PAZKO ALDIKO IV IGANDEA
A zikloa
Sarrerako antifona
Jaunaren graziaz beterik dago lurra, Haren hitzak egin ditu zeruak. Aleluia.
Kolekta otoitza
Jainko ahalguztidun betierekoa,
eraman gaitzazu zeruko atseginen jabe izatera,
fededunen artalde apala iritsi dadin,
beronen artzain den Kristo iritsi den lekuraino.
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean errege bizi bait gizaldi eta gizaldietan. AMEN.
Apostoluen Eginetatik 2,14.36-41
Pentekostes egunean, Pedrok, hamaika apostoluen artean zutik, ahotsa indartuz, honela hitzegin zuen:
- ‘Israel-etxe guziak jakin beza ziur, zuek gurutziltzatu zenuten Jesus hau, Jaungoikoak Jaun eta Kristo egin duela’.
Hitz hauek bihotza ukitu zieten, eta honela esan zieten Pedrori eta beste apostoluei:
- ‘Senideok, zer egin behar dugu?’
Pedrok erantzun:
- ‘Bihotz-berri zaitezte eta bataiatu guztiok Jesu Kristoren izenean, zuen bekatuen barkamenerako, eta Espiritu Santua hartuko duzue. Izan ere, zuentzat da agintzaria, eta zuen seme-alabentzat, eta Jaunak, gure Jaungoikoak, dei ditzakeen guztientzat, urrutikoak badira ere’.
Hitz hauekin eta beste hitz askorekin behartzen zituen eta arrenka eskatzen zien, esanez:
- ‘Salba itzazue zeuen buruak gizaldi galdu honengandik’.
Haren hitza onartu zutenak bataiatu egin ziren. Eta egun hartan hiruren bat mila lagun bildu zitzaizkien.
ERANTZUN-SALMOA 22
JAUNA DUT ARTZAIN,
EZ NAIZ EZEREN BEHARREAN.
Jauna dut artzain ez naiz ezeren beharrean:
larre gurietan etzan erazten nau.
Atsedenezko iturrira narama,
eta birbizten dit barrena.
Banarama bidezior zuzenetik,
bere izenagatik.
Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gaitz-beldur,
Zu nerekin bait zaude:
zure zigorra eta makila,
hauek dira nere poza.
San Pedro Apostoluaren epistolatik 1 Pe 2,20b-25
Senide maiteok: On egiteagatik, nekeak eramanpenez jasaten badituzue, gauza ederra egiten duzue Jaungoikoaren begietan. Horretara deituak izan bait zarete.
Izan ere,
Kristok berak ere nekeak jasan zituen zuengatik,
bere urratsei jarraitzeko eredua zuei utzirik:
ez zuen egin bekaturik,
ez zuten aurkitu Haren ahotan gezurrik.
Gaizkiesaka zerabiltenean,
ez zien gaizki esanez erantzuten;
ez zien zemairik egiten nekaldian,
bere burua utzirik epaile zuzenaren eskuetan.
Gure bekatuak bere bizkarrean
habe gainera zituen eraman;
gu bekaturako hilik, santutasunerako bizi gaitezen;
Haren zauriek sendatu gaituzte.
Ardi galduak bezala zenbiltzaten;
baina orain zuen artzain
eta gotzaiarengana bihurtu zarete.
ALELUIA Ni naiz Artzain Ona, -dio Jaunak-;
ezagutzen ditut nire ardiak,
eta nireek ezagutzen naute Ni. ALELUIA!
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Joanen liburutik 10,1-10
Aldi hartan honela esan zien Jesusek farisearrei:
- “Egi-egiaz diotsuet: Artegira, atetik sartu beharrean, beste nonbaitetik sartzen dena, lapurra da eta harrapatzailea. Atetik sartzen dena da ardien artzaina. Honi ireki egiten dio atezainak, eta ardiek aditzen dute haren ahotsa; bakoitzari bere izenez deitzen dio, eta kanpora ateratzen ditu. Bere ardi guztiak atera ondoren, haien aurretik joaten da eta ardiek jarraitu egiten diote, ezagutzen bait dute haren ahotsa. Arrotzari, ordea, ez diote jarraituko; ihes egingo diote, arrotzen deia ez bait dute ezagutzen”.
Jesusek parabola hau esan zien, baina haiek ez zioten antzeman zer esan nahi zien. Beraz, berriro honela esan zien Jesusek:
- “Egi-egiaz diotsuet: Ni naiz ardien atea. Lehen etorri ziren guztiak lapurrak ziren eta harrapatzaileak; eta ardiek ez zieten entzun. Ni naiz atea. Niregandik sartzen dena, salbatuko da; sartuko da eta aterako, eta aurkituko du jatekoa. Lapurra ez dator, ostu, hil eta hondatzera baizik; Ni, berriz, bizia izan dezaten eta ugari izan dezaten etorria naiz”.
Homiliak
Senideok, hutsa adinako hitza entzun dugu! Hutsa adinako larreetan bazkatu eta janarituak izan gara! Hutsa adinako segurantza eta gozotasuna eman zaizkigu! Hutsa adinako edertasun eta argitan murgilduak izan gara! Konfiantzaren eta baretasunaren oinarriak ukitu ditugula sentitzen dugu. Ez al da horrela? Igualekoxe bizitzen da Arzain onaren itzalean! Igualekoxe!
Artzain ona. Ardiak. Artegiko atea. Artzainaren ahotsa. Jarraitu. Bizia izan. Sartu eta atera. Benetako artzaina, artzain arrotza. Horrelakoxe irudiak erabili ditu Jesusek, Pazkoko bizi berria adierazteko. Eta, aizu!, zergatik ez ditugu irudi honen barruak mihatzen, Pazkoa ulertzeko?
Judutar artzantzan, gauetan, artzainen batzuk beren ardiak bildu eta denak toki batean gordetzen zituzten, goarda baten ardurapean. Goizean, artzain bakoitza joaten zen ardiak zeuden tokira eta bakoitzak bere ardiak eramaten zituen larrera. Ardi bakoitzak ezagutzen zuen bere artzainaren ahotsa eta deia. Artzainak ere ezagutzen zituen bere ardiak. Ardiek ez zioten edozein artzaini segituko. Ardiek ongi bereizten dute beren artzaina. Badakite norenak diren.
Entzule adiskidea, jarri gaitezen ardien tokian. Guk, gizakiok, artalde handi eta zabala osatzen dugu. Gu ere dei askoren entzule gara. Goizero-goizero, artzain asko eta era askotakoak datozkigu deika, haienak garela esanez. Eta, jakina, bakoitzak hauta dezake bere pertenentzia. Ni norena naiz? Nori jarraitu nahi diot. Egunero-egunero zein artzainen atzetik ateratzen naiz? Zeini edo zeri jarraitu nahi diot? Zeinen ahotsa nahi dut aditu? Zeinen artaldekide nahi dut izan? Hemen independiente ustetan ibiltzea alperrik ote den! Batena edo besterena izan beharra dago! Bakoitzak neurtu behar ditu bere pertenentziak! Eta, gainera, pertenentzia guztiak dira errespetagarriak.
Jesusen artaldeko kide ohartu garenok, lasai sentitzen dugu geure barrua, egunero Artzain onaren deia entzuten dugunean. Haren ahotsa entzuteak geure onera ekartzen digu barrua. Badakigu zenbat maitatu gaituen. Badakigu banan-banan aukeratu gaituela. Badakigu izugarri zori ona izan dugula artalde honen kide egin gaituenean. Eta goizero-goizero zeure izenez deitzen zaituenean, zer nahi duzu?, bakea eta alaitasuna sentitzen ditugu. Jesus ez baita asmo esanezineko batzuren morrontzan lotzen gaituen bizi-lapurra. Gure pertenentzia pozten duen ate askatu eta askatzailea da. Ederra da maitatu gaituenaren itzalean sentitzea.
Eta gero, haren bideetan abiatzen zara. Bera aurretik, bidea zabaltzen, Pazko bideetan aurrera. Ez ditu ardiak bidali aurretik, nora ezean, bide bila. Berak urratu du bizirako bidea. Eta, zeure zalantza eta beldur eta guzti, badakizu bizi-bideetan zoazela. Badakizu bidea egina dagoela. Badakizu Bera artaldean tarteko dihoala beti. Badakizu nora zoazen. Eta badakizu norekin zoazen. Badakizu, bideak honelakoak eta halakoak izan, erabakiorra ez dela nolakoak diren, baizik zu norena zaren.
Horregatik, eguneroko galdera sakona ez da «nora goazen», baizik «norenak garen». Ni noren atzetik edota noren ahotsera ateratzen naiz artegitik. Zein ahotsek esnatzen gaitu jarraipidera? Zein ahotsek deituta noa mundura eta bizitzara? Lehen esan dizut, hemen independiente-ametsak alferrikakoak dira. Beti gara norbaitenak edo zerbaitenak. Ni norena naiz? Zu norena zara? Baina eguneroko bizitzan! Zein atetatik ateratzen gara?
Eta pozgarria da, pozgarririk baldin bada, gure atea eta gure ahotsa Jesusena dela aitortzea. Ez al da kuriosoa? Zoriona beti ate-atzean sentitzen dugu, atea igarota. Denok gaude ate askoren aurrean. Daukagunarekin ez konformatu nahi, eta beti ateren bat ireki nahi izaten dugu: hortxe dago zoriona! Gaur esan zaigu Jesus dela egiazko zoriona gordetzen duen atea. Eta ate hori Pazkoan ireki egin zaigu, zabal-zabal. Beste ateak irekitzea ez du merezi. Ireki bai, baina ate-atzean frustrazioa! Jesusen ateak zorionerako igaropidea eskaintzen dizu. Jesusek ematen dizkigun larreak, larre onak dira, poz eta zorion-larreak. Jesus «bizia izan dezagun eta ugari izan dezagun» etorri da. Eta hori ederra da, alajaina!
Nola ireki ate hori, zorionera daraman Jesusen ate hori? Batzuek uste dute dirua dela giltza, edo agintea, edo ez sufritzea, edo indarra, edo edertasuna. Horrek guztiak, ona izanik ere, ez digu Jesusen atea irekitzen. Jesusen gurutzea da Aitarenganako bidea irekitzen digun Pazko-giltza.
Sar zaitez zeure barrura, adiskidea, eta galde ezazu: Ni norena naiz? Noren ahotsa entzuten dut? Noren deira nabil? Zer edo nor zerbitzatzen dut? Eta seguru asko zeure bizitzaren zalantza eta beldur eta ezin eta tristura askoren erantzuna aurkituko duzu. Edo, onenean, bizi duzun poz sakonaren iturria aurkituko duzu. Azkenean geuk egiten dugun aukeraren seme-alaba baikara bizitzan. Eta esan dut, aukera guztiak dira errespetagarriak, baina aukera guztiak ez dira biziemaleak. Hortxe dago koxka. Eta gure aukera, Artzain onaren aukera, benetan aukera bizigarria suertatu zaigu. Pazkoa gertatu zaigu!
Goazen, gaur ere, goiz honetan ere, ahotsaren atzetik, biziaren larreetara eta bizi gaitezen, eta oparotasunez bizi! Eseri gaitezen artzain onaren zorion-mahaian. Eta bizia sor dezagun gure inguruan!
Iñaki Beristain (2014-5-8)
Homilia bakarrik argitaratzen dut hemen, gainerako beste lagungarriak liburu batean argitaratu ditut-eta: Igandetik igandera A urtea. Han daude monizio guztiak eta Jainko-hertriaren otoitza).

Iñaki Beristain (2017-5-3)
Beti bidean, beti bila
(Igandeko Ebanjelioa: Jn 10, 1-10) Ardiez eta artzainez mintzo delako edo, zenbaiti ezkutuan geratzen zaio igande honetako irudia. Artzainarena ulertzen dugu. Artaldearena ere bai, ez nuke ondo ulertzen dugunik esango baina! Hala ere, igande honetako atala beste irudi batez ari zaigu, atearen irudiaz. Ikasleek ez omen zuten ulertu eta guk ere apenas. Jesusek esaten du, bera dela igaro beharreko atea eta ate horretatik igaroz aurkituko dugula benetako bizi-sentidua.
Badira beste ateak, hori bistakoa da. Zein ate igaro behar den, bizitzan asmatzeko, hori da kontua. Jesusen ateak bere ondorioak ditu, beste ateek dituzten bezalaxe. Baina, ondorio desberdinak, noski. Jesusen atea ez igaro nahi eta beste ate bat aukeratu dutenek jakingo dute zertan ari diren; ez zaigu guri tokatzen haien aukeraz gaizki pentsatu edo esaterik. Bakoitzak berea!
Baina, igandeko zati honen haritik, Jesusen atea igarotzeak dakartzan onurak azpimarratu behar ditugu. Aurretik esanda uzten dugu, hala ere, hau ez dela buruz jakiten, bizi-esperientzia eginez baizik. Inork ez digu esperientzia hori emango. Bakoitzak bideratu behar ditu esperientzia hori bizitzeko baldintzak bere bizitzan. Eta gertatzen zaionean, jakingo du sekulako erregalua egin diola Jesus berpiztuak. Beste ateen atzean zer dagoen, ez zaigu hainbeste axola. Axola zaiguna da zer ematen digun Jesusek.
Bada, testuaren azken aldera, esaldi labur bezain argigarria, Jesusen atearen beste aldean zer dagoen adierazten duena: «Neu naiz atea; ate honetan zehar sartzen dena, onik izango da, sartuko da eta aterako, eta larreak aurkituko ditu».
Aurrena, «onik izango da». Jesusen atea igarotzen duena onik izango da; beste itzulpen batzuetan esaten denez, salbatuko da. Gizakiaren benetako izan-bidea eskaintzen du Jesusek. Ez da ari geroko salbazio betikoaz; baizik, pertsonaren bizibidea pozten duen dohainaz ari da. Onik izatea, azken batean, bizitzari sentidua aurkitzea da, egiten eta nozitzen den guztia onetik irakurri ahal izatea, dena argiaren pozetan ikusi eta gozatzea. Dena? Bai, dena: barrukoa, harremana, sufrimendua, heriotza, lana...
Bigarrena, «sartuko da eta aterako». Jesusen ateak ez du inor kateatzen edo behartzen. Jesusen atea beti zabalik dago. Jesusek ez du inor behartzen edo derrigortzen. Jesusek bere dohainaren eskaintza librea egiten du. Eta denok dakigu, gizakiak gehien estimatzen duen dohaina askatasunarena dela. Gure gizarteko eta munduko eskaintza askok gizakion askatasuna bihurrituko ez balu! Mundu honetako indarrek badakite beren arrakasta gizakia behartzean datzala. Jesusek ez du horrela jokatzen. Eta Jesusen Elizak ere ez luke horrela jokatu behar! Gizakiaren askatasunak balio sakratua dauka.
Azkenik, «larreak aurkituko ditu». Ez da erraza izaten behar duguna aurkitzea: geure gizatasuna garatzeko behar duguna, geure sinesmena argitzeko behar duguna, harremanak beren onenean zaintzeko behar duguna... Gizakiok behar ditugun larreak ez dira beti eskura izaten. Jesusen atearen beste aldean bada gizatasuna bere betean lantzeko behar dugun guztia. Jesusek berak ematen digu behar dugun janaria. Berak indartzen gaitu, maitasunaren dohainez janarituz.
Ateak era bateko edo besteko itxura erakuts dezake. Ate bat bestea baino dotoreagoa, erakargarriagoa, izan daiteke. Baina, benetan aztertu eta ikusi behar dena, atearen beste aldean eskaintzen zaiguna da. Jesusek ez du engainatzen: atea, bere itxuran, nahiko latza ager daiteke, iluna, zaila. Baina, beste aldean eskaintzen duenak ez du parekorik.
Eliztarroi, atearen beste aldea ezagutzeko poza izan dugunoi, zera dagokigu: atearen itxura ontzea, gizon-emakume guztiek ate hori igaro eta benetako zorionaren izanbidea aurki dezaten. Inportantea, atearen beste aldean baitago.
Iñaki Beristain (2014-5-8)
Ardiez eta artzainez mintzo delako edo, zenbaiti ezkutuan geratzen zaio igande honetako irudia. Artzainarena ulertzen dugu. Artaldearena ere bai, ez nuke ondo ulertzen dugunik esango baina! Hala ere, igande honetako atala beste irudi batez ari zaigu, atearen irudiaz. Ikasleek ez omen zuten ulertu eta guk ere apenas. Jesusek esaten du, bera dela igaro beharreko atea eta ate horretatik igaroz aurkituko dugula benetako bizi-sentidua.
Badira beste ateak, hori bistakoa da. Zein ate igaro behar den, bizitzan asmatzeko, hori da kontua. Jesusen ateak bere ondorioak ditu, beste ateek dituzten bezalaxe. Baina, ondorio desberdinak, noski. Jesusen atea ez igaro nahi eta beste ate bat aukeratu dutenek jakingo dute zertan ari diren; ez zaigu guri tokatzen haien aukeraz gaizki pentsatu edo esaterik. Bakoitzak berea!
Baina, igandeko zati honen haritik, Jesusen atea igarotzeak dakartzan onurak azpimarratu behar ditugu. Aurretik esanda uzten dugu, hala ere, hau ez dela buruz jakiten, bizi-esperientzia eginez baizik. Inork ez digu esperientzia hori emango. Bakoitzak bideratu behar ditu esperientzia hori bizitzeko baldintzak bere bizitzan. Eta gertatzen zaionean, jakingo du sekulako erregalua egin diola Jesus berpiztuak. Beste ateen atzean zer dagoen, ez zaigu hainbeste axola. Axola zaiguna da zer ematen digun Jesusek.
Bada, testuaren azken aldera, esaldi labur bezain argigarria, Jesusen atearen beste aldean zer dagoen adierazten duena: «Neu naiz atea; ate honetan zehar sartzen dena, onik izango da, sartuko da eta aterako, eta larreak aurkituko ditu».
Aurrena, «onik izango da». Jesusen atea igarotzen duena onik izango da; beste itzulpen batzuetan esaten denez, salbatuko da. Gizakiaren benetako izan-bidea eskaintzen du Jesusek. Ez da ari geroko salbazio betikoaz; baizik, pertsonaren bizibidea pozten duen dohainaz ari da. Onik izatea, azken batean, bizitzari sentidua aurkitzea da, egiten eta nozitzen den guztia onetik irakurri ahal izatea, dena argiaren pozetan ikusi eta gozatzea. Dena? Bai, dena: barrukoa, harremana, sufrimendua, heriotza, lana...
Bigarrena, «sartuko da eta aterako». Jesusen ateak ez du inor kateatzen edo behartzen. Jesusen atea beti zabalik dago. Jesusek ez du inor behartzen edo derrigortzen. Jesusek bere dohainaren eskaintza librea egiten du. Eta denok dakigu, gizakiak gehien estimatzen duen dohaina askatasunarena dela. Gure gizarteko eta munduko eskaintza askok gizakion askatasuna bihurrituko ez balu! Mundu honetako indarrek badakite beren arrakasta gizakia behartzean datzala. Jesusek ez du horrela jokatzen. Eta Jesusen Elizak ere ez luke horrela jokatu behar! Gizakiaren askatasunak balio sakratua dauka.
Azkenik, «larreak aurkituko ditu». Ez da erraza izaten behar duguna aurkitzea: geure gizatasuna garatzeko behar duguna, geure sinesmena argitzeko behar duguna, harremanak beren onenean zaintzeko behar duguna... Gizakiok behar ditugun larreak ez dira beti eskura izaten. Jesusen atearen beste aldean bada gizatasuna bere betean lantzeko behar dugun guztia. Jesusek berak ematen digu behar dugun janaria. Berak indartzen gaitu, maitasunaren dohainez janarituz.
Ateak era bateko edo besteko itxura erakuts dezake. Ate bat bestea baino dotoreagoa, erakargarriagoa, izan daiteke. Baina, benetan aztertu eta ikusi behar dena, atearen beste aldean eskaintzen zaiguna da. Jesusek ez du engainatzen: atea, bere itxuran, nahiko latza ager daiteke, iluna, zaila. Baina, beste aldean eskaintzen duenak ez du parekorik. Eliztarroi, atearen beste aldea ezagutzeko poza izan dugunoi, zera dagokigu: atearen itxura ontzea, gizon-emakume guztiek ate hori igaro eta benetako zorionaren izanbidea aurki dezaten. Inportantea, atearen beste aldean baitago.
Iñaki Beristain (2017-5-3)