Hemen A zikloko irakurgaiak aurkituko dituzu. A zikloko irakurgaietako ebanjeliotako iturri nagusia Mateo da. Urte liturgikoa beti abendualdian hasten da. Urtearen zifren batura zati hiru egiten badugu, eta ondarra bat bada, orduan A zikloan gaude.
Abendualdia edo abendua Eguberri aurreko lau asteek osatzen duten denbora da. Eguberri-egun aurreko laugarren igandean hasten da. Otoi eta gogoetak egiteko garaia da, "zainduriko itxaronaldi" bat.
Eguberri garaiak 14-20 egun ditu. Abenduaren 25ean hasten da, Jesusen jaiotzaren eguna, eta urtarrilaren 6aren ondorengo Igandean bukatzen da, Jesusen bataioaren egunean.
Garizuma Aste Santuaren aurreko 40 egunetan ospatzen da, Pazkorako prestakizun gisa. Pazko eguna baino 46 egun aurretik hasten da, Hausterre-egunean, inauteriak pasatu ondoren.
Pazkoaldia Pazko egunetik Mendekoste egunera arteko berrogeita hamar egunek osatzen duten denbora da. Garai honetako kolore liturgikoa zuria da. Alaitasun garaia da.
"Kristo bere Eliza munduko bideetatik aurkezten eta gidatzen den garaia". Urte liturgikoan, "urtean zehar" deitzen zaio Pazkoaldi eta Garizumarekin bat ez datorrenari, ezta Eguberriak eta Abendualdiarekin ere.
Jaunaren eta Santuen beste jai eta solemnitate egunak: Hirutasun Santuaren jaia, Corpus Christiren jaia, Jesusen Bihotzaren jaia, San Joan Bataiatzailea, Santiago apostolua, Ama Birjinaren zeruratzea...