GARIZUMAKO IV IGANDEA
A zikloaSamuelen liburutik 1 Sm 16,1b.6-7.10-13a
Egun haietan, Jaunak honela esan zion Samuel-i: “Bete adarra olioz, eta zoaz! Belengo Jeserengana bidaltzen zaitut, haren semeetan bat begiz jo bait dut nere erregetarako”.
Iritxi zenean, Eliab ikusita, honela esan zuen bere baitan: ‘Ez ote da hau Jaunaren gantzutua?’ Baina Jaunak esan zion Samuel-i: “Ez begiratu horren itxura eta luzeari, alde batera utzia daukat-eta. Jaungoikoak ez dio begiratzen, gizonek begiratzen diotenari. Gizonek gorputz-itxurari begiratzen diote; Jaungoikoak, bihotzari”.
Bere zazpi semeak sarrarazi zituen Jesek Samuelengana; baina honek esan: ‘Jaunak ez du hoietakorik inor aukeratu’. Orduan Samuelek galdetu zion Jeseri: ‘Ez al da beste semerik?’ Eta harek erantzun: ‘Bai, txikiena; ardi-zain dabil’. Eta Samuelek Jese-ri: ‘Bidal ezazu norbait haren bila; ez gara jaten hasiko, hura etorri arte’. Ekarrarazi zuen, beraz, eta etorri zen: hile-gorri zen, begi-eder, ikusgarria mutila. Eta Jaunak esan zion Samueli: “Jaiki zaitez eta gantzutu ezazu; hori da”.
Hartu zuen, beraz, Samuelek olio-adarra, eta gantzutu zuen bere anaien erdian. Egun hartatik, Jaunaren espiritua Dabid-en jabe egin zen.
ERANTZUN-SALMOA 22
JAUNA DUT ARTZAIN,
EZ NAIZ EZEREN BEHARREAN.
Jauna dut artzain, ez naiz ezeren beharrean:
larre gurietan etzan erazten nau.
Atsedenezko iturrira narama,
eta birbizten dit barrena.
Banarama bidezior zuzenetatik,
bere izenagatik.
Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gaitz-beldur,
Zu nerekin bait zaude:
zure zigorra eta makila
hauek dira nere poza.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei 5,8-14
Senideok: Lehen, bai, ilunpe zineten; orain, ordea, kristau bezala, argi zarete. Zabiltzate, beraz, argiaren seme-alaba bezala: on izate, zuzentasun eta egia guztia argiaren fruitu baita. Aztertu, Jaunari zer zaion atsegin. Ez izan harremanik ilunpeko egintza usteletan, sala itzazue baizik. Izan ere, ezkutuan egiten dutena, esateko ere lotsagarri da. Argiak guzti horiek salatzen dituenean, agerian uzten ditu. Eta agerian dagoen guztia, argitasunez jazten da. Horregatik, esaten da: Esna zaitez, lo zauden hori! Jaiki zaitez hilen artetik, eta Kristok argituko zaitu.
EBANJELIOA
Ni naiz munduaren argia -dio Jaunak-;
Nere ondoren datorrenak izango du bizirako argia.
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Joanen liburutik 9,1-41
Aldi hartan, Jesusek, bidez zihoalarik, gizon bat ikusi zuen, jaiotzez itsua. [Eta ikasleek galdetu zioten: ‘Maisu, nork egin du bekatu: honek ala honen gurasoek, hau itsu jaiotzeko?’
Eta Jesusek erantzun: “Ez honek, ez honen gurasoek; baizik-eta Jaungoikoaren egintzak horrengan ager daitezen gertatu da hori. Egun-argi dela egin behar ditut, bidali nauenaren egintzak; ba dator gaua, eta orduan inork ez ditzake egin. Munduan nagoen - “Zoaz eta garbi zaitez Siloeko ur-askan”. (Siloek, ‘Bidalia’ esan nahi du).
Joan zen itsua, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen. Auzokoek eta eskean ikusten zutenek esaten zuten:
- ‘Ez al da hau, hor eserita eskean egoten zena?’
Batzuek zioten: ‘Bai, bera da’.
Beste batzuek: ‘Ez, haren antzeko bat da’.
Berak, berriz, zioen:
- ‘Huraxe naiz’
[Orduan esan zioten: ‘Nola ireki zaizkizu, bada, begiak?’
Eta hark erantzun: ‘Jesus esaten dioten gizon horrek, lohia egin zuen, igurtzi zizkidan begiak, eta esan zidan: “Zoaz Siloera eta garbi zaitez”. Orduan joan nintzen, garbitu, eta ikusten hasi nintzen.
Galdetu zioten: ‘Non da Hori?’
Erantzun zien: ‘Ez dakit’.]
Farisearren aurrera eraman zuten itsu izana. (Larunbata zen, Jesusek lohia egin eta begiak ireki zizkion eguna). Farisearrek ere galdetu zioten nola argitu ziztzaizkion begiak. Hark erantzun zien:
- ‘Lohia jarri zidan begietan, garbitu nituen, eta ikusten dut’.
Farisear batzuek zioten: ‘Gizon hori ez dator Jaungoikoarengandik; ez du larunbata jai egiten’.
Beste batzuk, berriz: ‘Bekatari batek nola egin dezake horrelako ezaugarririk’.
Eta ez zetozen bat. Berriz galdetu zioten itsuari:
- ‘Zuk zer dela deritzazu, begiak ireki dizkizun Hori?’
Eta hark: ‘Profeta dela’.
[Hala ere, judutarrek ez zuten sinetsi nahi, gizon hura itsu izan eta argitu zenik, gurasoei deitu eta galdetu zieten arte:
- ‘Hau al da, itsu jaio zela diozuen zuen semea? Nolatan ikusten du, bada, orain?’
Gurasoek erantzun zieten: ‘Guk ba dakigu, gure semea dela eta itsu jaio zela. Baina orain nola ikusten duen ez dakigu, eta begiak nork ireki dizkion, hori ere guk ez dakigu. Galde berari; ez da haurra; eman dezala berak bere berri’.
Judutarren beldurrez hitzegiten zuten gurasoek honela; ordurako bat eginda bait zeuden judutarrak, Jesus Kristotzat aitortzen zuten guztiak sinagogatik botatzeko. Horregatik esan zuten gurasoek: ‘Ez da haurra; galde iezaiozue berari’. Bigarren aldiz deitu zioten itsu izanari, eta esan zioten:
- ‘Aitor ezazu Jaungoikoaren aurrean. Guk ba dakigu, gizon hori bekatari dela’.
Eta hark: ‘Bekatari den ala ez, nik ez dakit. Hauxe dakit nik: lehen itsu nintzela, eta orain ikusten dudala’.
Haiek berriro: ‘Zer egin dizu? Nola ireki zizkizun begiak?’
Hark erantzun zien: ‘Esan dizuet lehen ere, eta ez didazue sinetsi. Zertarako entzun nahi duzue berriro? Zuek ere Haren ikasle izan nahi al duzue?’
bitartean, munduaren argia naiz”. Hau esan da,] bota zuen listua lurrera, eta listuz lohia eginik, lohiaz igurtzi zizkion begiak itsuari; eta esan zion: Orduan gaizki-esaka ekin zioten: ‘Zu izango zara Horren ikasle; gu Moisesen ikasle gara. Ba dakigu Jaungoikoak Moisesi hitzegin ziola; baina Hau ez dakigu nongoa den’.
Hark orduan: ‘Hori da, bada, harrigarria: zuek ez dakizuela nongoa den, eta Hark niri begiak ireki dizkidala. Ba dakigu, Jaungoikoak ez diela bekatariei entzuten; baizik-eta jainkozale denari eta Haren nahia egiten duenari. Egundaino ez da entzun, itsu jaiotako bati inork begiak argitu dizkionik. Honek, Jaungoikoagandik ez balitz, ezingo luke ezer egin’.]
Erantzun zioten: ‘Bekatu huts zara jaiotzetik, eta zu guri erakusten?’
Eta kanpora bota zuten. Entzun zuen Jesusek bota egin zutela eta, aurkitu zuenean, galdetu zion:
- “Sinesten al duzu zuk Gizonaren Semea?”
Hark erantzun:
- ‘Nor da Bera, sinets dezadan?’
Jesusek orduan:
- “Ikusten duzuna, zurekin hizketan ari dena, Bera da”.
Hark orduan: ‘Sinesten dut, Jauna’.
Eta aurrean ahuspeztu zitzaion.
[Jesusek orduan esan zuen: “Epai baterako etorria naiz Ni mundu honetara, ikusten ez dutenek ikus dezaten, eta ikusten dutenak itsu geldi daitezen”.
Harekin zeuden farisear batzuek entzun zuten hori, eta esan zioten: ‘Beraz, itsuak gara gu ere?’
Jesusek erantzun zien: “Itsuak bazinate, ez zenukete bekaturik. Baina ‘ikusten dugu’ bait diozue, zuen bekatuak irauten du”.]
Homiliak
Pazkoa gertuan dela garbi ikusten da gaurko liturgian. «Poztu zaitezte» esaten baitigu gaur. Garizuman poztu? Bai, poztu. Pazkoa gertuan baita, oso hurbilean. Eta Garizumako gure bide saiatuak behar du arnasa eta adorea. Eta Pazkoa gertuan sentitzeak, poztu egiten gaitu. Urte guztiko gure ametsik handiena eta beteena betetzera baitoa. Eta hori poztekoa da, poztekorik baldin badaukagu.
Gaur, gainera, argiaren iruditan, begiak argitzen dizkigun uraren iruditan, Pazko eragina oso barruan jarri digu Ebanjelioak. Gure bataioaren katekesia eder askoa jaso dugu. Espirituaren azken gabeko uretan izan baikinen bataiatuak eta han hasi ginen ikusten. Lehenengo aldiz Jainkoaren presentzia ikusten hasi ginen. Gaurko ebanjelio-zatiak, argiarekin topo egiteko eginbide edo prozesu guztia zehaztu digu ederki asko.
Jesus da Aitak egiten duen argi-egintza pozgarria. Jesus da argia. Jesus da, Aitarengandik guregana etorri, eta gure bizitzak erabat argitzen dizkigun argi berri eta betea. Gizon-emakumeok jaiotzez itsuak baikara. Ez dugu argia ikusteko gaitasunik eta trebetasunik. Eta, hala ere, argia nahi dugu, argizale gara. Argiak pozten gaitu, argiak askatzen. Baina geuk ezin argia sortu. Hori da barruan daramagun ezina. Mundua ere itsua da. Argiaren gosea adinaxekoa du bere barnean ilunpearen indarra. Eta ezin argibideak urratu. Argia ez baita gurea.
Eta zer gertatzen zaigu guretako bakoitzari eta munduari? Ba ilunpeak nagusitzen zaizkigula. Gezurrak iluntzen dizkigula geure begirada eta harremanak. Eta ezin dugula geure errealitatea pozik onartu eta ezin dugula besteen edertasuna ikusi eta onartu. Ilunpearen gezurra nagusitzen zaigu. Eta geure barruarekiko harremana ilundu egiten zaigu: geure burua engainatzen, amets handien karetak janzten, itxurak zuritzen. Eta harremanetan ere berdin: gezurrezko azala lantzen, honelako edo halako azaldu nahi dugulako. Itsuak! Lehenengo irakurgaikoa gertatzen zaigu: itxurari begira, erregea aukeratzeko. Baina, Jainkoak barruko egia ezagutzen du eta ez zaio hari itxuraren azala inporta.
Argia hartzeko lehenengo baldintza, itsuak garela aitortzea dugu. Argiari barne-leihoak irekitzea. Itsu garela aitortzeko egizaletasunik ez baudugu, ez dugu argiarekin topo egingo. Farisearrak itsu daude, eta ez dute argia maite. Ezin dute beren argi-falta aitortu. Eta argiari aurre egiten diote. Era askotako karetak jantzi behar, jakina: legea, zintzotasun-kareta, Jainko-zaletasunaren kareta... Ez dutela ikusten ez aitortzeagatik, edozer gauza. Eta dena, itsu jarraitzeko babes gertatzen zaie. Ez dute argirik nahi eta ez daukate argirik!
Jaiotzez itsua zenaren fede-prozesua benetan argigarria gertatzen da. Hasieran ez daki ikusten hasi dela besterik. «Ez nuen ikusten, eta ikusi egiten dut». Jesus ez zuen ezagutzen. Hala ere, kaso egiten dio. «Zoaz eta garbitu Siloeko uraskan». Gero, Jesus ikusten du, baina ez du ezagutzen. Gero, ezagutu eta sinestu egiten du. «Sinesten dut, Jauna».
Gu ere ez al gaude itsu? Ikusten al dugu itsu gaudela? Prest al gaude gure itsukeria aitortzeko? Gure gizatasun-bideak zuzendu eta argitu ezinik gabiltza. Gure gezurrari bere azal sendoa nola kenduko asmatu ezinik gabiltza. Ilunpeak hartu gaitu. Farisearrekin galdera honetara iritsi beharko genuke: «Beraz, itsiuak gara gu ere?». Eta itsukeriarik okerrena zera bihurtzen zaigu: ez ikusten eta ikusi egiten dugula uste izan eta hala esan. Argiaren premiarik eza itsukeria txarrena. Argiaren premiarik ez sumatzea.
Gure gizarteak ere argia behar du. Denok, guretako bakoitzak eta denok, Pazko-gaueko jesto hura berritu behar dugu. Geure kandelatxo itzalia hartu eskuetan, argirik ez daukagula ikusi, eta Argiarengana, Argi handiarengana hurbildu apal-apal, eta argia piztu. Pazko gaueko argi pozgarria jaso behar dugu. Bataioko ibilbideak berritu behar ditugu. Jesus dugu argia, bestela nor edo zer? Siloeko uraskan, Espirituaren eskaintza oparoan, garbitu behar dugu geure izatea, geure barrua, geure gezurra, geure dena. Sakramentuen eta Hitzaren lisiba garbitzailetik pasa beharra daukagu.
Hori egite aldera, San Paulok bigarren irakurgaian esan diguna gertatuko litzaiguke: «Lehen ilunpe zineten; orain, ordea, kristau bezala, argi zarete. Zabiltzate, beraz, argiaren seme-alaba bezala». Argiaren miraria gertatzen zaigunean, dena berritzen da. Ez ikustetik ikustera dagoen tartea handia da, gero! Ezer ez ikusi ala gauzak beren ederrean ikusi, horixe da aldea. Badago hutsa adinako koska! Ikustetik, bestelako bizimoldea sortzen da. Ez daukagu gezurrari estalkiak jartzen ibili beharrik, barneko egiari ez baitiogu beldurrik. Itsu garela aitortzeko izua joan egiten zaigu, eta itsu garela aitortuz, argia den Jesusek argitu egiten zaigu. Eta ikustearekin batera, dena berritu. Benetan, prozesu ederra!
Goazen Eukaristiako uraskara, sakramentuaren uretara. Eta garbi dezagun gure izate osoa. Ez diezaiogun argiari beldurrik izan. Berri dezagun geure izatea, maitasunaren uretan. Bataiatuak garenok, argia baitugu bokazio. Eta gero bizi dezagun argiaren poza. Pazkoa gertuan baitugu.
Iñaki Beristain (2014-3-21)
No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 27.