JAUNAREN NEKALDIKO OSTIRAL SANTUA
A zikloaOtoitza
Jainko Jauna, Jesu Kristo zure Semeak,
bere odola gugatik isuriz sortu zuen Bazko misterioa;
gogoan izan zure bihotz ona
eta agertu zure errukia;
santu egizkizu zure seme-alabak eta zaindu beti.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.
I. HITZAREN LITURGIA
Isaias profetaren liburutik 52,13-53,12
Hara, nere serbitzaria aurrera aterako da;
haundia egingo da eta goratua izango.
Asko hartaz ikaraturik gelditu baziren ere
-hartaraino bait zuen giza itxura galdu,
eta gizona zenik ere ez bait zuen irudi-,
gero harriturik geldituko dira herri asko,
eta erregeak haren aurrean
hitzik gabe geldituko dira,
egundaino esan ez zena ikustean,
eta entzun ez zena begiratzean.
Nork sinetsi du guk esandakoa?
Nori agertuko zaio Jaunaren besoa?
Kimua bezala hazi zen haren aurrean;
zuztarra lur lehorrean bezala,
ederrik eta giza-antzik gabe ikusi genuen
eta itxura atseginik gabe,
barregarri eta gizonetan azkeneko,
oinaze-gizon egina, nekeen berri dakiena,
ezikusi egiten zaienetakoa;
gaitzetsia eta baztertua.
Gure nekeak hartu zituen hark
eta gure minak eraman.
Lepradun bezala geneukan,
Jaungoikoak joa eta lotsarazia.
Gure bekatuengatik aldeenik alde zulatua;
gure gaiztakeriengatik txikitua.
Haren gainera erori zen,
guri bakea ematen digun zigorra;
haren zauriek sendatu gaituzte.
Gu denok, ardi galduak ginen,
bakoitza bere bidetik;
eta Jaunak haren gainean ezarri zituen
gu guztion txarkeriak.
Gaizki zerabilkiten,
baina bera makurtu egin zen;
eta ez zuen ahorik ireki.
Harategira daramaten arkumea bezala,
ile-moztaileen aurrean ardia bezala;
isilik egon zen, ahorik ireki gabe.
Zuzengabeko auzitan galdu zuten.
Nork hartu zuen aintzakotzat haren etorkizuna?
Bizidunen lurretik kendu egin zuten;
nire herriaren bekatuengatik hil zuten.
Gaizkileen artean lur eman zioten,
eta bekatariekin haren hilobia;
nahiz eta berak bidegabekeriarik ez egin,
eta haren ahotik gezurrik ez jalki.
Jaunak nekeetan
lehertu nahi izan zuen.
Bere bizia ordain ematen badu,
izango du ondorengo ugari,
luzatuko zaizkio egunak,
beteko da Jaunaren nahia haren bitartez.
Bere oinazeen sari,
ikusiko du argia eta aseko da.
Jasan duenaren bidez, nire serbitzariak
zuzentasuna emango dio askori,
haien hutsegiteak bere gain hartuz.
Horregatik jendetzak emango dizkiot Nik bere parte,
giza-taldeak izango ditu harrapakin;
heriotzara eman bait zuen bere burua,
eta bekataritzat hartu baitzuten.
Bere gain hartu zituen askoren hutsegiteak,
eta bitarteko izan zen bekatarientzat.
ERANTZUN-SALMOA 30
ZURE ESKUETAN DUT BIZIA,
ASKA NAZAZU, JAUN HAUNDIA.
Zugana biltzen naiz, Jauna,
ez nadila behinere lotsa:
zeure zuzentasunez onik nazazu atera.
Zure eskuetan uzten dut neure arnasa,
askatuko nauzu, Jauna, Jainko leiala.
Etsai guztiei barregarri natzaie,
auzoei irrigarri, ezagunei izugarri:
kalean ikusi eta alde dagite nigandik.
Hildakoa bezala naute bihotzean ahaztu,
ontzi baztertua bezala naiz gertatu.
Ebertarrei egindako epistolatik 4,14-16;5,7-9
Senideok: Jesus, Jaungoikoaren Semea, dugu, zeruetan sartu zen apaiz nagusi handia; eutsi diezaiogun, beraz, sinesmen-aitormenari; gure apaiz nagusia ez baita gure ahuleriaz erruki ez daitekeen norbait; baizik gure antzera gauza guztietan aztertua, baina bekatutik garbi. Goazen, beraz, uste osoz, graziaren aulkira; errukia iritsi eta behar orduko laguntza emango digun mesedea aurki dezagun.
Kristok, haragizko bere bizitzaldian, heriotzatik gorde zezakeenari, deiadar handiz eta negarrez, otoitzak eta eskariak egin zizkion; eta bere begiruneagatik entzun egin zitzaion. Eta Semea izanik ere, bere neke-artean, ikasi zuen esaneko izaten; eta bere betera iritsirik, Haren esaneko direnentzat betiko salbamen-iturri egin zen.
EBANJELIOA
Kristo gugatik menpeko egin zen heriotzaraino,
gurutzeko heriotzaraino.
Horregatik Jainkoak goratu egin zuen,
eta izen guztien gaineko izena eman zion.
Jesu Kristoren Nekaldia San Joanen liburutik 18,1-19,42
K.- Aldi hartan, Jesus Zedrongo errekaz beste aldera atera zen bere ikasleekin. Bazen han baratze bat, eta hantxe sartu ziren Bera eta bere ikasleak. Judas saltzaileak ere bazekien leku hura; maiz joaten bait zen hara Jesus bere ikasleekin.
Judas, orduan, apaiz nagusien eta farisearren morroi-talde bat eta zaintzaile batzuk harturik, han sartu zen argiontzi, zuzi eta armekin. Jesusek –ondo bait zekien zer zetorkion gainera- bidera aterata honela esan zien:
+.- “Noren bila zatozte?”
K.- Eta haiek:
S.- ‘Nazareteko Jesusen bila’.
K.- Eta Jesusek haiei:
+.- “Ni naiz”.
K.- Han zetorren, haiekin batean, Judas saltzailea ere. ‘Ni naiz’ esan zienean, atzeraka-atzeraka lurrera erori ziren. Jesusek galdetu zien berriz ere:
+.- “Noren bila zatozte?”
K.- Eta haiek:
S.- ‘Nazareteko Jesusen bila’.
K.- Jesusek erantzun zien:
+.- “Esan dizuet Ni naizela. Nere bila bazatozte, utzi iezaiezue hauei joaten”.
K.- Horrela bete zen Berak esandakoa: “Zuk nere ardurapean utzi zenizkidanetatik, ez dut inor galdu”.
Orduan Simon Pedrok, zeramakien ezpata atera eta apaiz nagusiaren morroia jo zuen, eta eskuineko belarria moztu zion. Morroi honek Malko zuen izena. Jesusek orduan honela esan zion Pedrori:
+.- “Sar ezazu ezpata bere zorroan. Ez al dut, bada, edan behar Aitak eman didan kaliza?”
K.- Gudari-taldeak, haien agintariek eta judutarren morroiek hartu zuten Jesus eta, loturik, Anasenera eraman zuten lehenengo; Anas hori Kaifasen aitagiarreba bait zen, eta Kaifas bera urte hartako apaiz nagusia; eta Kaifas zen, gainera, judutarrei harako kontseju hura eman ziena: ‘Hobe da gizon bakarra hiltzea herriarengatik’.
Simon Pedro eta beste ikasle bat Jesusen atzetik zihoazen.
Beste ikasle hori apaiz nagusiaren ezaguna zen, eta Jesusekin batean apaiz nagusiaren jauregian sartu zen; Pedro, berriz, atarian gelditu zen. Atera zen beste ikasle hori –apaiz nagusiaren ezaguna, alegia-, neskame atezainari hitzegin zion, eta Pedro barrura sar erazi zuen. Neskame atezainak orduan esan zion Pedrori:
S.- ‘Zu ere ez ote zara, gero, gizon horren ikasle?’
K.- Eta Pedrok:
S.- ‘Ni? Ni ez’.
K.- Morroiak eta serbitzariak sua piztu eta berotzen zeuden –hotz bait zen-. Pedro ere hantxe zegoen besteekin batean zutik, berotzen. Apaiz nagusiak, bere ikasleen eta bere erakutsien galdera egin zion Jesusi. Eta Jesusek erantzun:
+.- “Nik mundu guztiaren aurrean hitzegin dut; sinagogan eta jauretxean, judutar guztiak biltzen diren lekuan erakutsi dut Nik beti; eta ezkutuka ez dut ezer esan: Zergatik galdetzen didazu Neri? Galde iezaiezu nere entzuleei, zer esan diedan. Berek dakite Nik esandakoa”.
K.- Hori esan bezain laister, han zegoen morroi batek maisaileko bat eman zion, esanez:
S.- ‘Horrela erantzuten al diozu apaiz nagusiari?’
K.- Eta Jesusek:
+.- “Gaizki hitzegin badut, esaidazu zertan; baina ongi hitzegin badut, zergatik jotzen nauzu?”
K.- Orduan Anasek Kaifas apaiz nagusiarengana bidali zuen lotuta.
Han zegoen zutik Simon Pedro berotzen, eta esan zioten:
S.- ‘Zu ere ez al zara Horren ikasleetakoa?’
K.- Pedrok ukatu egin zuen, esanez:
S.- ‘Ez! Ni ez!’
K.- Apaiz nagusiaren serbitzari batek –Pedrok belarria moztu zionaren ahaide batek- esan zion:
S.- ‘Ez ote zaitut, bada, neronek ikusi Berarekin baratzean?’
K.- Pedrok berriz ere ukatu egin zuen; eta berehala jo zuen oilarrak.
Kaifasen etxetik auzitegira eraman zuten Jesus. Eguna argitzen hasi zuen, eta haiek ez ziren auzitegian sartu, beren buruak ez kutsatzeagatik, Pazko-afaria egin ahal izan zezaten. Atera zen Pilato haiek zeuden lekuraino, eta esan zien:
S.- ‘Zer salakuntza dakartzue gizon honentzat?’
K.- Eta haiek:
S.- ‘Gaizkile ez balitz, ez genizuke ekarriko’.
K.- Eta Pilatok:
S.- ‘Eramazue zeurokin, eta epaitu zeuron Legez’.
K.- Judutarrek orduan:
S.- ‘Guk ez dugu inor hiltzeko eskubiderik’.
K.- Horrela bete zen, Jesusek aldez aurretik esandakoa, nolako heriotzaz hilko zen, alegia. Sartu zen berriz Pilato auzitegira, deitu zion Jesusi eta esan zion:
S.- ‘Zu judutarren errege al zara?’
K.- Jesusek erantzun:
+.- “Zeure buruz galdetzen al didazu hori, hala besteren batek esan dizu neretzat?”.
K.- Pilatok:
S.- ‘Judutarra ote naiz, bada, ni? Zure herritarrek eta apaiz nagusiek ekarri zaituzte nigana; zer egin duzu?’
K.- Jesusek orduan:
+.- “Nere erregetza ez da mundu hontakoa. Mundu hontakoa balitz nere erregetza, nere zaintzaileek gogor egingo lukete, Ni judutarren esku geldi ez nendin. Nere erregetza, ordea, ez da hemengoa”.
K.- Pilatok:
S.- ‘Errege zara, beraz?’
K.-. Jesusek erantzun zion:
+.- “Zerorrek diozu: errege naiz. Hortarako jaio naiz, eta hortarako etorria mundura: egiari aitormen egiteko. Egiarena denak entzuten du nere hitza.”
K.- Pilatok orduan:
S.- ‘Zer da egia?’
K.- Hori esanda, berriz ere judutarrengana atera, eta esan zien:
S.- ‘Nik ez diot errurik aurkitzen gizon honi. Baina ohitura da zuen artean Pazkoan gaizkile bat askatzea: Nahi al duzue judutarren erregea askatzea?’
K.- Haiek, berriz, deadarka:
S.- ‘Ez hori; Barrabas baizik’.
K.- (Barrabas hau lapurra zen).
Pilatok orduan, Jesus hartu, eta zigorkatzeko agindu zuen. Eta gudariek arantzazko koroia egin, eta buruan ezarri zioten, eta sorbalda gainean purpurazko soingainekoa jantzi eta, erdian harturik, honela esaten zioten:
S.- ‘Agur, judutarren errege!’
K.- Eta masailekoka zerabilkiten. Atera zen Pilato berriz, eta honela esan zien judutarrei:
S.- ‘Hemen dakartzuet berriz ere gizon hau, jakin dezazuen ez diodala errurik aurkitzen’.
K.- Atera zen, bada, Jesus, buruan arantzazko koroia eta sorbaldan purpurazko soingainekoa zuela. Eta Pilatok esan zien:
S.- ‘Hemen duzue gizona’.
K.- Apaiz nagusiak eta gudamutilak, Hura ikustean, deadarka hasi ziren:
S.- ‘Josi hori! Josi gurutzean!’
K.- Pilatok, ordea:
S.- ‘Har ezazue, eta josi zeurok gurutzean; nik ez diot errurik aurkitzen’.
K.- Judutarrek, orduan:
S.- ‘Guk badugu Legea; eta gure Legez heriotza merezi du, Jaungoikoaren Seme egin bait du bere burua’.
K.- Pilato, hitz hoiek entzutean, gehiago beldurtu zen, eta berriz ere auzitegira sarturik, honela mintzatu zitzaion Jesusi:
S.- ‘Nongoa zara Zu?’
K.- Baina Jesusek ez zion erantzun. Pilatok orduan:
S.- ‘Ez al didazu ezer erantzun nahi? Ez al dakizu, badudala nik eskubide Zu askatzeko, eta eskubide Zu gurutzean josteko?’
K.- Jesusek orduan:
+.- “Ez zenuke nere gain horrelako eskubiderik izango, goitik eman ez balitzaizu. Horregatik, Ni zure esku utzi nauenak, erru haundiagoa du”.
K.- Handik aurrera, Jesus, askatu nahian zebilen Pilato. Baina judutarrak deadarka hasi zitzaizkion.
S.- ‘Hau askatzen baduzu, ez zara Zesarren adiskide. Bere burua errege egiten duena, Zesarren aurka dago’.
K.- Pilatok, hitz hoiek entzutean, atera zuen Jesus berriz ere, eta auzi-aulkian eseri erazi zuen, Harri-solairu deitzen zioten lekuan –eberkeraz, berriz, Gábbata-. Pazkoaren prestaera eguna zen, eguerdi inguru. Eta Pilatok honela esan zien judutarrei:
S.- ‘Horra zuen erregea’.
K.- Haiek deadarka erantzun zioten:
Homiliak
No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 26.
No se encontraron artículos con ese alias en la categoría 27.