PAZKO ALDIKO V IGANDEA
A zikloa
Sarrerako antifona
Kanta Jaunari kantu berri, egin bait ditu hainbat harrigarri; agertu du atzerrien aurrean bere zuzentasuna. Aleluia.
Kolekta otoitza
Jainko Jauna, Zuk gaituzu salbatzen
eta zure seme-alabatzat hartzen;
ikus begi onez hain maite dituzun zeure seme-alabak;
eta Kristorengan sinesten dugunoi
emaiguzu egiazko askatasuna eta betiko bizia.
Zure Seme Jesu Kristo... AMEN.
Apostoluen Eginetatik 6,1-7
Egun haietan, ikasleak ugaritzen ari zirela-eta, marmarra sortu zen grezi hizkuntzakoen artean heber hizkuntzakoen aurka: haien alargunak bazterrera uzten omen zituzten eguneroko serbitzuan. Apostoluek ikasle-taldeari batzarrera deitu eta esan zieten:
- ‘Ez da bidezko, guk Jaungoikoaren hitza uztea, mahaiak serbitzatzeko. Aukera itzazue, beraz, zuen artean izen oneko zazpi gizon jakinduri espirituz beteak, eta lan hori beren gain utziko diegu; gu, berriz, otoitzean eta hitzaren serbitzuan ariko gara erabat’.
Batzarreak ongi iritzi zion asmo honi, eta hauek aukeratu zituzten: Esteban, sinesmenez eta Espiritu Santuaz betetako gizona, Felipe, Prokoro, Nikanor, Simon, Parmenas eta Nikolas Antiokiako judutar berria. Apostoluen aurrera eraman zituzten; eta haiek, otoitz eginez, eskuak ezarri zizkieten.
Jaungoikoaren hitza gero eta gehiago zabaltzen ari zen; ikasle-taldea ugaritu zen Jerusalem-en, eta apaiz asko ere sinestedun egin zen.
ERANTZUN-SALMOA 32
ZU ZAITUT, JAUNA, ONDASUNA.
Poztu zaitezte, zintzoak, Jaunagan,
zuzenak direnei dagokie Hura gorestea.
Ospa ezazue Jauna kitaraz,
egiozue soinu hamar hariko salteriaz.
Zuzena bait da Jaunaren hitza,
leiala Harek egin duen guztia.
Zuzen eta bidezko dena du maite,
Haren graziaz lurra dago bete.
San Pedro Apostoluaren epistolarik 1 Pe 2,4-9
Senide maiteok: Jaunarengana hurbiltzen zaretelarik -harri bizia bait da, gizonek zapuztua, baina Jaungoikoaren begietarako aukeratua eta ederretsia-, zuek ere, harri bizi bezala, Espirituaren etxegintzan parte hartzen duzue, eta apaizgo santu bat izango zarete, Jesu Kristoren bitartez Jaungoikoak onartuko dituen espiritu-opariak eskaintzeko. Liburu Santuan bait dago:
‘Hona Nik ipini Sionen giltzarri aukeratu eta bikaina;
eta honengan sinesten duenik ez da lotsatuko’.
Beraz, zuentzat –fededunontzat- aintzagarri da: sinesgabeentzat, ordea:
‘etxegileek baztertutako harria berori gertatu da giltzarria
eta irristagarri eta gaizpide-harkaitz’.
Sinesten ez dutelako egiten dute oztopo hitz horretan, horretarako jarriak izan bait ziren. Zuek, ordea, jatorri hautatua zarete, errege-apaizgo, enda santu, Jainkoak aukeratutako herri, ilunpetatik atera eta argi zoragarrira dei egin dizuenaren egintza harrigarriak oihuka ditzazuen.
ALELUIA Ni naiz bidea, egia eta bizia –dio Jaunak–;
ez dijoa inor Aitarengana,
nere bitartez ez bada. ALELUIA!
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Joanen liburutik 14,1-12
Aldi hartan honela esan zien Jesusek bere ikasleei:
- “Ez izan bihotz-larririk. Sinets ezazue Jaungoikoarengan, eta sinets Niregan ere. Nire Aitaren etxean bizitoki asko da; hala ez balitz, esango al nizuen Nik, zuentzako tokia eratzera noala? Joan eta tokia eratu ondoren, etorriko naiz berriro, eta Nerekin hartuko zaituztet, Ni nagoen toki berean zuek ere egon zaitezten. Ba dakizue Ni noan tokirako bidea”.
Tomasek orduan:
- ‘Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta nola jakin bidea?’
Eta Jesusek:
- “Ni naiz bidea, egia eta bizia. Ez doa inor Aitarengana, nere bitartez ez bada. Ni ezagutuko baninduzue, nere Aita ere ezagutuko zenukete; oraindanik ezagutzen duzue, eta ikusten”.
Felipek orduan:
- ‘Jauna, erakus iezaiguzu Aita, eta nahikoa dugu’.
Eta Jesusek:
- “Hainbeste denboran zuekin egon, eta ez al nauzu ezagutzen, Felipe? Ni ikusten nauenak, Aita ere ikusten du. Nola diozu ‘erakus iezaiguzu Aita’? Ez al duzu sinesten Ni Aitarengan nagoela eta Aita Neregan dagoela? Esaten dizuedana, ez dizuet Nik neurez esaten. Neregan dagoen Aitak, Berak egiten ditu bere egintzak. Sinets iezaidazue; Ni Aitarengan nago eta Aita Neregan. Sinets, bestela, Haren egintzengatik. Egi-egiaz diotsuet: Neregan sinesten duenak, Nik egiten ditudan lanak egingo ditu hark ere, eta haundiagoak ere bai; Ni Aitarengana bait noa”.
Homiliak
Senideok, Pazkoak aurrera egiten digun erritmoan, Jesus berpiztuaren indar eta presentzia kreatzailea ari gara sumatzen. Artzain on bezala, ardien ziurtasun eta izanbidea bera da, aurreko igandean ikusten genuenez. Eta, berpizturik, bera da Elizaren arnasa, bihotza. Bera da Elizaren izanbidea. Eliza Pazkoan sortu zen, eta Jesus berpiztuarengan hazten da. Jesus berpiztua Elizan bizi baita. Eta Eliza Jesusengan bizi da.
Eta Pazkoan Elizaren presentzia hain indartsu sumatzeak ez gintuzke dagoeneko gehiegi harritu behar. Eliza, pazko-sakramentua baita. Eta, horrexegatik, igandeotan Elizaren lehen egunetako argazkiak ari gara ikusten, Apostoluen Eginetako liburua irakurriz. Eta gaur gainera, hiru irakurgaiek Elizaren misterioa jartzen digute begi aurrean, Elizaren hasiera Pazkoa dela erakutsi nahi baligute bezala eta Elizaren helmuga Pazkoa dela azaldu nahi baligute bezala.
Eta halaxe da, Elizaren egitura pazko-egitura da. Eta nolakoa da Pazkoan sortu den Eliza? Eta eliztarron izatea eta eginkizuna zein da Pazkotik begiratuz? San Pedrok definizio edo zehaztasun eder askoak eman dizkigu. Oinarria Kristo bera da. «Etxegileek baztertu» bazuten ere, eraikuntza guztiaren oinarri bera izan da ezarria. Eta ez dago erdibiderik, sinesten duenak oinarri izango du, sinesten ez duenak oztopagarri, erorbide. Harri erabakiorra baita, bai onerako bai txarrerako. Ez dago beste oinarririk. Hil eta piztua izan zena da oinarri bakarra.
Eta oinarri horren gainean, apaizgo santu eginak izan gara, apaiz eginak. Zertarako apaiz? San Pedrok berak esan du: «Jainkoari Jesu Kristoren bidez espiritu-opariak eskaintzeko», hau da, Jainkoari atsegin emateko gure bizitzan eta jardunean. Jainkoari atsegin ematea dugu eginkizun gure bizitzan, lanean, otoitzean, sufrimenduan. Izan ere, beretzat aukeratu gaituen «jatorri hautatua» baikara, «Jainkoak aukeratutako herri». Eta aukeratu gaituenari atsegin eman diezaiogun, «ilunpetatik atera eta argi zoragarrira deituak» izan gara. Eta «Jainkoaren egintza harrigarriak oihukatuz» betetzen dugu gure eginkizun ederra.
Eta Pazkoko Elizaren sorburua horrelakoa baldin bada, bere helmuga Pazkoaren betea du. «Erreinuko sakramentua» da Eliza. Ebanjelio-zatian Erreinuko betetasunari usaina aditzen zaio. Jesusek, Pazkotik, Aitaren etxeko osotasuna eskaintzen digu. «Erakuts iezaguzu Aita». Eta Elizaren azken mugan Aita eta beraren Erreinua argi betean ikustea izango dugu betiko poz eta betiko edertasun. Gure betiko azken zoria, Jainkoarekin neurrigabeko adiskidetasuna bizi eta gozatzea izango dugu. Betiko Pazkoa, hitz batean. Eliza Pazkoan jaio baitzen eta Pazkora hazten doa.
Hasierako eta azkeneko edertasun bete honek ez gaitu, ordea, engainatu behar. Honek guztiak, hasiera eta azken onak alegia, ez du esan nahi, tartean arazorik izango ez dugunik. Elizak, bere munduko jardunean, izan du, badu eta izango du zailtasunik. Pazkoak ez gaitu aingeru bihurtzen. Eta testigu, hortxe daukagu gaurko lehenengo irakurgaia. Eliza elkarte salbatua baldin bada ere, horrek ez dizkigu gure harremanetan arazoak aurrezten. Baina hori bai, arazoak sor daitezkeenean, aski dugu gure oinarrira, gure sorburura edo gure azken helmugara begiratzea, arazoek zer konponbide duten jakiteko. Eta konponbidea beti Pazkoak berak emana datorkigu. Konponbidea, azkenerainoko zerbitzua da. Eliza, zerbitzurako sakramentua da. Eta zerbitzurako eginahala moteltzen zaion neurrian, Pazkoan berritu behar ditu bere oinarriak, beti zerbitzura itzultzeko.
Gaur ere, entzule adiskide, gaur ere arazoak baditu Elizak, eta arazoak baditugu fededun bakoitzak. Era askotako arazoak bizi ditu Elizak. Hori ez da gaiztoa berez. Gaiztoa da, Pazkoko sintonia galtzea. Eta horixe da sekula galdu behar ez duguna. Zuk oraintxe bertan entzuten ari zaren irratiko botoiari ematen badiozu, irratiaren sintonia galduko zenuke. Eta Arantzazuko Mezaren ordez beste zerbait entzungo zenuke. Pazkoko sintonia galtzen baduzu, beste gauza batzuk entzungo dituzu. Eta galdetzen dut: Euskal Herriko Eliza Pazkoko sintonian ote dabil? Fededun bakoitza, oraintxe bertan elkarrekin ari garenok, Pazkoko sintonian ote gabiltza? Zer erantzuten duzu? Zer erantzuten dugu?
Pazkoa bizi dugunean, arazoak beste zera batez argitzen dira. Arazoak arazo, beti bihotza bare gorde ahal izango dugu Pazkoko oinarritan. «Ez izan bihotz-larririk» esan digu Jesusek. Pazkoa baitugu gure bake eta gure zori on! «Ez izan bihotz-larririk» entzun nahi dugu Eukaristia honetan ere. Eukaristia hau Pazkoa da. Gure oinarritan eta gure helmugan jartzen gaitu ospaketa honek. Berritu dezagun geure itxaropena eta geure bizipoza. Pazkoko Elizarengan sinesten dugula kanta dezagun pozik!
Iñaki Beristain (2014-5-10)

Iñaki Beristain (2017-5-9)
Beti bidean, beti bila
(Igandeko Ebanjelioa: Jn 14, 1-12) Pazkoak, bere argiaz, eguneroko bizitzaren misterioa argitzen digu. Kristau-bizitzaren edertasuna ez baita elizkizunetan eta otoitz handietan gertatzen; eguneroko bizitzaren dinamikan baino. Eta beharbada hori da gehien kostatzen zaiguna: Pazkoko hitza eta gure egunerokotasuna elkarrekin uztartzea. Pazkoa eta gure amets handiak uztartzea, bai. Pazkoa eta proiektu argitsuak txirikordatzea, baita ere; baina Pazkoa eta gure eguneroko txiki hori, miseria hori, ezerez aspergarri hori, uztartzea... Nekez!
Jesusek esaten duenean bera dela «bidea, egia eta bizia», irudimena bide handietara joaten zaigu, liburuko egietara edo biziera berezietara. Gure eguneroko jarduera txikiari Jesus opa izateari, gehiegizkoa irizten diogu. Eta, horren arabera, geure erara bizi ditugu eguneroko bide txikiak, ahal bezainbat gozoen. Geure mugetara biltzen ditugu eguneroko egiak. Eta bizi, berriz, justu-justu, ezinaren ertzean askotan eta lortu nahi genukeena bideratu ezinik beti. Hitz batean esateko, Jesus ezin dugu lotu gure bide, egia eta bizimolde kaskarrekin.
Hala ere, Jesusek bera «bidea, egia eta bizia» dela esaten duenean, gure egunerokoari ari zaio, gure arruntari, gure ezinari. Jesusen esaldi hau eguneroko bizitzari lotzen asmatutakoan, orduan ikusiko dut zer den Pazkoa, zer den Berpiztuaren presentzia, zer den Jainkoaren dohaina.
Jesus da «bidea». Jesus den bide horretan aurkitzen du beraren jarraitzaileak bere bizitzarako norabidea. Bide asko proposatzen zaizkio, zenbaitetan inposatu ere bai. Jesusek, gure askatasuna errespetatuz, gizatasunaren neurri berrietara daraman bidea proposatzen digu. Bide hori zehazten da Ebanjelioan. Bide horren zehaztasun dira «zoriontasunak». Eta bide horren espiritua bizitzeko ez da behar aparteko nortasunik. Pozik bizitzeko ari duzun eguneroko borrokak zer bidetatik zaramatza? Zeure gizatasunari garapen ederragoa opa diozunean, zertara jotzen duzu? Hor ikusiko duzu, galdera horien eskutik, zein bide den zeure bizitzan aukeratu duzuna. Jesusek esaten digu bera dela bizira daraman «bidea».
Jesus da «egia». Baina ez liburuetakoa. Jesus egiaz mintzo denean ez da ari doktrina zuzenaz edo ortodoxoaz. Jesusek ez du egia teorian edo irakaspenetan biltzen. Jesusen egia, gizakia askatzen duen topaketa da. Jesusek ez du egia «irakasten», egia «komunikatu» egiten du. Egia hori ez da, beraz, buruz ikastekoa, bihotzez gozatzekoa baino. Jesusek dakarkigun egia Aitaren maitasun neurrigabean laburbiltzen da. Aitak maitatu gaituela, horixe da gure bizitza redimitzen duen «egia». Eta Jesusek «egia» horixe ekarri digu.
Jesus da «bizia». Bizitzea zer den ba ote dakigu? Ondo bizitzea esaten dugunean, zer ari gara esaten. Ondo bizitze askok zenbateko tristura eta etsipen eta erremin eta etenak estaltzen ote ditu! Bapo bizi gara, baina ondo ez. Bestela, gure zibilizazio honek ez zuen hainbeste distrakzio eratu beharrik izango! Bapo bizi gara, baina ondo ez. Bestela ez genuen hainbeste depresio eta tristura bizi izango! Ongi bizitzearen larruazala asko lantzen dugu; baina itxura askoren azpian zer gordetzen dugun, bakoitzak daki ondo! Jesusek ez du larruazal atsegina. Baina Jesusek «bizia» eskaintzen du.
Jesus «bidea, egia eta bizia», eguneroko bizitzarekin uztartzea oso beharrezkoa da, baldin eta dena ideologia huts bihurtu nahi ez badugu. Kapaz gara, Jesusen bideaz eta egiaz azkengabeko eztabaida teorikoan jarduteko, geure buruari gizatasunez eta zorionez bizi garen ala ez galdetu gabe. Eta Jesusen Berri Ona ez da ideietan jokatzen.
Jesusen Berri Ona eguneroko bizitzaren orri arreetan jokatzen da. Eta hori bakoitzak bere baitan sumatzen du. Kanpotik ez dago antzematerik. Pazkoak gizakiaren erraiak harrapatzen ditu. Gure bide sakonak, gure egia gizaegileak eta gure bizipoz eragileak bizi ditugun errai barruenekoan. Hor ikusten da, inon ikustekotan, Jesus dela «bidea, egia eta bizia».
Iñaki Beristain (2014-5-12)
Pazkoak, bere argiaz, eguneroko bizitzaren misterioa argitzen digu. Kristau-bizitzaren edertasuna ez baita elizkizunetan eta otoitz handietan gertatzen; eguneroko bizitzaren dinamikan baino. Eta beharbada hori da gehien kostatzen zaiguna: Pazkoko hitza eta gure egunerokotasuna elkarrekin uztartzea. Pazkoa eta gure amets handiak uztartzea, bai. Pazkoa eta proiektu argitsuak txirikordatzea, baita ere; baina Pazkoa eta gure eguneroko txiki hori, miseria hori, ezerez aspergarri hori, uztartzea... Nekez!
Jesusek esaten duenean bera dela «bidea, egia eta bizia», irudimena bide handietara joaten zaigu, liburuko egietara edo biziera berezietara. Gure eguneroko jarduera txikiari Jesus opa izateari, gehiegizkoa irizten diogu. Eta, horren arabera, geure erara bizi ditugu eguneroko bide txikiak, ahal bezainbat gozoen. Geure mugetara biltzen ditugu eguneroko egiak. Eta bizi, berriz, justu-justu, ezinaren ertzean askotan eta lortu nahi genukeena bideratu ezinik beti. Hitz batean esateko, Jesus ezin dugu lotu gure bide, egia eta bizimolde kaskarrekin.
Hala ere, Jesusek bera «bidea, egia eta bizia» dela esaten duenean, gure egunerokoari ari zaio, gure arruntari, gure ezinari. Jesusen esaldi hau eguneroko bizitzari lotzen asmatutakoan, orduan ikusiko dut zer den Pazkoa, zer den Berpiztuaren presentzia, zer den Jainkoaren dohaina.
Jesus da «bidea». Jesus den bide horretan aurkitzen du beraren jarraitzaileak bere bizitzarako norabidea. Bide asko proposatzen zaizkio, zenbaitetan inposatu ere bai. Jesusek, gure askatasuna errespetatuz, gizatasunaren neurri berrietara daraman bidea proposatzen digu. Bide hori zehazten da Ebanjelioan. Bide horren zehaztasun dira «zoriontasunak». Eta bide horren espiritua bizitzeko ez da behar aparteko nortasunik. Pozik bizitzeko ari duzun eguneroko borrokak zer bidetatik zaramatza? Zeure gizatasunari garapen ederragoa opa diozunean, zertara jotzen duzu? Hor ikusiko duzu, galdera horien eskutik, zein bide den zeure bizitzan aukeratu duzuna. Jesusek esaten digu bera dela bizira daraman «bidea».
Jesus da «egia». Baina ez liburuetakoa. Jesus egiaz mintzo denean ez da ari doktrina zuzenaz edo ortodoxoaz. Jesusek ez du egia teorian edo irakaspenetan biltzen. Jesusen egia, gizakia askatzen duen topaketa da. Jesusek ez du egia «irakasten», egia «komunikatu» egiten du. Egia hori ez da, beraz, buruz ikastekoa, bihotzez gozatzekoa baino. Jesusek dakarkigun egia Aitaren maitasun neurrigabean laburbiltzen da. Aitak maitatu gaituela, horixe da gure bizitza redimitzen duen «egia». Eta Jesusek «egia» horixe ekarri digu.
Jesus da «bizia». Bizitzea zer den ba ote dakigu? Ondo bizitzea esaten dugunean, zer ari gara esaten. Ondo bizitze askok zenbateko tristura eta etsipen eta erremin eta etenak estaltzen ote ditu! Bapo bizi gara, baina ondo ez. Bestela, gure zibilizazio honek ez zuen hainbeste distrakzio eratu beharrik izango! Bapo bizi gara, baina ondo ez. Bestela ez genuen hainbeste depresio eta tristura bizi izango! Ongi bizitzearen larruazala asko lantzen dugu; baina itxura askoren azpian zer gordetzen dugun, bakoitzak daki ondo! Jesusek ez du larruazal atsegina. Baina Jesusek «bizia» eskaintzen du.
Jesus «bidea, egia eta bizia», eguneroko bizitzarekin uztartzea oso beharrezkoa da, baldin eta dena ideologia huts bihurtu nahi ez badugu. Kapaz gara, Jesusen bideaz eta egiaz azkengabeko eztabaida teorikoan jarduteko, geure buruari gizatasunez eta zorionez bizi garen ala ez galdetu gabe. Eta Jesusen Berri Ona ez da ideietan jokatzen. Jesusen Berri Ona eguneroko bizitzaren orri arreetan jokatzen da. Eta hori bakoitzak bere baitan sumatzen du. Kanpotik ez dago antzematerik. Pazkoak gizakiaren erraiak harrapatzen ditu. Gure bide sakonak, gure egia gizaegileak eta gure bizipoz eragileak bizi ditugun errai barruenekoan. Hor ikusten da, inon ikustekotan, Jesus dela «bidea, egia eta bizia».
Iñaki Beristain (2017-5-9)