertxo ere ulertzen gaurko ebanjelio-zatian. Zertaz ari da Jesus? Zer esaten du: banketxean ez dugula diru-babesik eduki behar? Ez. Hori baino gauza inportanteagoa esaten du: gure oina ez dugula finkatu behar gure segurtasun-sistemetan. Gure oinak zoru bakarra duela, Jainkoarengan dugun konfiantza!

Ez dakit, irakurle zintzo horrek inoiz probatu duzun zure bizitzaren brida Jainkoari uztea zer den, zure guztia haren eskuetan lagatzea, zure bizitza kontrolatu beharrik ez izatearen bakea. Inoiz estualdian gertatzen da hori, irtenbiderik gabeko egoera batean zaudenean eta Jainkoarengana jotzen duzunean. Horrelakoetan ez zaigu guk uste genuen irtenbidea ematen, baina Jainkoaregan konfiantza jarri izanak barrua aldatzen dizu, zeure problemarentzat behar zenuen irtenbideaz ahazteraino. Jainkoak eutsi dizu ezinean.

Hau dena gure eguneroko bizitzako esperientzia txikietara ekarri behar dugu, ondo izateko. Egun osoa zeure planak egiten ari al zara, ekonomiaz, lanaz edo zeure espirituaz? Antsietate hori ez ote da ihesbide bat? Zeri egin nahi diozu ihes? Antsietate horrek ez dizu eguneroko gozamen txikiak bizitzen uzten.

Etxebizitza hobea erosteko dirua aurreratzen ari zara beharbada, edo zure lankideen mailako oporrak antolatzeko asmotan? Hori ez da txarra, esango duzu; baina ez ote zara ari zeure bizitza kate batean lotzen? Hau dena airean jartzeko ez daukagu indarrik, badakit. Baina ez al dezakegu zerbaitekin proba egin? Orain arte hain ezinbesteko ikusten zenuen eta zure askatasuna kateatzen dizun zerbait, igual utz dezakezu. Oraintxe bertan bihotza estutzen dizun zerbait hartzazu gogoan. Zergatik ez duzu Jainkoaren eskuetan uzten? Zergatik ez probatu Jainkoarengan atseden hartzea zer den, beti segurtasun bila ibili gabe?

Iñaki Beristain (2017-2-22)