ANDRE MARIA SORTZEZ GARBIA -abenduak 8-
Sarrerako antifona
Pozez beterik nauka Jaunak, nere anima Jainkoarekin alai daukat; osasun-soinekoz jantzi nau, garaipen-estalkiz apaindu, edergailuz apaintzen den andregaia bezala.
Kolekta otoitza
Jainko Jauna, Maria Birjinaren Sortze garbiaz,
egoitza egokia prestatu zenion zure Semeari,
eta Semearen heriotzatik zetorren graziari esker,
pekatu guztietatik garbi gorde zenuen Ama;
egizu, Andre Mariaren otoitzez,
gu Zugana garbi iritsi gaitezela.
Zure Seme Jesu Kristo ... AMEN.
Genesis liburutik 3,9-15.20
Jaungoiko Jaunak, gizonari dei egin eta honela esan zion: “Nun zara?” Eta harek erantzun: ‘Baratzean ibiltzen sumatu zaitut eta, larru-gorri nengoelako, beldurrez, gorde egin naiz’. Jaunak orduan: “Eta nork esan dizu, larru-gorri zeundela? Jatea galerazi nizun zuhaitzetik jan al duzu?” Gizonak erantzun: ‘Lagun ipini didazun emakumeak eman dit hartatik, eta nik jan’. Orduan Jaungoiko Jaunak esan zion emakumeari. “Zer egin duzu?” Emakumeak erantzun: ‘Sugeak atzipetu nau, eta nik jan’.
Orduan Jaungoiko Jaunak sugeari esan zion:
“Hori egin duzulako,
madarikatua izango zara
abere guztien eta landako pizti guztien artean;
sabel-gainean ibiliko zara narraztaka;
zure bizitzako egun guztietan hautsa jango duzu.
Haserrea sortuko dut
zure eta emakumearen artean,
zure jatorriaren eta harenaren artean;
honek buruan emango dizu,
zuk orpotik helduko diozunean”.
Gizonak emazteari ‘Eba’ ezarri zion izen, bizidun guztien ama delako.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei 1,1-7
Paulo, Jesu Kristoren serbitzaria, apostolu izateko deitua, Jaungoikoaren Ebanjeliorako bereizia; Ebanjelio hori Liburu Santuetan Profeten ahoz agindua zegoen, eta Jaungoikoaren Semeari dagokio, Jesu Kristo gure Jaunari: haragiz Dabidengandik jaioa, eta Espiritu Santuak Jaungoikoaren Seme ezarria; ahalmen guztiak hartu ditu Honek, hilen artetik biztu denez gero.
Harengandik hartu genuen guk grazia hau eta eginkizun hau: jentil guztiak sinemenera ekartzea, Haren izenaren aintzarako; haietakoak zarete zuek ere, Jesu Kristok deituak.
ERANTZUN-SALMOA
97
KANTA JAUNARI KANTU BERRI,
EGIN BAIT DITU HAINBAT HARRIGARRI.
Kanta Jaunari kantu berri,
egin bait ditu hainbat harrigarri.
Bere eskuinak eman dio garaipena,
bere beso santuak.
Ikusi dute lur-muga denek
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei 1,3-6.11-12
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesukristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako bedeinkapenez,
zeruan Kristorengan bedeinkatu gaituena.
Harengan aukeratu bait gintuen,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezen.
Aurrez aukeratu gintuen bere semeorde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maitearengan
hain ugari eman digun graziaren aintzak
Bera gorespenez bete dezan.
Kristorengan oinordeko gertatu gara gu ere; horretara deituak izan gara, gauza guztiak Berak nahi bezala egiten dituenaren erabakiz. Eta Kristorengan uste on izan genuenok, Jainkoaren aintzaren gorespen izango gara.
Grazia, beraz, eta bakea zuei, Jaungoiko gure Aitarengandik eta Jesu Kristo gure Jaunarengandik, Erroman zaudeten Jaungoikoaren maite guztioi, bere herri santuko izatera deituoi.
ALELUIA Begira, Birjinak sabelean sortu eta semea izango du, eta Emmanuel ezarriko diote izen, hau da: ‘Jainkoa-gurekin’. ALELUIA!
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Mateoren liburutik 1,18-24
Jesu Kristoren jaiotza honela gertatu zen: Jesusen ama Maria, Joserekin ezkontzeko ALELUIA
Poztu zaitez, Maria, graziaz bete hori: Jauna zurekin;
bedeinkatua zu emakumeen artean. ALELUIA!
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Lukasen liburutik 1,26-38
Aldi hartan, Gabriel aingerua bidali zuen Jaungoikoak, Nazaret deritzan Galileako herri batera, birjina batengana; Dabiden etxeko Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen birjina, eta Maria zuen izena. Aingeruak, haren etxean sartuta, esan zion:
- “Poztu zaitez, graziaz bete hori: Jauna zurekin”.
Ikaratu zen Maria, hitz haiek entzutean, eta pentsatzen jarri zen, zer ote zitekeen halako agur hura. Aingeruak, orduan:
- “Ez izan beldurrik, Maria; Jaungoikoaren ederra aurkitu duzu. Begira, sabelean sortu eta semea izango duzu; eta Jesus ezarriko diozu izen. Haundia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko dute; eta Jainko Jaunak Haren aita Dabiden errege-aulkia emango dio; Jakoben etxean errege izango da beti, eta Haren erregetzak ez du azkenik izango”.
Baina Mariak orduan aingeruari:
- ‘Baina nola daiteke hori? Nik ez bait dut ezagutzen gizonik’.
Eta aingeruak:
- “Espiritu Santua jaitsiko da zuregana, eta Goi-goikoaren indarrak bere itzalpean hartuko zaitu; horregatik zuregandik jaioko den Santua, Jaungoikoaren Seme deituko dute. Hara, zure ahaide Isabel ere, bere zaharrean, haurdun dago; eta agorra omen zena seigarren hilabetean aurkitzen da; Jaungoikoarentzat ez bait da ezer ezinik”.
Mariak orduan:
- ‘Hona hemen ni, Jaunaren mirabea; gerta bekit zuk diozun bezala’.
Orduan aingeruak utzi zuen.