URTEAN ZEHAR XVII IGANDEA
A zikloaErregeen liburutik 1Er 3,5.7-12
Egun haietan, Jauna agertu zitzaion Salomoni gauez ametsetan, eta honela esan zion:
- “Eska iezadazu nahi duzuna”.
Salomonek erantzun:
- ‘Jauna, ene Jainko, Zuk ipini nauzu, zure serbitzari hau, nire aita Dabiden lekuan errege. Ni, ordea, ume naiz; ez dakit nondik nora jo. Zure serbitzari hau, Zuk aukeratutako herriaren erdian dago, ugariaren ugariz ezin konta eta zenbatu-halako herri haundian. Emaiozu zure serbitzari honi bihotz zentzuduna, zure herria gidatzeko, ona eta txarra bereizteko. Izan ere, nork gida dezake zure herri haundi hau?’
Gogoko izan zitzaion Jaunari, Salomonek eskabide hau egitea, eta esan zion:
- “Hori eskatu duzulako, eta ez zeuretzat bizi luzerik, ez aberastasunik, ezta zure etsaien heriotzarik ere, baizik-eta zuzen erabakitzeko jakinduria eskatu duzulako, beteko dut Nik, zuk eskatua: emango dizut bihotz zentzudun eta jakintsua, zuk baino lehen inork izan ez duen bezalakoa, eta zure ondoren ere inork izango ez duen bezalakoa”.
ERANTZUN-SALMOA 118
BAI MAITE DUDALA, JAUNA,
ZURE LEGEA.
Hau da, Jauna –esan dut–, nire ondarea:
zure hitzak betetzea.
Niretzat zure ahoko legea
urre eta zilar asko baino hobea.
Horregatik ditut zure aginduak urrea baino,
urre garbia baino maiteago.
Horregatik hartzen ditut zure arauen bideak
eta gorroto ditut bide gezurtiak.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei 8,28-30
Senideok: Badakigu, gauza guztiak onerako ari direla, Jaungoikoa maite dutenentzat, Haren erabakiz deituentzat.
Izan ere, Jainkoak aurrez ezagutu zituenak, aukeratu ere egin zituen, bere Semearen irudiko izan zitezen; Hau, senide askoren artean lehen-seme izan zedin. Aurrez aukeratu dituenak, deitu ere egin zituen; deituei, berriz, bere zuzentasuna eman zien; eta zuzen-eginak, aintzaz bete zituen.
ALELUIA Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna,
zure erreinuko misterioak
jende xumeari erakutsi baitizkiozu. ALELUIA!
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Mateoren liburutik 13,44-52
Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zion jendeari:
- “Zeruetako erreinua, soroan ezkutatutako gordailuaren antzekoa da. Aurkitzen du gizon batek eta gorde egiten du. Pozez beterik joaten da, saltzen ditu dauzkan gauza guztiak, eta soroa erosten du.
Era berean, zeruetako erreinua, harri bitxi ederren bila dabilen merkatariaren antzekoa da. Bat oso bikaina aurkitzen duenean, joaten da, saltzen ditu dauzkan gauza guztiak, eta harri bitxia erosten du.
[Era berean, zeruetako erreinua itsasora botazen den sarearen antzekoa da. Era guztietako arraiak hartzen ditu. Beterik dagoenean, ateratzen dute itsas bazterrera eta, eseririk, onak saskirako bereizten dituzte, eta txarrak kanpora botatzen. Horrela gertatuko da gizaldiaren azkenean: aterako dira aingeruak eta, zintzoen artetik gaiztoak bereizi, eta su-leizera amilduko dituzte. Han izango da negarra eta hotz-karraska!”
Orduan Jesusek galdetu zien: “Ulertu al duzue?”
Haiek erantzun: ‘Bai!’
Eta Jesusek: “Beraz, zeruetako erreinuan ikasia den idazlaria, bere gordailutik gauza zaharrak eta berriak ateratzen dituen etxe-nagusiaren antzekoa da”.]
Homiliak
Azken bi igandeetan irakurri ditugun parabolen jarraikoak dira gaurko hauek ere. Eta parabola eta kontakizun hauen helburua bakarra da: Jesusek ekarri digun Erreinuaren azalpena egitea. Nola jokatzen du Jainkoaren Erreinuak mundu honetan? Ari al da Jainkoa ezer egiten? Non antzematen zaio Jainkoaren Erreinuaren presentziari? Galdera horien erantzun ziren aurreko igandeetako parabolak, eta galdera beren erantzun gaurkoak ere. Jainkoaren Erreinua kontrola ezina da giza neurriz; baina, horrek ez du esan nahi Jainkoaren ekintza ez denik sumatzen mundu honetan.
Legamiaren dinamikaz, barrutik kanpora; mostaza haziaren antzera, txikitik handira; Jainkoak arrapaladan botatzen duen haziaren antzera… Horrela jokatzen du Jainkoak gure barruan eta gizartean. Baina, hori bai, jokatu jokatzen du. Ez guk nahi izango genukeen bezala; baina beti egiten du bere lana. Jainkoaren Erreinua ari da mundu hau sakon-sakonetik aldatzen eta berritzen. Ekintza txikia da, geure neurriz begiratzen badiogu, hori horrela da.
Baina, eta hau da gaurko parabolen esanahia, Jainkoaren Erreinu hori deskubritzen dugunean, kitto!: beste guztiak ez du ezer askorik balio. Edo beste era batera esanda: beste guztia, aurkitu duzun harribitxiaren zerbitzura jartzen da. Hain da baliozkoa, hain da estimagarria, beste guztia hori erosteagatik saltzea merezi du. Jainkoarekin topo egiten denean, beste guztia erabat relatibizatua geratzen da.
Horrek zer esan nahi digu? Jainkoa ez dela mila gauzaren artean beste gauza bat. Jainkoak ez duela izan nahi balioen artean balio inportantea. Jainkoak ez duela gure bihotzean mila maitasunen artean maitasun pixka bat nahi. Jainkoa horretan erabatekoa da: dena eskatzen du. Jainkoak bizitzaren erdigune eta ardatz bihurtu nahi du. Jainkoak izan nahi du, hainbeste otoitzetan esaten dugun hori: bihotzeko «Jaun eta errege».
Baina, noski, hori ez da aginduz eta ohituraz edo hala behar duelako egiten. Benetako deskubrimendu bat behar da. Uste gabeko topaketa bat eskatzen du horrek. Espero ez den edo espero zenaren gainetik dagoen aurkikuntza ikusgarri bat dago oinarrian. Ez da nor bakoitzaren borondatez lortzen den zerbait. Ez da giza ahaleginez irabazten den ezer. Ez da portaera jakin baten ondorio. Ez da gure maitasunaren trukekoa. Espero ez zen, uste gabeko, aurkikuntza ikusgarria dela esan dugu eta halaxe da.
Jakina!, gaurko gizartean ez daukagu erraza Jainkoaren balioetara tolestatzea. Ez daukagu erraza, Jainkoa gure biziko baliotzat hartzea. Hainbeste balio eta gauza eskaintzen zaigu! Gizartean zenbait paradigma erabakia eta finkatua dago: dirua, lanpostu ona, irudia, txaloa, aitorpena, osasuna, gorputza zaintzea. Eta ez da harritzekoa balio horien morrontzan erortzea. Ez dugu esan nahi horrekin, baliozkoak ez direnik; baina ezin daitezke bihotzaren balio ardatzekotzat har. Eliza eta fedea ez daude horien kontra. Esan nahi duguna zera da: horiek baino gehiago den zerbait edo Norbait behar duela gure giza bihotzak! Eta askotan beste balio horien artean erabat galtzen dugula bizi-balio nagusia!
Eta beste horien bila grinatan ibilita, zer irabazten dugu? Zoriona bai? Bizipoza bai? Bizi-sentidua bai? Gure bizitzak, behar duen ardatza bilatzen al du horiekin
guztiekin? Hori da kontua: barrua hutsik uzten digutela bigarren mailako balio horiek. Ez balio ez direlako, baizik beste balio nagusia falta denean ezerk ez gaituelako asetzen. Azkenean, ez da balioen gorabeheran eztabaidan hasteko kontua. Apustua argi eta garbi dago zein den: zerk egiten gaitu barrutik libre eta zorioneko? Gure bizitzaren barruko izan-grinak zerk asetzen ditu? Gure barruko bokazio nagusia bere onean sentitzen al dugu? Beste guztia alfer-hitzetan ibiltzea da! Zorionaren apustua dago gure bizitzaren erronka nagusitzat!
Norbaitek pentsa lezake, Jainkoa bilatuz mundu honetako balioak galdu egiten direla. Badauka deskuido ederra! Jainkoarekin ez da ezer galtzen. Gauzak eta balioak beren lekuan jartzen dira. Bizitza zentratu egiten da. Gure bizitzak ardatza hartzen du. Eta, alde horretatik, bizitza bateratu egiten da. Eta dena bere benetako balioan ikusten da. Lehenengo irakurgaiko Salomon gazteari begiratu besterik ez daukagu: bizitza ongi bideratzeko jakinduria eskatzen du. Eta horrekin bizitzako gauza inportanteak bideratzen dira.
Jainkoa, gure bihotzarentzako altxorra, aurkitzen denean, orduan konturatzen zara dena aldatu eta bere onera etorri zaizula. Guztia on eta bedeinkazio bihurtzen zaizu, San Paulok esan digun bezala: «Dena onerako da Jainkoa maite dutenentzat». Ikusten duzu zeure barruko bokazioa betetzen zaizula. Ikusten duzu zeure barrua bere onera datorkizula. Ikusten duzu dena saltzea merezi duen zerbait gertatu zaizula.
Detaile bat aipatu nahi dut: ebanjelioko gizakiak ez du dena saltzen bila hasteko; altxorra aurkituta gero saltzen du dena. Irabazi segurura jokatzen du. Baina hori bai, dena saldu egin behar da. Baina gutxia saldu, dena izanik ere, dena aurkitzeko, altxorra jasotzeko. Horrela esanda hitz-jokoan gabiltzala ematen du; baina ez dago honetan hitz-jokorik. Gertatu zaionak badaki. Maitasun uste gabeko bat aurkitzea da. Eta hori gertatzen zaizunean, badakizu; eta gertatzen ez bazaizu, dena hutsa iruditzen zaizu. Besterik ez dago.
Gauza bat opa dizut, entzule adiskide: gerta dakizula! Jainkoak aurki zaitzala zeure bizibidean eta senti dezazula Jainkoak barru-barrutik betetzen zaituela. Eukaristia hau ere horretarako da, altxorra aurkitzeko!
Iñaki Beristain (2014-7-23)
Azken bi igandeetan irakurri ditugun parabolen jarraikoak dira gaurko hauek ere. Eta parabola eta kontakizun hauen helburua bakarra da: Jesusek ekarri digun Erreinuaren azalpena egitea. Nola jokatzen du Jainkoaren Erreinuak mundu honetan? Ari al da Jainkoa ezer egiten? Non antzematen zaio Jainkoaren Erreinuaren presentziari? Galdera horien erantzun ziren aurreko igandeetako parabolak, eta galdera beren erantzun gaurkoak ere. Jainkoaren Erreinua kontrola ezina da giza neurriz; baina, horrek ez du esan nahi Jainkoaren ekintza ez denik sumatzen mundu honetan.
Legamiaren dinamikaz, barrutik kanpora; mostaza haziaren antzera, txikitik handira; Jainkoak arrapaladan botatzen duen haziaren antzera… Horrela jokatzen du Jainkoak gure barruan eta gizartean. Baina, hori bai, jokatu jokatzen du. Ez guk nahi izango genukeen bezala; baina beti egiten du bere lana. Jainkoaren Erreinua ari da mundu hau sakon-sakonetik aldatzen eta berritzen. Ekintza txikia da, geure neurriz begiratzen badiogu, hori horrela da.
Baina, eta hau da gaurko parabolen esanahia, Jainkoaren Erreinu hori deskubritzen dugunean, kitto!: beste guztiak ez du ezer askorik balio. Edo beste era batera esanda: beste guztia, aurkitu duzun harribitxiaren zerbitzura jartzen da. Hain da baliozkoa, hain da estimagarria, beste guztia hori erosteagatik saltzea merezi du. Jainkoarekin topo egiten denean, beste guztia erabat relatibizatua geratzen da.
Horrek zer esan nahi digu? Jainkoa ez dela mila gauzaren artean beste gauza bat. Jainkoak ez duela izan nahi balioen artean balio inportantea. Jainkoak ez duela gure bihotzean mila maitasunen artean maitasun pixka bat nahi. Jainkoa horretan erabatekoa da: dena eskatzen du. Jainkoak bizitzaren erdigune eta ardatz bihurtu nahi du. Jainkoak izan nahi du, hainbeste otoitzetan esaten dugun hori: bihotzeko «Jaun eta errege».
Baina, noski, hori ez da aginduz eta ohituraz edo hala behar duelako egiten. Benetako deskubrimendu bat behar da. Uste gabeko topaketa bat eskatzen du horrek. Espero ez den edo espero zenaren gainetik dagoen aurkikuntza ikusgarri bat dago oinarrian. Ez da nor bakoitzaren borondatez lortzen den zerbait. Ez da giza ahaleginez irabazten den ezer. Ez da portaera jakin baten ondorio. Ez da gure maitasunaren trukekoa. Espero ez zen, uste gabeko, aurkikuntza ikusgarria dela esan dugu eta halaxe da.
Jakina!, gaurko gizartean ez daukagu erraza Jainkoaren balioetara tolestatzea. Ez daukagu erraza, Jainkoa gure biziko baliotzat hartzea. Hainbeste balio eta gauza eskaintzen zaigu! Gizartean zenbait paradigma erabakia eta finkatua dago: dirua, lanpostu ona, irudia, txaloa, aitorpena, osasuna, gorputza zaintzea. Eta ez da harritzekoa balio horien morrontzan erortzea. Ez dugu esan nahi horrekin, baliozkoak ez direnik; baina ezin daitezke bihotzaren balio ardatzekotzat har. Eliza eta fedea ez daude horien kontra. Esan nahi duguna zera da: horiek baino gehiago den zerbait edo Norbait behar duela gure giza bihotzak! Eta askotan beste balio horien artean erabat galtzen dugula bizi-balio nagusia!
Eta beste horien bila grinatan ibilita, zer irabazten dugu? Zoriona bai? Bizipoza bai? Bizi-sentidua bai? Gure bizitzak, behar duen ardatza bilatzen al du horiekin guztiekin? Hori da kontua: barrua hutsik uzten digutela bigarren mailako balio horiek. Ez balio ez direlako, baizik beste balio nagusia falta denean ezerk ez gaituelako asetzen. Azkenean, ez da balioen gorabeheran eztabaidan hasteko kontua. Apustua argi eta garbi dago zein den: zerk egiten gaitu barrutik libre eta zorioneko? Gure bizitzaren barruko izan-grinak zerk asetzen ditu? Gure barruko bokazio nagusia bere onean sentitzen al dugu? Beste guztia alfer-hitzetan ibiltzea da! Zorionaren apustua dago gure bizitzaren erronka nagusitzat!
Norbaitek pentsa lezake, Jainkoa bilatuz mundu honetako balioak galdu egiten direla. Badauka deskuido ederra! Jainkoarekin ez da ezer galtzen. Gauzak eta balioak beren lekuan jartzen dira. Bizitza zentratu egiten da. Gure bizitzak ardatza hartzen du. Eta, alde horretatik, bizitza bateratu egiten da. Eta dena bere benetako balioan ikusten da. Lehenengo irakurgaiko Salomon gazteari begiratu besterik ez daukagu: bizitza ongi bideratzeko jakinduria eskatzen du. Eta horrekin bizitzako gauza inportanteak bideratzen dira.
Jainkoa, gure bihotzarentzako altxorra, aurkitzen denean, orduan konturatzen zara dena aldatu eta bere onera etorri zaizula. Guztia on eta bedeinkazio bihurtzen zaizu, San Paulok esan digun bezala: «Dena onerako da Jainkoa maite dutenentzat». Ikusten duzu zeure barruko bokazioa betetzen zaizula. Ikusten duzu zeure barrua bere onera datorkizula. Ikusten duzu dena saltzea merezi duen zerbait gertatu zaizula.
Detaile bat aipatu nahi dut: ebanjelioko gizakiak ez du dena saltzen bila hasteko; altxorra aurkituta gero saltzen du dena. Irabazi segurura jokatzen du. Baina hori bai, dena saldu egin behar da. Baina gutxia saldu, dena izanik ere, dena aurkitzeko, altxorra jasotzeko. Horrela esanda hitz-jokoan gabiltzala ematen du; baina ez dago honetan hitz-jokorik. Gertatu zaionak badaki. Maitasun uste gabeko bat aurkitzea da. Eta hori gertatzen zaizunean, badakizu; eta gertatzen ez bazaizu, dena hutsa iruditzen zaizu. Besterik ez dago.
Gauza bat opa dizut, entzule adiskide: gerta dakizula! Jainkoak aurki zaitzala zeure bizibidean eta senti dezazula Jainkoak barru-barrutik betetzen zaituela. Eukaristia hau ere horretarako da, altxorra aurkitzeko!
Iñaki Beristain (2017-7-28)
Beti bidean, beti bila
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 13, 44-52) Badu gaurko ebanjelioak esaldi gogoangarri eta gogoratzeko bat, eta bera arakatu nahi nuke gaurko lantxoan. Hauxe da esaldia: «Zeruetako erreinuan ikasia dena, bere gordailutik gauza zaharrak eta berriak ateratzen dituen etxe-nagusiaren antzekoa da». Esaldi honek gaurkoan, eta ez dakit zergatik, halako erasan berezia eragin dit barnean; gaurko Elizari eta eliztarroi begira batik bat. Uste dut baduela bere barnean sekulako gaurkotasuna duen mezua.
Eliztarrok sarri «gauza zaharrekin» ibiltzen gara. Tradizio handien seme-alaba gara, eta tradiziotik jaso duguna hezurretan itsatsia geratu zaigu. Katekesiak, hitzaldiek, usadioek barru-barruan josi digute betikoaren zera berezia. Eta tradizioarekiko lotura hori ez daukagu berehala askatzen uzteko. Eta ez dut esango hori berez txarra denik. Leialtasun horrek badu bere balioa eta gure fedeak duen betiko hori ongi azpimarratzen eta baloratzen du. Hori ona da.
Baina, auzi honetan arazoa beste aldetik datorkigu, berriaren aldetik alegia. «Erreinuan aditua denak» gauza berriak ere ateratzen baititu. Eta honetan ez gabiltza hain argi. Ebanjelioak gaurko gizarteari eman nahi diona zer den ez dugu hain garbi ikusten. Ez dakigu zer eta nola eskaini. «Zer» akaso bai: betikoa! Baina betiko hori «nola» eskaini gaur egungo gizon-emakumeei dagokien eran? Hortxe arazoa eta hortxe ezintasun handi baten testigantza.
Baina, zergatik gertatzen zaigu hau? Akaso gaurko ebanjelioko parabola batek argitzen digu hori ere. Alegia, gure fedeak sinesten eta maitatzen duena benetako «altxor» ote dugu? Gure poza eta betetasuna Jesusek adierazi digun Jainkoaren proiektua ote da? Eta proiektu horren edertasunak beti berritasun sakonaren dinamikan ote gauzka? Beharbada, ikasi egin ditugu gauzak, betiko gauzak. Eta ez dugu Berri Ona benetako grina bezala bizi. Eta barnean grina bizia ez daraman ariketari dena aspertu egiten zaio.
Esan daiteke, eta norbaitek esango dit: Ebanjelioa ez al da ba betikoa?, ez al du betiko balio?, ez al da aldatzen ez dena? Bai, noski, betikoa da eta betiko balioa du eta alderdi horretatik ez da aldatzen. Baina, bada besterik: betiko hori eskakizun berrien harira moldatu behar da. Barru-barruan bizi duguna beti berritu egiten zaigu. Eta Jesusen Berri Ona ere, barru-barrutik biziko bagenu, beti berritzen, beti gaurkotzen arituko litzateke guregan. Eta ez litzateke errezeta askoren beharrik izango. Barruko pasioa era askotara eta era gaurkotu askotara aterako litzaiguke.
Ez dut honekin ebanjelizazioak duen zailtasuna ahaztuta utzi nahi. Badakit gauzak ez direla batere samurrak. Badakit gaurko giroak ez duela ebanjelizazioa errazten. Baina, hori ere ez dugu aitzakia bihurtu behar. Sekulako altxorra daukagu «kutxan». Betiko balio duen altxorra. Baina altxor hori ezin dezakegu jendeari botatzeko harri bihur. Gaurko gizakiak molde berrietarako deia egiten digu. Eta betiko edertasuna molde berrietan azaldu behar dugu.
Zer ari zaigu gertatzen? Gaurko moldeak ez ditugula hain erraz kontrolatzen? Ez gaudela oso seguru, esku artean daukagun hori «altxorra» ote den? Beldurra sentitzen dugula? Gaur egun Ebanjelioak ez duela jendea erakartzen? Zer da gertatzen zaiguna?
Galdera hauek denak egin behar ditugu. Baina, gaurko ebanjelioak eskatu digun jarrera ere ez genuke ahaztuta utzi behar. Betiko «kutxatik» beti gauza berriak eskaini nahi dizkio Jainkoak gaurko gizarteari. Eta gu gara eskaintza horren bitarteko. Zaharren eta berrien kutxan atergabe bilatu eta eskain dezagun «Berri» Ona.
Iñaki Beristain (2014-7-23)
Badu gaurko ebanjelioak esaldi gogoangarri eta gogoratzeko bat, eta bera arakatu nahi nuke gaurko lantxoan. Hauxe da esaldia: «Zeruetako erreinuan ikasia dena, bere gordailutik gauza zaharrak eta berriak ateratzen dituen etxe-nagusiaren antzekoa da». Esaldi honek gaurkoan, eta ez dakit zergatik, halako erasan berezia eragin dit barnean; gaurko Elizari eta eliztarroi begira batik bat. Uste dut baduela bere barnean sekulako gaurkotasuna duen mezua.
Eliztarrok sarri «gauza zaharrekin» ibiltzen gara. Tradizio handien seme-alaba gara, eta tradiziotik jaso duguna hezurretan itsatsia geratu zaigu. Katekesiak, hitzaldiek, usadioek barru-barruan josi digute betikoaren zera berezia. Eta tradizioarekiko lotura hori ez daukagu berehala askatzen uzteko. Eta ez dut esango hori berez txarra denik. Leialtasun horrek badu bere balioa eta gure fedeak duen betiko hori ongi azpimarratzen eta baloratzen du. Hori ona da.
Baina, auzi honetan arazoa beste aldetik datorkigu, berriaren aldetik alegia. «Erreinuan aditua denak» gauza berriak ere ateratzen baititu. Eta honetan ez gabiltza hain argi. Ebanjelioak gaurko gizarteari eman nahi diona zer den ez dugu hain garbi ikusten. Ez dakigu zer eta nola eskaini. «Zer» akaso bai: betikoa! Baina betiko hori «nola» eskaini gaur egungo gizon-emakumeei dagokien eran? Hortxe arazoa eta hortxe ezintasun handi baten testigantza.
Baina, zergatik gertatzen zaigu hau? Akaso gaurko ebanjelioko parabola batek argitzen digu hori ere. Alegia, gure fedeak sinesten eta maitatzen duena benetako «altxor» ote dugu? Gure poza eta betetasuna Jesusek adierazi digun Jainkoaren proiektua ote da? Eta proiektu horren edertasunak beti berritasun sakonaren dinamikan ote gauzka? Beharbada, ikasi egin ditugu gauzak, betiko gauzak. Eta ez dugu Berri Ona benetako grina bezala bizi. Eta barnean grina bizia ez daraman ariketari dena aspertu egiten zaio.
Esan daiteke, eta norbaitek esango dit: Ebanjelioa ez al da ba betikoa?, ez al du betiko balio?, ez al da aldatzen ez dena? Bai, noski, betikoa da eta betiko balioa du eta alderdi horretatik ez da aldatzen. Baina, bada besterik: betiko hori eskakizun berrien harira moldatu behar da. Barru-barruan bizi duguna beti berritu egiten zaigu. Eta Jesusen Berri Ona ere, barru-barrutik biziko bagenu, beti berritzen, beti gaurkotzen arituko litzateke guregan. Eta ez litzateke errezeta askoren beharrik izango. Barruko pasioa era askotara eta era gaurkotu askotara aterako litzaiguke.
Ez dut honekin ebanjelizazioak duen zailtasuna ahaztuta utzi nahi. Badakit gauzak ez direla batere samurrak. Badakit gaurko giroak ez duela ebanjelizazioa errazten. Baina, hori ere ez dugu aitzakia bihurtu behar. Sekulako altxorra daukagu «kutxan». Betiko balio duen altxorra. Baina altxor hori ezin dezakegu jendeari botatzeko harri bihur. Gaurko gizakiak molde berrietarako deia egiten digu. Eta betiko edertasuna molde berrietan azaldu behar dugu.
Zer ari zaigu gertatzen? Gaurko moldeak ez ditugula hain erraz kontrolatzen? Ez gaudela oso seguru, esku artean daukagun hori «altxorra» ote den? Beldurra sentitzen dugula? Gaur egun Ebanjelioak ez duela jendea erakartzen? Zer da gertatzen zaiguna? Galdera hauek denak egin behar ditugu. Baina, gaurko ebanjelioak eskatu digun jarrera ere ez genuke ahaztuta utzi behar. Betiko «kutxatik» beti gauza berriak eskaini nahi dizkio Jainkoak gaurko gizarteari. Eta gu gara eskaintza horren bitarteko. Zaharren eta berrien kutxan atergabe bilatu eta eskain dezagun «Berri» Ona.
Iñaki Beristain (2017-7-28)