JAUNAREN IGOKUNDEA
A zikloa
Apostoluen Eginetatik 1,1-11
Teofilo maite: Nire lehenengo liburuan idatzi nuen, Jesusek hasieratik egin eta erakutsi zuen guztia, Espiritu Santuak eraginda aukeratutako apostoluei aginduak eman ondoren, zeruetara igo zen arte. Jesus, bere nekaldiaren ondoren, agertu zitzaien bere apostoluei, bizirik zegoela argi erakutsiz; eta berrogei egunez azaltzen zitzaiela, Jaungoikoaren erreinuaz hitz egin zien.
Berarekin jaten ari ziren batean, honela esan zien: “Ez zaiteztela atera Jerusalendik. Zaudete han, Aitak hitzeman eta zuek Niri entzundako agintzariaren zain. Joanek urez bataiatu zuen; zuek, ordea, Espiritu Santuaz izango zarete bataiatuak hemendik egun gutxi barru”.
Bildurik zeudenek galdetu zioten: ‘Jauna, orain eraikiko al duzu berritik Israelgo erreinua?’ Eta Jesusek: “Ez dagokizue zuei, Aitak bere esku dauzkan uneak eta garaiak jakitea. Espiritu Santua etorriko zaizuenean, hartuko duzue indar nire aitorle izateko, Jerusalenen, Judea guztian, Samarian eta lurraren azken mugaraino”.
Hori esanik, igo egin zen, haiek begira zeudela; eta hodei batek gorde zuen begien aurretik. Zerura nola zihoan begira-begira zeudela, zuriz jantzitako bi gizon aurkeztu zitzaizkien, eta esan zieten: “Galilearrok, zertan zaudete hor, zerura begira? Zuek utzi eta zerura igo den Jesus hori berriz etorriko da, joaten ikusi duzuen bezala”.
ERANTZUN-SALMOA 46
LUR OSOA,
EGIOZU IRRINTZI JAINKOARI.
Herri guztiok, txalo jo ezazue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege haundi.
Oihu alaien artean igo da Jainkoa,
turuta-soinuz Jauna.
Eresi Jainkoari, eresi,
eresi gure erregeri, eresi.
San Paulo Apostoluak Efesotarrei 1,17-23
Jesu Kristo gure Jaunaren Jaungoikoak, aintzaren Aitak, eman diezaizuela jakinduriazko eta goi-argizko Espiritua, Bera ezagutzeko. Argi bitza zuen bihotzeko begiak, horrela jakin dezazuen nolakoa den Haren deiaren itxaropena, nolakoak Haren aintzaren aberastasunak, Berak santuei oinordekotzan emanak; nolakoa Haren ahalmenaren haundia, sinesten dugunontzat.
Ahalmen eta indar guzti hori Kristorengan agertu du, Berau hilen artetik biztuaraztean eta zeruan bere eskuin aldean eseraraztean: agintaritza, nagusitza, ahalmen eta jauntasun guztien gainetik, eta nahiz oraingo gizaldian, nahiz gerokoan, aipa daitezkeen izen guztien gainetik eseraraztean. ‘Gauza guztiak oinpean jarri zizkion’ eta Bera, guztien gainetik, buru ezarri dio Elizari. Eliza, berriz, Haren gorputza da, guztietan guztia betetzen duenaren betea.
ALELUIA Zoazte eta egin ikasleak herrialde guzietatik
-dio Jaunak-
Ni zuekin nauzue egunero,
munduaren azken-egunerarte. ALELUIA!
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Mateoren Liburutik 28,16-20
Aldi hartan hamaika ikasleak Galileara joan ziren, Jesusek aurrez agindu zien mendira. Hura ikusi zutenean, ahuspez agur egin zioten; batzuk, ordea, zalantzan zeuden. Eta Jesusek, hurbildurik, honela hitzegin zien:
- “Aginpide oso-osoa eman zait Neri zeru-lurretan. Zoazte eta egin ikasleak herrialde guztietatik; bataia itzazue Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean, eta erakutsi haiei, Nik agindu dizuedan guztia betetzen. Begira, Ni zuekin nauzue egun oro, munduaren azken egunera arte”.
Homiliak
Hona, fededun alai, Pazkoaren gailurra erakusten duen festaburu mardula. Jesus heriotzetik berpiztu eta Aitarengana igo da. Eta Piztueraren poza sentitu eta ospatu genuenok, poz bera sentitzen eta ospatzen dugu gaur. Gure fedeak, nolabait esateko, bapo egiten du Pazkoaren mahai oparotik atergabe janda. Ederra izan da Pazkoa, eta ederra Pazkoa bere edertasun betean azaltzen digun gaurko ospaketa. Ederra!
Horrelako festak gozatu eta kantatzeko izan ohi dira, argitasun luzeak emateko baino, eta horregatik utz iezadazu labur-labur bi edo hiru gauzatxo azpimarratzen zure poza sustatu eta areagotu asmoz.
Gaurko festaburuak misioa nabarmentzen du. Ikasleak bidaliak dira. Nagusi eta indartsu entzuten da Jesusen hitza: «Zoazte, eta egin ikasleak mundu guztian». Hori da Elizari eman zaion egitekoa. Mundura joan eta han Pazko-poza biziz, Berri Ona hots egin. Ez egia batzuk irakatsi, ez. Berri Ona hots egin, bizitzeko modu eta maila berriaren notizia eman. Bizitzeko beste arrazoia azaldu. Bizitzaren beste alderdi beti ederragoa ezagutzera eman. Hori dugu Berri Onaren enkargu bikain bezain larria.
Eliz elkarteak ezin du sekula santan bere misio-eginkizuna ahaztu. Baina, misioa ezingo du inolaz bete, baldin eta bere barnean Pazkoaren esperientzia bizi ez badu. Nola Bizi esperientzia hori? Barruko bizikizun pertsonala eta kanporako misioa fedearen orekan bizi behar dira. «Bataia itzazue eta erakutsi nik agindutakoa betetzen». Sinesmenean bataiatu! Ez dago beste biderik. Eta sinesmenari misio-grina ez ito! Alegia, ez eduki sinesmena hesi estu batzuen mugetan lotua. Sinesmenari irteten utzi. «Zertan zaudete hor, zerura begira?». Sinesmenak barrura ez, kanpora hazi behar du. Baina, noski, barrura hazten ez bada, ez da kanpora ere haziko. Bai, baina, kanpora irteteko mina falta baldin bazaio, ez da barrura ere haziko.
Sinestea, oraintxe hasi behar dugun lana dugu. Eta, aurrena, gaur bertan, sinesteak poza eskatzen digu. Festa egiteko kapazitatea eskatzen zaio bere burua azaldu nahi duen fedeari. Pozteko eta kantatzeko argitasuna!
Baina, pentsatzen ariko zara agian, gaurko munduan zaila dela hori guztia! Nik zer esatea nahi duzu? Entzun itzazu Ebanjelioko hitzak, onenean argigarri izan ditzakezu eta: «Ni zuekin izango nauzue munduaren azken egunera arte». Hori Jesusek esandakoa da. Eta atsedena sortzeko hitzak dira, zalantzarik gabe.
Goazen, fededun, Eukaristia ospatzera. Goazen festa egitera. Igokundea ulertu nahi baduzu, begira iezaiozu Eukaristia honetan Gorputz-Odol eginik ematen zaigunari. Eta begira iezaiezu zeure fedelagun dituzun fededun alaiei. Jauna gurekin eta guregan dago. Poztu gaitezen!
Iñaki Beristain (2014-5-10)

Iñaki Beristain (2017-5-21)
Beti bidean, beti bila
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 28, 16-20) Bizitzan umezurtz sentitzea zer den, heldulekurik gabe ibiltzea zer den, inolako anparorik ez izatea zer den, bizitzak biziarazten dituen esperientziak dira. Era horretako esperientziek bakardadearen alderdirik ilunena sufriarazten digute. Bizitzan bakarrik, barruan bakarrik. Bakardade hori sufritzeko alorrak desberdinak izan daitezke, bakardearen mailak desberdinak izan daitezkeen bezalaxe.
Alor pertsonalean senti dezake batek bakardadea, bere barruan alegia. Ez da inguruan jendea falta izatea, baizik barrua umezurtz sentitzea, barruan altzorik ez sumatzea, barruari atseden emateko pausagunerik ez aurkitzea. Eta bakardade horrek, aukeraz onartua ez denean, pipiak bezala jaten digu poza. Horretatik letorzke depresioak eta genero horretako emaitzak. Barruko bakardade gogoz kontrako horrek tristura sortzen du, ondoeza, makalaldi sakona. Eta, luzarora, pertsona erori egiten da, puskatu egiten da.
Bakardade honen emaitza ilunak eliz bizierara ekarriko bagenitu, hor ere ez da atarramentu onik izaten. Kristau bezala, Jesusengan sinesten duen pertsona bezala alegia, zailtasun franko inguratzen zaio bere bizi-giroan. Gaur egun kristau izatea ez da batere erraza; eta ez jendea kontra daukazulako prexixo. Baizik egin behar diren aukerak ez direlako ohikoenak, onartuenak, ugarienak. Eta kristauak, eliz elkartearen babesa falta bazaio eta Jesusen presentzia gordeari gerri-gerritik heltzen ez badio, atzera egingo du azkenean.
Eta ebanjelizazio-lanari begira jarrita ere, gaur egun ebanjelizatzaile askok bakardade latza bizi du. Alde batetik, berak ezagutzen dituen ebanjelizazio-moldeak indargabetuta ikusten ditu, hilzorian beharbada; eta bestetik, ez daki nondik eta nora jo bide berriak urratzeko. Ebanjelizatzaile askok ikusten dugu bide berriak behar ditugula gaurko gizarteari zerbait adierazgarria esateko. Baina, ez dakit adorea falta dugun edo argia falta dugun, urratu beharreko bideak urratzen hasteko.
Zorionez, Igokunde ospatzen dugu igande honetan, Salbatore. Eta Jaunaren Igokunde-esperientziak ez digu erantzukizuna bakarrik uzten, ebanjelizatzeko erantzukizuna bakarrik. Erantzukizunarekin batera, ezinbesteko poza uzten digu Jesus Salbatorekoak: «Zuekin izango naiz». Ez gaitu, beraz, umezurtz uzten, bakardadearen esku ilunetan uzten. Utzi digun enkarguaren pareko presentzia ederra agintzen digu. Eta hortxe, presentzia horren ziurtasunean, sendatzen da bakardadearen alderdi iluna. «Zuekin nago egunero, munduaren azkenera arte».
Presentzia horrek ez digu, noski, bizitza konpontzen edo arazorik ez izatea bermatzen. Arazoak baditugu eta izango ditugu, eta ez txikiak. Bakardadea bizi beharko dugu. Baina, gertatzen dena da, presentzia berpiztu horrek beste era batera biziarazten dizula bakardadea, beste era batera egiten diezula aurre arazoei. Bakardade-une ilunenean ere, bidelagun doakizu Jesus berpiztua, Emausko ikasle galduei joan zitzaien bezalaxe. Eta hark, ohargabean bada ere, bihotza berotzen dizu, ezagutu dezazun.
Ilusio handirik pizten ez duten bide zaharretan ibiltzea tokatzen bazaizu, han edukiko duzu ondoan betiko Jesus berpiztua. Bide berriak urratzeko eginkizunak zorabiatzen bazaitu, hantxe Jesus berpiztua ausardia ematen, aurrera eragiten, beti tente eusten. Lan batean ala bestean jende laguntzailerik baldin baduzu, jakingo duzu Jesus duzula, hala ere, benetako oinarria. Jenderik gabe, bakardadean aurkitzen bazara, jakingo duzu orduan ere Jesus dela azken argia.
Gaurko gizon-emakume askok ez du Jesus ezagutzen. Kristau izeneko askok ere ez du Jesus bere bidelagun sentitzen. Pena da, pena handia. Dena berritzen eta dena pozten duen presentzia hain gertuan eta hain barruan edukita, pena da bakardadearen ezten mingarriena sufritu beharra. Baina, azken batean, presentzia hori ez da dendetan erosten. Dohaina da, dohain handia. Jaso duenak ez daki zergatik jaso duen. Baina, benetan desio duenari emango zaio. «Zuekin egongo naiz».
Iñaki Beristain (2014-5-26)
Bizitzan umezurtz sentitzea zer den, heldulekurik gabe ibiltzea zer den, inolako anparorik ez izatea zer den, bizitzak biziarazten dituen esperientziak dira. Era horretako esperientziek bakardadearen alderdirik ilunena sufriarazten digute. Bizitzan bakarrik, barruan bakarrik. Bakardade hori sufritzeko alorrak desberdinak izan daitezke, bakardearen mailak desberdinak izan daitezkeen bezalaxe.