URTEAN ZEHAR VII IGANDEA
A zikloa
Lebitarren liburutik 19,1-2.17-18
Jauna honela mintzatu zitzaion Moisesi:
- “Hitzegin Israelgo semeen batzarre osoari, eta esan:
‘Izan zaitezte santu, Ni, Jauna, zuen Jaungoikoa,
santu naiz-eta.
Ez euki bihotzean gorrotorik zure senidearentzat;
zentzarazi zure ahaidea,
haren bekatuen erantzukizunik izan ez dezazun.
Ez egin bendekurik,
ez izan erresuminik zure ahaideentzat.
Maita ezazu lagunurkoa, zeure burua bezala.
Ni naiz Jauna’”.
ERANTZUN-SALMOA 102
ERRUKI HUTSA DUGU JAUNA,
ERRUKIA TA MAITASUNA.
Ene arima, goretsazu Jauna,
nere barren osoak Haren izen deuna.
Ene arima, goretsazu Jauna,
eta ez ahaztu Harek zuri egina.
Harek barkatzen bait ditu zure hobenak,
sendatzen zure gaitzak denak;
begiratzen du heriotzetik zure bizia,
ematen dizu buruntzat grazia ta errukia.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei 1Kor 3,16-23
Senideok: Ez al dakizue, Jaungoikoaren etxe zaretela eta Jaungoikoaren Espiritua zuengan bizi dela? Jaungoikoaren etxea hondatzen duena, Jaungoikoak hondatu egingo du. Jaungoikoaren etxea santua bait da; etxe hori, berriz, zuek zarete.
Ez beza inork bere burua engaina. Zuen artean norbait mundu hontan jakintsu delakoan badago, egin bedi zoro, jakintsu izateko; mundu hontako jakinduria, zorakeria baita Jainkoaren aurrean.
Hala dago, izan ere, idatzia: ‘Harek beren maltzurkerian arrapatzen ditu jakintsuak.’ Eta beste behin: ‘Jaunak ezagutzen ditu jakintsuen burutapenak, eta ba daki huskeria direla’.
Ez bedi, beraz, inor gizonengan harro; zuena baita dena; nahiz Paulo, nahiz Apolo, nahiz Pedro; bai mundua, bai bizia, bai heriotzea; bai oraingoa, bai gerokoa; dena zuena da; zuek, ordea, Kristorenak, eta Kristo Jaungoikoarena.
ALELUIA Kristoren hitza betetzen duenarengan,
Jaungoikoaren maitasuna betea dago egi-egiaz. ALELUIA!
Jesu Kristoren Ebanjelioa Mateoren liburutik 5,38-48
Aldi hartan, honela esan zien Jesusek bere ikasleei:
- “Entzuna duzue nola dagoen agindua:
’Begiari, begia; hortzari, hortza’.
Nik, ordea, hau diotsuet: Ez egin gogor, gaitz egiten dizunari. Baizik-eta norbaitek eskuineko masailean jotzen bazaitu, eskain iezaiozu bestea ere. Auzitara eraman eta jantzia kendu nahi dizunari, emaiozu soingainekoa ere. Norbaitek mila pauso ibilerazi nahi zaituela, zoaz bi mila berarekin. Eskean datorkizunari, emaiozu; eta, zuk dirua aurreratzea nahi lukeenari, ez eman atzea.
Entzuna duzue nola dagoen agindua:
‘Maita ezazu zeure lagunurkoa’, eta gorrota zeure etsaia.
Nik, ordea, hau diotsuet: Maita itzazue zuen etsaiak; egin on, gorrotoa dizuetenei, eta egin otoitz erasotzen zaituztenentzat, zeruetan dagoen zuen Aitaren seme izan zaitezten; Hark gaiztoentzat eta zintzoentzat ateratzen bait du eguzkia; eta zuzenentzat eta okerrentzat egiten euria.
Izan ere, maite zaituztenak maite izanik, zer sari zor zaizue? Zergaleriek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Eta zuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue zor ez duzuenik? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Izan zaitezte, beraz, on-onak, zeruetako zuen Aita on-ona den bezala”.
Senideok: Mendiko hitzaldiak era honetako zartadak botatzen dizkigu aurpegira. Jesus ez dabil gauza arruntak esaten eta ez dabil nolabaiteko bide normalak eskaintzen. Jesusek gehiagorako deia darama beti berekin. Eta gure fede-bideak neurtzen hasten baldin bagara, neurria ezin daiteke izan sekula besteek egiten edo esaten dutena. Fedearen neurria ez da besteekin konparatzea. Ebanjelioa da gure neurria. Eta Ebanjelioak beti gure eskemak eta gure ahalmenak gainditu egiten ditu. «Gehiago» baten eskaintza eta eskakizuna da Jesusen Ebanjelioa. Normaltasun bakeoso eta konpromiso-gabekoa bizi nahi duenak, hobe du Ebanjelioa ez irakurtzea.
Joan zen igandean aipatu genuen Jesusen agintea. «Esan zitzaizuen, Nik esaten dizuet». Gaur ere hari beretik goaz. Gaur maitasunaren lege betea jartzen digu begi-aurrean. Maitasuna ez da gaitzik ez egitea. Maitasuna ez da harreman normalak bizitzea. Maitasuna ez da mendekurik ez erabiltzea bakarrik. Maitasuna gehiago da. Maitasunak badaki zer ez duen egin behar. Baina, begira: Jesusen erara maitatzen hasten zarenean, ez dakizu zenbat eta noraino maitatu behar duzun. Hor ez baitago mugarik. Eta maitasuna amaigabeko prozesu bihurtzen zaizu barnean. Nik uste dut askotan beldurtu ere egiten gaituela era honetako maitasunean bizi beharrak: batek ez daki lagun hurkoa maitatzeak noraino eraman dezakeen. Eta guri kontrolatzea gustatzen zaigu, kontrolatzen dugunarekin bakarrik sentitzen baikara lasai.
Baina, badakizu zergatik ez daukan maitasunak mugarik eta neurri arrazoizkorik? Jainkoak inolako muga eta neurririk gabe maitatu gaituelako. Eta gaur Jesusek Jainkoa bera jarri digu gure izaeraren iturri. «Izan zaitezte santu eta on-onak, zuen Jainkoa santua eta on-ona den bezala» horixe jarri digu Jesusek gure bizitzarako iturburu. Eta hor eskema eta kontrol guztiak hausten dira. Maitatzen hasten zarenean, ezin dezakezu esan, honaino iritsiko naiz, eta ez aurrerago. Maitatzen hasten zarenean, ezin esan dezakezu, hau emango dut eta bestea ez. Aurrez neurtu eta kontrola daitekeen portaera ez da maitasuna. Jesusek jarri dituen adibideak hortik ulertzen dira. Zuk jantzia eskatzen dizunari, aski zenuke jantzia ematea, ez da? Baina, maitasunarentzat ez dago mugarik. Edo pentsa zenezake, hau eta hura maitatuko ditut, baina etsaia ez. «Maita itzazue zuen etsaiak», esan digu Jesusek.
«Izan zaitezte on-onak, zuen zeruko Aita on-ona den bezala». Fedearen argitan maitatzen hasten denak, Jainkoari begiratu behar dio. Nola maitatu zaitu zu zure Jainkoak? Adiskidea zintuelako maitatu ote zintuen? Bere maitasunari inolako mugarik jarri ote dio? Zure esker txarrari mendekuz erantzun ote dio? Eskola horretan ikasten da maitatzen. Gogoan izango bagenu beti, Jainkoak zer egin digun, nola tratatu gaituen, eta erakutsi digun maitasun izugarria zergatik erakutsi digun! Orduan guk ere jakingo genuke, maitasunaren beso eta begirada zabalez jokatzen.
Zuk pentsa dezakezu, Jesusek eskatzen duen hau ez dela arrazoizkoa. Jesusek handikeri bide arriskutsuan jartzen gaituela. Izan ere, bakoitzak ezagutzen ditugu gure neurriak. Bakoitzak badaki zer egin dezakeen eta zer ez. Eta Ebanelioak eskatzen digun hau ez da normala. Neurriz kanpokoa da. Kontua badakizu zer den? Maitasunaren inguruan ez dugula ibili behar teoria handietan. Maitasunaren ibilbidean sartzea da kontua. Kalkulorik gabe. Eguneroko bizitzan maitasunari libre uztea, eta zeuk ikusiko duzu noraino eramaten zaituen maitasunak. Zeuk aurkituko duzu, harriturik, Jainkoak nola maitasun zoragarria sortzen dizun zure bihotz txiki eta pobrean. Maitasun handi honetarako bihotz pobrea behar baita. Kalkuloetan dabilen bihotzak ez du maitasunerako balio.
Maitasunari hegoak zabaltzen uzten badiozu, ikusiko duzu zer gertatuko zaizun! Alde batetik, Jainkoa aurkituko duzu; eta bestetik, lagun hurkoaren duintasuna aurkituko duzu. Jainkoarekin topo, eguneroko maitasun-jokaeran egin daiteke, ez beste inon. Eguneroko bizitzari maitasunaren ikutua ematen badiozu, Jainkoarekin topo egingo duzu. Jainko ederrarekin egingo duzu topo. Eta lagun hurkoarekin ere bai. Lagun hurkoaren duintasun berria aurkituko duzu. San Paulok esan digu: «Ez al dakizue Jainkoaren jauretxe eta Espirituaren bizitoki zaretela?». Eta lagunurkoari ikuspegi horretatik begiratzen badiogu, a zer nolako altxorrak aurkitzen ditugun egunero! Lagun hurkoa ere kontrolatua edukitzen dugu askotan. Kalkuloak eginak eduki ohi ditugu bakoitzari buruz. Eta tesoro asko galtzen dugu, maite ez dugulako. Maitasunak denak ikusten baititu maitagarri. Eta maitatzera ausartzen zarenean, ustekabeko pozgarri asko jasotzen duzu. Asko!
Maitasunak era honetako bizibideak ditu. Gure familian, gure herrian, gure lagunartean, gure lanean... era honetako maitasunez edertu behar ditugu harremanak. Barkatzen ikasi behar dugu. Elkar onartzen. Batak bestea errespetatzen. Eta, gainera, maitasunean beti aurrerago joateko prest egon behar dugu. Inoiz ez dugu aski dela esan behar, inoiz ez dugu norainokoa markatu behar. Maitasunaren nobedadea bizitzeko prest bizi behar dugu beti. Eta hau dena, Jainko Aitak horrelaxe maite gaituelako: mugarik gabe, kalkulorik gabe, neurririk gabe.
Eta Jainkoiaren maitasun horren gertaera, beste behin, aldare honetan. Jan eta edan maitasuna eta ikusiko duzu! Ederra da!
Iñaki Beristain (2014-2-18)

Iñaki Beristain (2017-2-12)
Homiliak

Beti bidean, beti bila
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 5, 38-48) Joan zen igandekoari lotuta dator gaurkoa. Gehiago eskatzen digun Jesusen agintea eta itzala aipatu genituen orduan. Gaurko ebanjelioan, baina, orduko gehiago hura gehiegi bihurtu ote den! Jesusek esaten eta eskatzen diguna gure neurrietatik kanpo dagoela, ez dago dudarik. «Izan zaitezte guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona den bezala». Inoiz zorabioa aipatu izan dugu eta, noizbait hitz hauen aurrean jator jartzen bazara, ulertuko duzu zer den zorabioa! Jainkoaren mailan jartzen gaitu Jesusen Hitzak.
Ebanjelioak halako amets handiegietara eraman dezakeela salatu izan dute batzuek. Arrazoiz, uste dut, zeren eta hitz hauen aurrean batek gal baitezake bere giza oreka sanoa eta desioaren amets neuritikoetan hegatu zintezke. Ezertarako ez da ona geure mugen sena galtzea eta erlijio-alorrean gaitz handiak eragiten ditu. Honekin guztiarekin ez dugu beldurra eragin nahi. Ez da beldurtzeko. Aurrekoan esaten genuenez, Hitz ederreko gizona da Jesus. Eta Jesusek ez du sekula bilatzen gu beldurtzea edo kikiltzea. Zer egin?
Hartu ezazu gaurko ebanjelioa eskuetan eta eseri zaitez patxadan. Irakurri lasai, barneratuz. Benetan eroa izan behar da hitz hauek sinesteko! Nork asma zezakeen, Jainkoak berak izan ezik, guk Jainkoak bezala maitatu behar dugunik! Eta maitasun-maila hori proposatzean, ez da teorien gozotan urtzen Jesus. Eguneroko maitasun-ariketaz ari da: zuzenkontrako gogorkeriaz, haserre dauden senideen borrokaz, odoletarainoko lehia politikoaz...
Norbaitek esango balu oraintxe bertan, Jesusen proposamen hau ez dela arrazoizkoa, nik ez nioke kontra egingo. Baina, arrazoizkoa al da Jainkoak gu maitatzea?, arrazoizkoa al da Jainkoak zintzoak eta gaiztoak maitatzea? Ondo pentsatuz gero, Jainkoak bazuen arrazoirik aski, ni bazterrera uzteko, ni neure indarren arabera uzteko. Beraz, buru pixka batekin pentsatzen jarrita eta gure munduaren ibilera gatazkatsua ikusita eta neure errealitatea ezagututa, normala ez ote litzateke izango Jesusen mezua alde batera baztertzea, ezinezkotzat jota?
Baina, bada zerbait Hitz horretan eta nire barruan, maitasunari errenditzea beste irtenbiderik ez daukadala esaten didana; doako maitasunak daukala azken hitza esaten didana. Eskatzen zaiguna perfekzioa da, Jainkoaren mailako ontasuna. Gaztetan, giro erlijiosoan hezia izanez gero behintzat, izan ohi da perfekzio-garai bat, idealaren indarrak hegan eramaten zaituena. Santu izan nahi: lagun hurkoa, misioak, bertuteak..., beti gehiago.
Gero, baina, errealitatearen pisua sentitzen du batek, eta ulertzen duzu zure megalomania horiek ez dutela irtenbiderik zure eguneroko errealitatean. Errealitateak bere egia erakusten dizu. Perfekzioa gero eta urrutiago sumatzen du batek. Eta orduan zer? Ebanjelioa alde batera utzi? Beste mila zeregin sortzen da, egin behar dituzunak egin bai, baina etsipenez eta frustrazioz egiten dituzu. Ez zaizu barrutik inolako indarrik sortzen.
Edo beste aukera hau: ikusi, Jainkoak bere mailarako ez dituela heroiak aukeratu; pobreak baizik, maitatu ezinez dabiltzanak, ahulak, beren ezina aitortuz esker ona atergabe bizi eta aletzen dutenak. Ikus daitekeenez, kontua ez da sentimendu on batzuk sortzea eta batek perfekzioz maita dezakeela uste izatea. Egin beharko genukeena hau da: bizitzan gatazkak sortzen zaizkigunean eta, ondorioz, axolarik eza edo maitasunik eza gailentzen zaigunean, edo erremina edo gogorkeria, zeure bihotzera sartu. Artean maita dezakezu. Ez utzi bihotza ixten!
Jainkoaren erara maitatzea, barrutik iturri bat pizten dela ikusiz, ikusgarri ona da. Jainkoak bakarrik maita dezake, Jainkoak maite duen bezala! Derrigorrezkoa maitasun horretan sinestea da!
Iñaki Beristain (2014-2-18)
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 5, 38-48)
Joan zen igandekoari lotuta dator gaurkoa. Gehiago eskatzen digun Jesusen agintea eta itzala aipatu genituen orduan. Gaurko ebanjelioan, baina, orduko gehiago hura gehiegi bihurtu ote den! Jesusek esaten eta eskatzen diguna gure neurrietatik kanpo dagoela, ez dago dudarik. «Izan zaitezte guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona den bezala». Inoiz zorabioa aipatu izan dugu eta, noizbait hitz hauen aurrean jator jartzen bazara, ulertuko duzu zer den zorabioa! Jainkoaren mailan jartzen gaitu Jesusen Hitzak.